viernes, 30 de noviembre de 2007

Matearen aurkakoak


Nahiko berandu heldu naizenez saio honetara, “gai” bat asmatu dut mateari buruz hitz egiteko, (espero dut beste batena ez errepikatzea).



Dakigunez, matea edatea Amerikako Hegoaldeko ohitura da. Eta Europara joaten bazara matea hartuta esango dizute “ah, bai, Argentinan edo Uruguain jende guztiak edaten du belar hori”. Nik ere botako dut mito bat. Jende guztiak ez du edaten matea. Hasteko, matea beheko klaseekin lotuta dago. Izan ere, tango askotan agertzen da, (adibidez, Yira, yira: “cuando no tengas ni fe ni yerba de ayer secándose al sol, cuando rajés los tamangos buscando ese mango que te haga morfar”) eta ondo dakigu tangoa ez zela “oligarkian” jaio. Orain ohitura hau lehen baino zabalduago dagoen arren, adibidez, nire amaren belaunaldian, jende pilo batek ez du matea edaten txiroen edaria dela pentsatzen duelako. Beste alde batetik, matea edateak giro berezia sortzen du,adiskidetasun giroa, eta esan beharra daukagu, jende askori ez zaiola gustatzen giro hori. Batez ere ezezagunen artean. Horrekin lotuta dago garbitasunaren asuntoa. Nahiz eta matearen alde egon, nik behintzat aitortu behar dut, “Bombilla” ahoz aho doala eta ahoz aho daramatzala germen eta bakterio guztiak. Egia esateko, nik ez nuke edango hamar petsonak-edo edan duten botila batetik, eta matearen bonbilla ez al da, akaso, gauza bera?


Puntu hauetaz aparte, matearen aurkakoek aipatzen dute mateak urduri jartzen dituela, bihotzerrea (acidez) sortzen duela eta ez dela ona hesteentzat. Eta agian arrazoia daukate, baina ni ez ninteke bizi matea edan gabe.

jueves, 29 de noviembre de 2007

Cunbiantxeroak, pop-rock zaleak eta punchiak

Cumbianchero taldea




Euskal Herriko gazteen ohiturak ezagutu ditugu ikas-saio batean. Baita parranda nola egiten duten, zein talde mota dagoen eta nolako drogak kontsumitzen dituzten ere. Euskal Herriko berri izan ondoren, gu argentinarron ohiturak azaltzen saiatuko gara.




Argentinako gazteen ohiturek bertsio desberdinak dituzte. Gutxienez hiru talde handi daude: cumbia entzuten dutenak, rock-popa entzuten dutenak eta musika elektronikoa edo “dance” entzuten dutenak. Talde bakoitzak bere ezaugarriekin.




Kunbiazaleen taldea asko handitu da azken urteetan. Normalean talde honen honetako jendea apala da. Jakina, cumbia entzuten duen jende aberatsa ere badago baina hori ez da arruntena. Hobeto ulertzeko, gutxi gorabehera hemengo “cumbieros” edo “cumbiancheros”, cumbiancheroak, Estatu Batuetako raperoak, hip-hop zaleak, bezalakoak dira. Beren ohituretan oso itxiak dira eta gehienetan bakarrik cumbia entzuten dute. Ardo merkea eta txarra edaten dute. Hemen esaten dugu “tetra” edaten dutela. “Tetra-brick”-a kartoiezko ontzi mota da. Hor esnea, fruta-ura, saltsak eta ardoa ere ontziratzen dira. “Tetra-brick”-ean saltzen den ardoa merkeagoa da. Beste edari batzuk dira: garagardoa, ferneta, bodka...




Hartzen dituzten drogak marihuana eta kokaina omen dira. Igual, azken bi urteetan “paco” agertu da. Droga hau oso arriskutsua da, txarra delako. Ba, benetan, oso kalitate txarrekoa da; zaborra baino okerragoa. Oraingoz “villas miseria”-etan eta kartzelan hartzen omen dute baina oso merkea denez, tamalez, bere kontsumoa gero eta handiagoa da.

Rock-pop zaleen taldea handiena da. Heterogeneoena ere bai: hemen benetan denetik aurkitzen da. Igual, munduan ezagunena denez, uste dut Argentinan, edozein lekutan bezala, antzeko ezaugarriak dituela talde honek. Dena den, esango dut sub-talde asko daudela: “metaleros” (heavy metal entzuten dutenak), “rollingas” (Rollings Stones eta beren imitazioak entzuten dituztenak), “darks”, “ricoteros” (“Patricio Rey y sus redonditos de ricota” taldearen fanatikoak), “punks”, “bluseros”, “rastafaris” (reggae entzuten dutenak), etab. Jakina, bakoitzak bere ohiturak dauzka (arropa, edariak, musika...). Hori bai, salbuespenik gabe, sub-talde guztietan garagardo asko eta mariahuana daude. Batzuk ardoa (“tetra”, noski, merkeagoa delako) eta ferneta ere edaten dituzte. Edo, nahiz eta bitxiagoa izan, whiskia eta bodka.




Azkenean, talde berriena: musika elektronikoa entzuten dutenak. Nire ustez, talde hau barrigarriena da. Alegia, oso jende dibertigarria aurkitzen da hemen. Gehienetan “electrónicos” jende “cheta” (cheto=pijo) da edo gutxienez sofistikatuak izan nahi dute. Jai elektronikoak beti beteta daude eta gero eta gehiago egiten dira. Jai horietan ez da arraroa jende itxuraldatuak aurkitzea (mozorroak, oso arropa bitxia, kolore asko, distira handia). Ia beti DJ (disk jockey) atzerritar bat dago (Ingalaterrakoa, Alemaniakoa, Frantziakoa...) hemengo DJ famatu batekin. Normalean jaiak gau osoa irauten dute eta jendeak gaupasa egiten du. Horregatik, gazteek, oso asaldatuta, ordu asko saltoka ematen dituztenez, gehienek talde hau drogarekin erlazionatu dute, batez ere, anfetamina eta estasiarekin. Edariei buruz, ur asko (esaten denez, drogagatik) speeda bodkarekin eta kolorezko tragoak ikusten dira. Bukatzeko, esan behar dut hemen normalean musika elektronikoari “punchi-punchi” deitzen diotela, denbora osoan: bonboa beltzak markatzen, -ez dakit nola esan “bombo en negra”- entzuten delako: pum!-pum!-pum!; horrela gelditzen da garuna: zeharo kixkor!!! Jajaja. Noski, termino hori mespretxuzko samarra da.




A! musika elektronikoa entzuten duenari ere “punchi” deitzen diote: “Éste es un punchi”, “ésos son todos punchis”, etab. Termino hori barregarria da baina batzuetan mespretxuzkoa ere bai.




Beno, ez dakit Argentinako gazteen ohiturak ondo azaldu ditudan. Ni ez naiz asko ateratzen eta gutxi ezagutzen dut. Igual, gutxi gorabehera horrela da gauza...

miércoles, 28 de noviembre de 2007

Kongresu nazionala

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Aukeratu dudan eraikin publikoa “kongresu nazionala” da.

Eraikin honetan botere legegilea dago, eta bere eraikuntza legez ezarri zen 1883ean kongresuaren egoitza zaharrean.

1889an, Miguel Juárez Celman lehendakariak Alvear intendenteak eskatuta, gaur egungo kokalekua proposatu zuen.

1895ean proiektu-lehiaketa egin zuten jauregia raikitzeko, eta irabazi zuena Victor Meano arkitekto italiarrak irabazi zuen.

1898an hasi ziren lanak. Meanoren heriotzagatik, Julio Dormalek bukatu zituen, azken apainketa eta barne-dekorazioa ere egin zuen. Eraikina 1906an inauguratu zen, baina 1946ean betiko bukatuta geratu zen.

Casa Rosadaren parez pare dago. Beste aldean dago.

Kupulak 80m neurtzen du, brontzez estalita dago eta egitura metalikoz eraikita dago. Egitura metaliko baten gainean eraikia dago.

Hemen duzue Kongresuaren argazki bat, ikusiko duzu zein polita den.

Benetan eraikin oso polita dela uste dut, eta horrelako eraikin asko daude Argentinan, pena handia da gehienak leku politikoak direla…

Hodeitako trena

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Badago miraririk Argentinan? Beno, gutxienez gizonen eskuekin egindako mirariak. Esan nahi dut: badaude eraikin politak, noski, baina: badira mirariak? Oso zaila da hori esatea. Hala ere, Saltan, oso eraikin harrigarri bat dago: “Hodeietako trena”.

Nahiz eta toki horretan 1930. urtetik trena egon (lurrinarekin funtzionatzen zuen trena), proiektu turistiko hau 1971. urtean jaio zen eta, urteak joan urteak etorri, fama handia irabazi du Argentinan eta mundu osoan. Argentinara etortzen den edozein turistak trena bisitatu behar du.

Tren honek izen hori dauka oso altuera handian ibiltzen delako (4.200m.) eta ibilbidearen zati batzuetan hodeien gainean egon ahal da. Benetan, esperentzia polita da: trena ez ezik, paisaiak ere oso ederrak dira.

Ibilbideak 217km dauzka eta 15 ordu inguru irauten ditu (joan-etorriak) goizeko 7:00etatik gauerdira. Trenbideak 29 zubi, 21 tunel, 13 ubide (viaductos), 2 “errulo” eta 2 “zig-zag” zeharkatzen ditu.

Tren barruan jangela, itzultzailea eta laguntza medikoa daude; oxigeno eta koka-hostoak oso normalak dira arnasa hartzeko arazoa duten pertsonentzat edo altueragatik gaizki sentitzen den jendearentzat (datu bitxia: altuerak eragiten duen arazoari “apunamiento” deitzen zaio, eskualde horrek Puna izena duelako).

Quilmes

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Zer uste zenuen, Quilmes garagardo marka bat baino ez zela? Bada, ez, hori baino asko gehiago da. Nire ustez, Argentina osoko leku zoragarriena Quilmes- amerindiarren hondakinak- da. Hori Argentinako egonleku prehispaniko handiena da, quilmes- amerindiarrak Calchaquí-tarrak ziren eta 800. urtetik han bizi ziren. Tribu honek oso garapen ekonomiko eta sozial handia lortu zuen, XVII. mendean batez beste 10 mila biztanle zeuzkan.

Leku hau Tucumánen dago, Argentinako iparraldean, Alto del Rey mendixkan. Argentinarentzat hondakin hauek oso garrantzitsuak dira, Espainiakoen kontrako borrokaren azken gotorlekua delako. Amerindiarrek han 130 urte borroka egiten pasa zuten, baina 1667an Espainiakoek menderatu egin zituzten. 1700 pertsona bizirik atera ziren baina Buenos Airesa (orain Quilmes auzoa denera) eraman zituzten oinez, orduan 400 bakarrik iritsi ziren.

PALACIO SALVO, MONTEVIDEO URUGUAI

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.

Salvo Jauregia, (Montevideon “El Palacio Salvo”) Hego Amerikako eraikin altuena izan zen 1928an.

Hiru anaiak eraiki zuten jauregi hori:LLLorenzo, José, eta Ángel Salvok. Mario Palanti, italiano arkitektuak diseinatu zuen eta Enrique Albertassik apaindu zuen.

Lanek, bost urte iraun zuten, 1928ra arte. Jauregia egiteko, beste eraikin ospetsu bat eraitsi zuten:Gozotegia (Confitería) “La Giralda”. Han, 1917an. Gerardo Matos Rodríguezek” La Cumparsita” konposatu eta estreinatu zuen.

Carrarako eta uruguayko marmolak, alemaniako granitoak, esloveniako harizkiak erabili zituzten. Bere egiturak, ormigoi armatuak, munduko eraikin altuena egin zuen urte batzuetan.

18 de Julio Avenidan dago, Plaza Independencia aurrean. 37 mila metro karratu, 27 pisu, eta 370 apartamendu dauzka. Alde baten 15. pisuko dorrea dago eta gero lau semizirkulu dorretxo eta dorre zentrala kupularekin. Bere altuera 95 metrokoa da.

Errenaizantza (renacentista) tankera du, zerbait gotikoa, zerbait neoklasikoa, oso eklektikoa da. Eklektikoak dira, halaber, hanhan bizi ziren eta diren pertsonak.

Nahiz eta batzuek kritikatu, eraikin hau Montevideoko enblematikoena da.

Salvoren jauregia, beste ikuspegi bat

Urugaiko mirari onena neu izan arren, kontatuko dizut Salvoren Jauregiaren istorioa. 1925ean eraiki zuen jauregia Juan Salvok, Montevideoko arkitekto ospetsuenak 95 metroko eraikin hau alde zaharrean dago, hiriko kale nagusian eta oso puntu onean.

Hasieran jendeak ez zuen nahi eraikina, eta orain gauzak ez dira aldatu… baina hor dago eta ohituta gaude dinosauro gris eta itsusi hori ikustera.

Gainera, Salvok beste eraikin berdin bat egin nahi izan zuen lehenengoaren aurrean, kale berean.

Zergatia jakitea oso interesgarria da, adituak ados ez egon arren.

Alde batetik batzuek esaten dute, baita garaiko kronikek ere, Salvo arkitekto ona izateaz gain oso gonazalea zela. Erromantikoa ere bai. Beraz, amorantea omen zeukan gure Juanek, Soledad izenekoa, eta Taj Mahal istorioan bezala, Salvok bere eraikinari “Soledad” izena jarri omen zion.

Teoria honetan Salvok beti esaten zuen bikotea bik egiten dutela, horregatik egin nahi izan omen zituen bi eraikin.

Beste teoria seriago batean esaten da Salvok bi eraikinekin hiriaren ataleko habeen itxura eman nahi ziela. Teoria honetan beste gauza bat ere esaten da: Salvok ez zeukala Soledad izeneko amoranterik, gay-a zelako.

Zein den gezurra eta zein egia, ezin dugu jakin, Salvo hil zen jauregi honetan, egoera arraro samarrean, oraindik argitu gabe dago nola, eta berarekin joan zen erantzuna.

Falta zait esatea bigarren eraikina inoiz ez zuela egin Salvok, Jainkoari esker.

Harrizko hesiak

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.

Argentinako eraikin enblematiko bat “ harrizko corral”ak, hesiak, dira, eta nire h h irian asko daude. Nire hirira turistak erakartzeko oso garrantzitsuak dira.

Horregatik, harrizko “corral”ak babestu nahi ditugu. Tandilia mendiaren hegalean dauden eraikuntzak dira. Ganaduak sartzeko eraiki zituzten. I Inork ez daki nork eraiki zituen. Ixura desberdinak dituzte. 1.707etan , espainar batzuek “corral”ak ezagutu zituzten.

Haietako batzuek, bere barruan, zatiak dituzte. Batzuek indiarrek han olanak ipini zituztela uste dute. Tandilen hogei baino gehiago daude. Honako “Estancia”etan daude: “Las Piedras” (Corral Milla Cura), “Limache”, “El Bagual”, “Cerro Guacho”, “Santa Ines”, “Las Piedritas”, Reserva Natural Sierra del Tigre”, “Sierra de las Animas” eta “La Laura”.

Milla Cura corrala besteak baino hobeto dago. “Milla Cura”k urrezko harria esan nahi du. “Las Piedras”en dago, Chapaleofu errekaren ondoan. 15 hektareako azalera du, zirkunferentzia erdiaren itxurakoa. Corral karratu bat ere badago (2,5 hektarea). Hormek garaierako bi metro dituzte eta lodiko 1,5 metro. Harriak oso landatu ondo daude



Cerro de la Gloria

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, gu ere gauza bera egiten saiatu gara Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.



Gailurrean “los andesko armada”ren momumentua dago, arroka handi baten gainean zizelkatuta dago. Brontzezko eskultura handi honek

San Martinek Argentina, Chile eta Peru askatzeko Andeak zeharkatu zituela gogoratzen du.

Juan M. Ferrari zizelkari uruguaitarrak egin zuen eta 1914 urtean inauguratu zuten. Monumentu honek nazioarteko onarpena du.

Mendi-mazelan mendozako “jardín zoológikoa” dago. Hor animaliak libre bizi izaten dira eta oinezkoentzat 7 km dauzka.

Gainera, “Frank Romero Day” anfiteatroa daukagu mendi horretan. Anfiteatro ederra da, eta handia, 25.000 pertsonentzat.

lunes, 26 de noviembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?


Nire ustez munduan “argentinar jator-jatorrak” ezezagunak dira, baina argentinar tipikoa –hibridoa- ezagunok gara eta gainera gure ospea ez da hain ona.

Nola Europan hala Amerikan ustel, susmagarri, handiuste, berekoi eta harroputzok garela esaten dute.

Bai Perun bai Kuban, berriz, desberdin ikusten gaituzte. Hau bi argentinar borrokalari ezaguni zori diegu.

Perutarrek San Martin gure askatzaileak haiek ere askatu zituelako estimatzen gaituzte batetik.

Bestetik, aspalditik etortzen dira Peruko gazteak Argentinara Unibertsitatean ikastera eta gure elkartasuna ere aurkitzen dute.

Kubatarrek “Che Guevara”ri esker maite gaituzte. Eskuzabal eta arduratsuok garela esaten dute. Egia esateko, ez gara ez hain onak, ez hain gaiztoak.

Gai hau da astiro eta sakon aztertzeko modukoa da.













José de San Martín

Nolakoak gara uruguaitarrok?

Asko aldatu dira uruguaitarrak Hudsonek, bidaiari anglestarrak, “Purpurazko lurra” idatzi zuenetik. Garai haietan, XIXgarren mendearen rdian Uruguai sortu berria zenean, uruguaitarrak nahiko barbaroak ziren europar horren arabera, eta lurra odolez blai zegoenez purpurazkoa bataiatu zuen Hudsonek poetikoki.

Garai haietan abeltzantzaz bizi ziren “ekialdetarrak” -horrela zen uruguaitarrek zuten lehen izena, Uruguai ibaiaren ekialdean bizitzeagatik- beti labana luze izugarria txanponez ederturiko gerriko zabal batean, borrokan sartzeko nahiz kitarraz bertsoak botatzeko beti prest. Zaldia oso garrantzitsua izan zen, oinez ibiltzea garai haietan pentsaezina baitzen eta matea noski.

Lehenengo uruguaitarra- gautxo haserrekorra eta borroka zalea omen zen, norberaren harrotasuna errazki iraindua sentitzen zen eta hori defendatzeagatik frangotan elkar hil zuten bizia bera ez baitzen balio handikoa.

Uruguaitar hauek ez zekiten lan egiten, ez baitzen beharrezkoa. Lurra behiz beterik zegoen eta bizitzeko beharrezkoa zena hartzearekin nahikoa zen, horregatik Hudsonen bertze “zibilizatuek” bezala alfertzat hartu zuen ekialdeko gautxoa.

Gautxoak ez zuen zertan lurra landurik ezta elizara joanik ere, Estatua espainola nahiz gero Montebideotik sortu zena etsaiak zituen, horregatik elkartasunik gabeko gizakia, basatia eta odoltsua zela dio bai bidaiarien erranak bai bertako hiritarrenak.

Hau aintzinako gauza izan arren, historiaren “iraupen luzean” bizitzen dela nerrake norberak sozialki edota sinbolikoki dituen ikurretan eta jokabide batzuetan.

Egun bertako bat ezagutzen duenak ez du gautxo libre eta basatia ikusten, dakusana erabat ezberdina da, halere iraute ikusgarri batzuk badira, harritzekoak; oroit ditzagun bada bi gako: alferretan ibiltzeko joera eta hitzekin jokatzeko trebezia.

Segidan marra azkar batzuetan egin genezakeen erretratua.

Non dago gaur Hudsonen gautxo basatia? Lanarekiko mesprezuan. Hemen zerbait egin nahi dudanean erotzat hartzen dute: “zertarako hainbeste lan? hobe duzu gauzak horrela uztea” erranen dizute.

Lehenengo gauza hau bizirik dagoela erran behar da, horregatik enplegu publikoa da jende askoren helburua, hortxe dabil subkontzientean panpetako gautxo librea, kalparra lau haizetara, nagusirik gabe, deusik egin gabe eta matea edanez, nahiz eta orain bulego batean ilea mugitzen dion gauza bakarra udako arrats beroetan bentiladorea izan eta matea edateko pertza ordez “sum”a erabili.

Adaptazio batzuk baina gautxoa hor dago.

Uruguaitarra matezalea dela diote, eta hola da, ohitura gorde zuen uruguaitarrak, eta gehiago ere, sinbolo bihurtu zuen, sorterrian horren zalea ez dena hemendik kanpo segurrik matea edaten hasiko baita eta Eiffel dorrean derrigorrezko potreta aterako du, termo eta matea eskuan.

Orain ere gautxoen garaietan bezala etsaia larru dezake uruguaitar batek, baina adaptazioaz labana ordez bertze arma badu, lehena baino izugarriagoa: mihia, hemengo ironia eta bertzeen gibeletik mintzatzeko usadioren inguruan luze mintzo gintezke.

Alta, XX. mendean azken gautxoak lurperatu orduko bertze uruguaitar bat sortu zen, urdin-argia, futbolean jokatzeko darabilen elastikoaren koloreagatik horrela ezagutua.

Honek ere bere aztarna utzi zuen, uruguaitar, basoak utzirik, mundurat jalgi eta eta ezagun egin zen, txapeldu sentitu baitzen.

Munduan zehar futbolean ospetsuak dira uruguaitarrak, Europan batez ere futbolari ontzat dituzte eta historia zaharra izanagatik ezaguna da Uruguai lehen munduko txapelketan irabazlea izan zela Maracana futbolzelaian Brasili etxean txapelketa kentzeagatik.

Lor zaharrak dira irudizko Uruguai bertako zein atzerritarrentzat betetzen dituen istorioak.

Zeru kolorezko Uruguaitar hau Idazle batzuei esker ere ezaguna da gaur, Galeano eta Benedetti aipatzearekin bistan dagoen bezala. Honek irakurlearen barkamenarekin bertze ohar historiko batera narama.

900etik Uruguaik “herri-eredu” txikia eraikitzen saiatu zen eta honen ondorioak kultura mailan ikusten dira bereziki, baina honetan gautxo-ohiak ez zuen egiteko gauza handirik Europako etorkinek baizik: eskualdunak, italiarrak eta espainolak batez ere.

Estatua biribiltzeko bazeukaten jarraibide bat: Suitza.

Sorturiko Errepublika pairakor horri esker ez zen hemen Elizaren iluntasun eta errepresioa sofritu, eskola publikoa eta Estatu solidarioaren ekintzaz Amerikan irla bezala agertu zen Uruguai XX mendean eta bai bertakoek bai kanpotarrek “Amerikako Suitza” edo “zilarrezko kikara” deitzen zioten Latinoamerikako arazo gorriak hemen ez baitziren ezagutzen.

Horren ondorio batzuk bizirik irauten dute, gaur gizalegetsua bezain jakintsua da karrikako gizona, taxista batek adibidez badaki Rousseau edo Da Vinci nor ziren edo Varsovia non dagoen, Bushen politikaz mintzatzeko gai da eta are gehiago, ilosofian sartzeko joera izugarria badu, bidai bat ikastaro labur bat izan daiteke: hausnarketak, metodoak, hipotesiak, ondorioak eta guzti.

Hemen bizi den bertzeen ideiarekiko errespetua kanpotarrak beti azpimarratzen du, eta hau benetan eredugarria da, demokrazia hemen ez da hitz hutsa, barneratua dagoen kultura da benetan, eta mahai batean elkar daitezke eskuin eta ezkertiarra eta bere ezberdintasunak trufetan hartuko dituzte segur aski.

Hemen txikitatik ikasten dugu bertzeen iritziak errespetatzen eta oso txarrak iruditzen zaizkigu “egiaren nagusiak”.

Kanpora joaten denean uruguaitarra edozein arloan onena izanen da, bai iturgintzan bai Alzhaimerrendako sendabidea aurkitzerakoan. Hemen horrela jokatuko balute! Hemen ezin da horrela jokatu, herri txikia omen baita, aitzakiarik aipatuena da behintzat, ni gautxoaren hipotesia delakoan nago: lan gutti eta geure artean sabotaje asko.

Turisten ustez batez ere abegikortasuna edo xumetasuna dira lehenik nabaritzen diren nortasun ikur atseginak, kanpotik datorrena berehala etxean sentitzen da, hau ulertzeko erreza da Uruguai etorleek etorkinek eraiki baitzuten, hemen jende orok badu aitatxi europarra.

Zorionez oraino leku guztietako arrazek tratu bera dute, hala Kamerungo polizonte batek nola Peru eta Bolibiatik lan bila jaisten direnek, Koreako marinel pobreak eta Europar aberats xelebreak, munduan gertatzen diren gauzak ikusirik gauza hauetaz harro egon daitezke uruguaitarrak.

Hemen arraza eta erlijio guztiak ere mahai berean egon daitezke, aniztasuna edo pluralismoa baita hemengo bertze balore kutuna.

Halere erran behar da, kanpotarren aitzineko abegitasun handi horrek bere alde txarra daukala: hemengo gauzak arbuiatzea alegia, beti kanpotik datorrena hemengoa baino hobea omen da, nahiz eta ergelkeria hutsa izan, beti ukanen du lehentasuna, horrela hemengo abiamenak beti gerorako gelditzen dira.

Bertuteak alde batera utzirik Uruguaitarra izateak baditu kanpotik berehala ohartzen diren gauza txar batzuk ere: lehena ezkortasuna da, erran dudan bezala oso gutitan abiatzen da uruguaitarra, beti nahiago du geldi geratzea arriskuak hartzea baino, gauza bat ez egiteko hamaika arrazoi eta lanjer aurki ditzakeela.

Behatzaile ederra eta kritiko zorrotza bai, teorikorik onena, baina mateA eskuan behatzeko eta ideiak antolatzeko joera handiegia izanik, ez da batere ekintzaren laguna, gautxoa berriro! Konponbide batentzako hamaika arazo aurki ditzake eta solasketetan errazki galtzen du denbora, eta bera ere galtzen da. Batzuek ezkortasuna urrunago daramate tristetasuna kausitzeko, tristea omen da haientzat uruguaitarra, tango erritmo eta kulturan aurkitzen dute horrentzako adierazpena, ez dut uste azaltzeko hain erraza denik.

Uruguaitarra aspergarria da kanpotarren irudiko, eta dirudiena baino aspergarriagoa da: ez du kantatzen, ez du apustuak egiten, eta larriena, ez daki alaitasuna kanporatzen, tristezia kanporatzeko hamaika bide ezagutu arren; kexatzeko beti prest da, oro aihen eta ardurak, baina barre egiteko unean ohartzen da eskasia.Etorlearen herrimina edo gautxoen libertate galdua?

Gehiago ere banerrake: uruguaitar askok akats desatsegina duela honen inguruan, ez da gauzez irri egiten pertsonez baizik, horrela brometan sartzen denean krudela izan ohi da gehienetan, gautxoaren labana bezain meharrak dira hemengo mihiak.

Hemen egin dudana karikaturak dira bakarrik, baina bistan da historiak nahiz lurrak herri bakotxaren gauza on eta txarrak sortarazten dituela. Uruguaitarrarentzat mundua ikuskizun paregabekoa izateagatik nonbait antzokian bezala butakan eserita ikustea nahiago du, kritikoa litzateke, batzuetan zorrotzegia, eskualdunak konparazione kasu honetan ekintza nahiago du, aktorea litzateke. Bi herri hauek hobeki elkar ezagutuko balute, zer ez genezake egin?

Bertuteak ikasiz gero, noski, bertzenaz...

Nolakoak gara argentinarrok?

Argentinarrei buruz topiko asko daude. Orain dela gutxi, hemengo egunkari batean irakurri ditut inkesta baten emaitzak. Inkestaren helburua nolakoak garen jakitea zen.

Zer erantzun zuten argentinarrek? Gehienek (70% baino gehiagok) indibidualistak garela, beti legea urratzen dugula, ahalik eta ahalegin txikiena egiten dugula eta hitza inoiz ez dugula betetzen esan dute. Ikusten denez, dena negatiboa da!


Beti bezala, topikoetan eta estereotipoetan egia eta gezurra nahasten dira, eta ez da erraza muga bereiztea. Hala ere, jendearen iritzietan badago egiazko zerbait. Legearekin eta arauekin baditugu arazoak. Guk uste dugu posible dela legea interpretatzea. Adibidez, badakigu ez dagoela autoa kalearen erdian uzterik, baina gure semea-alaba eskolatik jasotakotan, egiten dugu. Eta gainera, norbaitek zerbait esaten badu, gure erantzuna dugu: “ez dago lekurik”, edo “bost minutu dira” edo antzeko zerbait.


Indibidualismo eta harrokeriari buruz badaude txiste pilo bat, adibidez:


Zein da negoziorik onena? Argentinar bat erostea balio duenaren truke, eta gero saltzea beren ustez balio duenaren truke.


Zergatik egiten dute irribarre argentinarrek hozkailua irekitzen dutenean? Hozkailuaren argia ikusten dutenean argazki batean agertuko direla uste dutelako.



Hala ere, hau guztia egia hutsa izango balitz, hemen ez litzateke posible izango bizitzea. Gauza bat da topikoak, estereotipoak, irudiak eta beste bat da errealitatea. Hemen jendeak egiten du lan, besteei laguntzen die eta egin behar duena egiten du. Batzuk harroak, indibidualistak eta gezurtiak dira, baina ez gehienak, Jainkoari esker.

jueves, 22 de noviembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?


Mundu osoan ezagutzen gaituzte “tango” eta Maradonari esker, baina zoritxarrez, azken urteotan, Bankuen “korralitoa” gehitu diogu topiko ezagunen zerrendari. Dirudienez, futbola, psikoanalisia eta erosketak dira gure zaletasunak, baina idazle eta soziologo askok gure ezaugarriei buruz eztabaidatu dute eta iritzi desberdinak eman dizkigute.



Arturo Jauretxe idazleak, esaterako, 60 hamarkadan, “El medio-pelo en la sociedad argentina” liburuan, itxurakeria gure ezaugarri berezietako bat dela esan zuen, hau da, bizi maila altuagoa dugula erakusteko plantak egiten omen ditugu.



Gaur egunean, batzuen ustez, 60 hamarkadako “medio-pelo”ak ohiturak eguneratu ditu: merkataritza-guneko kontsumitzaile bihurtu da eta “country” batean bizi da.



Orain dela urte asko, Jorge Luis Borgesek ere eman zuen iritzi ziztatzailea honako honekin: Argentinarrak nahigo du ezmorala eman ergela baino.



2001.eko abuztuan, TNS- Gallpuek Argentina osoan egindako inkestaren arabera, hona zertzat jotzen dugun geure burua argentinarrok: azkartzat, bide errazen laguntzat eta berekoitzat.



Gaur egunean, Carlos Ulanovsky kazetariak bere “Cómo somos” (Nolakoak gara) liburuan, argentinarren berezkotasunak, atzerritarren ustez, aipatzen ditu. Egoera hauek dira harrituta uzten dituztenak:



Adinekoei “hika” hitz egiteak, denei musu emateak, ere bai


Hiri handietan jende asko kaleetan beti presaka ibiltzeak


Bai oportunista eta berritsuak bai txeratsuak izateak



Clarin egunkarian, Argentinan bizi izaten geratu diren kanpotarren iritziak askotan agertzen dira. Solidarioak, mesfidati samarrak eta harroak garela esanez, deskribatzen gaituzte gehienek.



Batzuek guk kritika zorrotzak egiten ditugula eta oso zuzenak garela uste dute.


Umorista mexikotar batek sarkasmoz esan du: “negoziorik onena da argentinarra balio duenagatik erostea eta balio duela esaten duenagatik saltzea”

Gure bizkortasun kriolloari (viveza criolla) buruzko oso kritika gogorra egiten digute askok... Beste topiko arrunt bat da legei ez diegula jarraitzen esatea. Zoritxarrez, kasu askotan egia da, baina nire ustez, argentinar gehienok legeak betetzen ditugu eta arduraz lan egiten dugu.

Identitate-arazoak ditugula entzutea ere topiko ezaguna da. Hori uste dutenek gure bizimodua europarrena bezalakoa dela, baina Hirugarren Munduko ekonomian bizi garela azaltzen dute. Iritzi honetan zerbait egiazkoa dagoela iruditzen zait; Buenos Airesen ez ezik, beste hiri handietan ere, heziketa-maila altua da eta gure zientzialariak, bekadunak, artistak, idazleak... mundu osoan dira ezagunak.



Gure herria, besteak bezalakoa, batzuetan kontraesankorra da. Akatsa eta bertuteak elkartzen dira gure fisonomia megatzeko metatzeko (???). Nire ustez, bizitzan, ezer ez da erabat zuria ezta beltza ere. Gainera, definizio hauetako batzuk aurreiritziak iruditzen zaizkit, jende famatuak eutsi arren.



Dena dela, nahiz garen harroputzak, nahiz ez; batzuetan solidarioak, besteetan indibidualistak; barnealdekoak isilak eta porteñoak, berritsuak...denoi adiskideekin elkartzea eta partekatzea gustatzen zaigu eta sentimenduak erakustea ere bai.



Ez hobeak ez txarragoak besteak baino, izango gara izatea eta egitea erabakiko duguna. Agian, hori da egi bakarra eta guri dagokigu egitea!

miércoles, 21 de noviembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?


Argentinarrok nolakoak garen esatea zaila da,nire ustez. Eta are zailagoa nola ikusten gaituzten asmatzea, baina saiatuko naiz.

Europara iristerakoan argentinarra nintzen galdetzen zidaten. Gero , Argentinakoek hitz egiteko modu berezia dugulako ezagutu nindutela esan zidaten.

Haien ustez argentinarrok asko hitz egiten dugu ,eta hiztegi aberatsaz gure ideiak ongi azaltzeko gaitasuna daukagu. Horretaz gain ,doinu berezia daukagula adierazten dute

Baina iritzi hori ez da hain zehatza. Badirudi ondo hitz egitea hiztunen ezaugarri pertsonalei eta trebetasun linguistikoei loturik dagoela. Gainera

Doinuari buruz esaten dutenari dagokionez , nik esan nuke honela dela. Eskualde bakoitzak hitz egiteko modu desberdina dauka, oso lurralde zabalak baitugu.

Askok malenkoniatsuak garela baieztatu zuten, hala ere, nire uztez, horrek Buenos Aireseko lainoarekin ez ezik, tangoarekin ere badu zerikusia.

Alferrak garela errepikatu ohi dute. Eta horretarako ere badago arrazoia: Argentinak gobernua populistak izan dituenez, asko lanik egin gabe bizitzera ohitu izan dira.

Beraz, alde batetik hori egia izan daiteke, baina bestetik gehienok asko lan egiten dugu. Herri langilea garela esango nuke.

Ez garela herri serioa entzutea ez zait batere gustatzen , Ni ez ados nago horrekin. Nire ustez, gure gizartearen barruan ustelkeria kasuak izateak ez du esan nahi guztiok ustelak garenik.

Argentinan agintari ustelak asko izan badira ere, gehienok fin egin dugu lan, berakatza baino finago.

Gainera, ni nire herriarekin oso harro nago, oso eskuzabala baita.

Argentina gure lurrak jendeztatu nahi dituztenentzat irekita dago, ez orain, aspaldiak baizik. Izan ere, oso herri abegitsua izan gara.

Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta hona hemen Cordobako Gure Txokoa euskal etxekoek bidalitako agurra:

lunes, 19 de noviembre de 2007

Pombero


Nahiz eta Pomberoa ezaguna ez izan, Guarani eskualdeko iratxo herritarrena da. Batzuk gizon argal, altu eta iletsua dela eta Lastozko txapela janzten duela pensatzen dute. Batzuetan poltsa eramaten du sorbaldan. Beste batzuek, berriz, baxu, lodi eta itsusia dela esaten dute. Paraguaiko zuhaitzetan ibiltzen den mutila ilehoria dela pentsaten dute beste batzuek. Nola ibiltzen da? Ipotx indartsu bezala eta bere oinak alderantziz.

Argentinako litoralean Pombero deitzen diote. Corrientesen Py-rague. Paraguain Gaueko jauna. Leku ezberdinetako jende guztiak kopetaren erdian begi bat, txakurren hortzak, oso beso luzeak eta esku handi-handiak dituela esaten du. Txistu egiten duela txoriak bezala eta ibiltzen dela zaratarik egin gabe.

Gaueko eta txorien jauna hasieran, oihaneko txorien babeslea zen. Garaian-garaian trebetasun ezberdinak izan ditu: indiar bihurtu da, baita gerriko ere.

Pomberoa ikusi zuten bidaiariei kapibara zela iruditzen zitzaien.

Mendi batean bizi dela esaten du legendak, abandonatuta dauden etxeetan. Paseatzera joatea gustatzen omen zaio urrian.

Paraguain, Ponperoa da ezkontzaz kanpoko jaiotzen eragilea.

Gauez Pombero heltzen omen da bakarrik bizi diren emakumeengana, eta emakume horiek zigarroa eta ardoa ematen ez badiote, haien sabelak ukitzen omen ditu haurdun uzteko.

Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta Argentina nahiz Uruguaiko euskaldunen agurra. Leonaten agurra.


Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta Argentina nahiz Uruguaiko euskaldunen agurra. Paularen agurra.

Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta Argentina nahiz Uruguaiko euskaldunen agurra. Beatrizen agurra.

Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta Argentina nahiz Uruguaiko euskaldunen agurra.Ceciliaren agurra.

Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta Argentina nahiz Uruguaiko euskaldunen agurra.
Estebanen agurra

Euskararen eguneko agurra

Euskararen eguna dela eta, mundu osoko euskaldunak agurtu nahi ditugu. Mª Blancaren agurra.

martes, 13 de noviembre de 2007

Argi gaiztoa

Aspaldian, Argentinako Pamparen erdian, eguzkia desagertzen zenean eta ez izarrak ez ilargia zeruan ageri ez zirenean, herriko biztanleek argi fosforeszenteak ikusten zituzten zelaian. Haiek“Argi gaiztoa” deitzen zieten. Herrikoek arima deabrudunak zirela eta mundu osoan zeudela esaten zuten. Zelaian bizi zen gizon batek ikusi zuen, goizaldeko hiruretan, ez argiak ez izarrak, argi gogor eta disdizari batek argitzen zuela arrantxua, bere etxea.

Gizonak pentsatu zuen Jaungoikoa zela eta bere emazteagari esan zion ikusi zuela. Emakume hori haurdun omen zegoen, baina galdu egin omen zuen umea eta inoiz ez omen zuen haurdun geratzerik izan. Argiak minutu batzuk iraundu zituen eta, bat-batean, desagertu egin zen. Orduan, argia agertzen zenean, emakumeak ez ziren ateratzen etxetik.

Urteak joan urteak etorri, mito hori fenomeno erreal bihurtu zen.

Gauean agertzen ziren argi fosforeszente horiek ez ziren animak, hildako animalien hezurrek zeruan egiten zuten isla baizik.

Gauza jakina da hezurrek fluoro naturala badute dutela eta irradazioa ematen dutela. Baina, hala ere, asko eta askoren ustez oraindik bizirik dago panpako argi gaiztoen mitoa.

Chaltén mendixka


Chaltén Mendixka, Tehuelcheen hizkuntzan.. Mendixka honen tontorrean jarri zen Elal, geure heroia (Patagoniatarrena), bere zisneak lagunduta. Geroago, gizon txuriak mendixka berrizendatu zuen: Fitz Roy..



Tehuelcheak Patagonian bizi ziren biztanle ibiltariak dira. Patagonian zehar zebiltzan ñanduak eta guanakoak ehizatzen. 1871 urtean Ingalaterrako itsastar bat saiatu zen haiekin bizitzen urte betez.Trebakuntza honetatik sortu zen “La vida entre los patagones” Tehuelcheen ohiturak eta bizitza ezagutzeko oinarrietako bat. Herri jatorrizkoa izateagatik tehuelcheek irudimen handia zeukaten eta ez zuten garatzeko aukera alferrik galtzen utzi:

Tehuelcheen elezaharren arabera, garai batean, ez zegoen ez lurrik, ez itsasorik, eguzkirik, ilargirik...

Horren erdian Kóoch bizi zen.
Inork ez daki zergatik bat-batean Kóoch bakarrik sentitu zen eta negar egiten hasi zen. Hainbeste negarrez eginez gero itsasoa sortuko zela pentsa dezakegu…bai, horrela jaio omen zen ozeanoa. Kóoch itsasoak itoko zuela
konturatu zenean negarrari utzi eta hasperen egin zuen. Badirudi hasperen sakon hura lehenengo haizea izan zela.


Xáleshen, Tehuelceen eguzkia, Itxaso gainean altxatu zen eta badirudi pasaia argitu zuela.

Ekik (eguzkiaren izen zaharra) hodeiak sortu zituen, zeruan ibiltzeko. Haizeak hodeiak ukitzeagatik toparazten zituen elkarrekin. Trumoiekin Kexatu egiten ziren hodeiak
Horrela Kóochek denbora dezente eman zion egite nagusiari: itsasotik uharte handi bat atera zuen eta honen gainean jarri zituen animaliak, txoriak, arrainak eta zomorroak. Haizeari, eguzkiari eta hodeiei Kóochek egin zuena asko gustatu zitzaien eta irautera
behartu zuten: ekik argitzen eta berotzen zuen lurra, hodeiek euria ematen zuten, haizea gutxi agertzen zen, dena bikaina. Primeran zihoakion lana!

Egia esan, sartzaileak ametsa bete zuelakoan alde egin zen itsasotik. Eta joan eta joanzuen inoiz bueltatuko ez zen lekura iritsi zen.

Horrelatsu jarraitu zuten gauzek, baina Tonsen semeak (erraldoiak) jaio ziren halako batean..iluntasuna..
Egun batean hauetako bat Noshtexek, Teo hodeia harrapatu eta haitzulo batean hertsi zuen. Ahizpak honen bila zebiltzan, baina inork ez zuen ikusi. Haserre sekulako ekaitza eragin zuten. Urak dena apurtu zuen... Hiru egun eta gau pasa eta gero Xáleshen zergatik haserre zeunden jakiteko asmoz hodeiengana joan zen. Gertatuez konturatuta, ikusmugarantz joan eta Kóochi kontatu zion, eta Kóochek erantzun zion;
-Ez dirudit
ondo Teo harrapatu zuena zigortu jasoko du, zioen.

- Ez zait ondo iruditzen. Teo harrapatu duenak merezi duen zigorra jasoko du!- esan zuen.

-Haurdun denez gero, ume hau bere aita baino indartsuagoa izango da.

Hurrengo goizean ekinek esan zien hodeiei eta hauek Xóchemi kontatu zioten, haizeak ere berria zabaldu zuen. Eta txingoloak guanakoari kontatu zion , guanakoak ñanduari, ñanduak azeriari,azeriak koldarrari, eperrari,pumari. Xóchem mezua bidali zuen erraldoien kobazuloetara, ez uzteko inor jakin gabe.
Nóshtexek Kóochen hitzak entzun zituen, eta beldurraren beldurrez geratu zen Teoren umeagatik. "hilko ditut" esan zuen. Teok lo egiten zuen bitartean kolpea eman zion, atera zion umea, eta hori ikusi gabe hil zuen Teo.
Baina norbaitek entzun hori guztia entzun eta ikusi zuen. Ter-Werr zen, haizpe lurrean bizi zen tuco-tuco bat. Honek umea salbatu omen zuen, moustroari behatzean kosk eginda. Gero umea ezkutatu zuen, behin behineko ezkutalekua zen hura; izan ere, Nóshtex umearen bila zebilen.
Horrela Terr-Werrek animaliei laguntza eskatu zien.
Diotenez, animalien artean Kíusek Kóochek sortutako beste lurra ezagutzen zuen, eta umea hara bidaltzea komenigarria zela iruditu zitzaion.
Terr-Werrek eraman zuen aintzira batera eta animali batzuek lagunduta joateko asmoa zuten.

Baina usteak erdia ustel. Nóshtexek dena jakin zuen eta umearengana joan zen, baina pecho-coloradoren kanta liluragarriek pixka batean atzeratu zuten. Orduan, zisne bat igeri hurbildu eta gainean hartu zuen umea. Gaiztoak txori zuri bat ikusi zuen zeruan. Bere gainean aldendu zen Kóochelek babestua “ALAL”, Patagoniako lurren salbatzailea.


Fuentea: Leyendas de la Patagonia, Arnoldo Canclini compilador, Planeta Editoriala.



Moroti eta Pita




Aspaldian, gizakirik ez zegoen munduko eskualde batean zebilen I-Yará (Ur Jabea), jainko ona den Tuparen laguntzaileetako bat. Hain leku ederra jenderik gabe ikusteak harritu egin zuen.


Eta erabaki zuen Tupari lur pixka bat eramango ziola. Tupak hartu eta, urarekin nahastu ondoren, oratu egin zuen. Harekin, Tupak bi gizon sortu zituen, herrialdea jendeztatzeko.

Gizon bat zuria zen eta Moroti izendatu zuen; bestea,ordea, azal gorria zen, Pita.


Gizon hauek emazteak behar zituzten sendiak osatzeko. Momentu horretan, I-Yarári agindu zion bi emakume oratzeko.


Eta horrela egin zituen Ur-Jabeak (el señor de las aguas). Laster asko, bi bikoteak zoriontsu eta alai bizi ziren basoan. Tokiaren edertasuna gozatzen zuten, sustraiak eta fruituak jaten zituzten eta leku horretako biztanleria gehitzen zuten seme-alabak izaten zituzten.


Baina, momentu batean euren bitzitza erabat aldatu zen.


Pita tacu-fruituak biltzen ari zen egun batean, bera eraso nahi zuen animalia bat harriaren ondoan agertu zen. Babesteko, Pitak harri handi bat hartu zuen eta indarrez bota zion. Baina harriak ez zuen animalia jo. Harriak beste harri batekin topo egin zuen, eta topatzean, txinparta batzuk jauzi ziren.


Garai hartan, hori gertakari ezezaguna zen eta harriaren talkak eragindako efektu ederraz ohartu zenean Pitak operazioa errepikatu egin zuen berriro ere; beti argi bera agertzen zela ziur egon arte. Horrela idoro zuen sua.


Beste behin, berrik, Morotik, babesteko, pecarí ( txerri basatia) hil behar izan zuen . Artean, inoiz ez zutenez haragirik jaten, ez zekiten zer egin harekin.


Pitak sua ederra piztu zuela ikustean, bururatu zitzaion animalia hilik botatzea sutara. Tartean, haragitik Morotiri jangarria iruditu zitzaion usain gozo bat ateratzen hasi zen, eta probatu egin zuen. Ez zen erratu, ez! Gustua usaina bezain atsegina zen. Pitari eman zion probatzeko, bien emakumeei ere bai eta denei zapore onekoa iruditu zitzaien.


Egun horretatik aurrera sustrai eta frutuei muzin egin eta jateko animaliak ehizatean hasi ziren.


Animalia horien indarrak eta trebetasunak euren adimena zorroztera behartu zituen. Animaliak menderatzeko balio zituzten armak sortu zituzten, honela arkua, gezia eta lantza sortu zituzten.


Baina, jakina, besteen oldarraldiez babesteko ere balio zuten arma horiek. Bi anaien arteako lehia sortu zen. Lehia laster bihurtu zen bekaizkeria eta eztabaida...eta


Hortik aurrerakoa ondo ezagutzen duzue.



“Ceibo” lorearen istorioa

Kontakizun hau Argentinako lore nazionalari buruz da, ceibo-ari buruz. Eta istorioa hemengo aborigenena da. Oso polita da...

Konkistatzaileak Argentinako Paraná ibaiaren aldera iritsitakoan, han guaraníen tribua bizi zen. Guaranien artean, bazegoen neska itsusi bat, Anahí izena zuena. Itsusia izan arren, oso ahots polita zuen eta egunero abesti ederrak kantatzen zizkien bere lagunei.

Egun batean, konkistatzaileek Anahí harrapatu egin zuten eta bere kokalekura eraman zuten. Anahik egun asko negarrez pasatu zituen... Baina gau batean, zaindaria lotan geratu zen eta Anahik aprobetxatu zuen aukera ihes egiteko. Ihes egiten ari zenean, zaindaria esnatu egin zen. Anahik aindariaren sastakaia hartu zuen eta zauritu egin zuen. Gero, basora korrika joan zen.


Anahí zauritu zuen zaindaria oihuka ari zenez, beste konkistatzaileak esnatu egin ziren eta Anahíren bila joan ziren. azkenean, harrapatu eta sutzarra piztu zuten Anahí hiltzeko. Anahi zuhaitzari lotuta jarri zuten eta sua piztu zuten. Eta sua igotzen hasi zenean, Anahi zuhaitz bihurtu zen....


Hurrengo egunean, konkistatzaileek zuhaitz handia eta ederra aurkitu zuten, lore gorriz beteta...


NOLA LORTU ZUTEN SUA TEHUELTXETARREK


Tehueltxetarrak Argentinako hegoaldean bizi zen (beno, oraindik batzuk bizi dira) beste herri bat dira. Ez nago ziur baina, dirudienez, maputxetarrek izen hori jarri zieten tehueltxetarrei: tehuel= betizu; txe= jende. Maputxetarrak eta tehueltxetarrak harreman asko harreman handia (batzuetan ona besteetan txarra) zuten eta horregatik beren ohiturak berdintsuak ziren.


Istorio honek nola ezagutu zuten sua tehueltxetarrek kontatzen du eta, irakurri dudanean, niri Elal (pertsonaia mitologiko bat) ia-ia Martin Txiki bezalakoa dela iruditu zait. En fin..., istorioa da hau:

Egun batean, Elal Patagonian zehar zebilen beti bezala eta usain goxoa nabaritu zuen. Elal oso azkarra zenez, konturatu zen berak usain hori ezagutzen zuela: tximista batek zelaiak erretzen zituenean animali batzuk erre eta oso usain berezia ematen zuten. Usain bera sentitzen ari zen une hartan!

Orduan pitxe-a (armadilo), puma eta txinge-a (zorrillo) ikusi zituen bilera batean. Taldera hurbildu zen, baina animaliek ezkutatu zuten egiten ari zirena.

“Zer egiten ari zarete?”, galdetu zien Elalek. “Uste dut hemen sua ikusi dudala.”

“Sua?”, erantzun zion txingeak, “guk ez dakigu zer den hori”.

“Ez naiz leloa!!!”, esan zuen haserre Elalek. “Ez dute ikusten nire jendea haragi gordina jaten duela?!!”. “Emadazue gutxienez txingar bat!!”. Baina animaliek sua ezkutatzen jarraitzen zutenez, sutan sartu eta dena lapurtu zien Elalek. Horrela, txingarrak hartu eta herriko agureei eman zizkien. Honela ondo dago”!!!, esan zuen Elalek, “Hemendik aurrera, sua bakarrik gizakirentzat izango da. Animaliek haragi gordina jango dute”

Eta...horrelaxe ikasi zuten tehueltxetarrek gure herrian hain estimatua den haragia erretzen.