martes, 25 de noviembre de 2008

Mafalda


Oso neskatila famatua da, Argentinan nahiz mundu osoan. Nortasun handikoa da, eta gainera oso jatorra eta ausarta. Bera Argentinan bizi da Hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarraldien artean. Neska Buenos Aireseko familia arrunt batean jaio zen. Bera, neska guztiek bezala, familia eta koadrilako lagunak dauzka. Eskolara doa eta udan, aitak dirua daukanean, oporretara. Baina zerbaitek bera bereizten du: bere ardura handiek, munduak arduratzen du eta etnietan izugarrizko interesa du. Ez du ulertzen nola gidatzen duten helduek mundua hain gaizki. Oso famatua da mundu osoan bere galdera xelebreengatik, xalotasunagatik eta ideal inportanteengatik. Borrokalari soziala da, eta bere aulki txikian eserita iritzi politikoak esaten ditu. Bere lagunek laguntzen dute ikuspuntu desberdinak erakustera. Horrela, bere pertsonaien bidez Quinok, egileak, munduri eta han bizi diren pertsonei buruzko gogoeta egiten du eta eragiten digu.

lunes, 24 de noviembre de 2008

wonder woman



Nik aukeratu dut Emakume Miragarria (Wonder Woman).

Hipolitaren alaba zen Temisciarko Diana Printseza zen. Bere goitizena Diana Princess zen. Super heroi hau marrazki bizidunetan agertu zen, filmetan eta istoriotxoetan.

William Moulton Marston egilea zen.

Diana, amazona ederrena, Paraiso irlan hazi zen Atenearen jakituriarekin, Herkulesen indarrarekin eta Hermesen bizkortasunarekin.

Berak Lehia irabazi zuen amazona boteretsuena lortzeko. Horregatik irlatik atera behar izan zuen, gizakiei nazismoaren aurka laguntzeko.

Hegan egin ahal zuen, hilezkorra zen, gainera.

Magiaz arropa ezberdinekin agertzen zen. Jendeari egia esanaratzen zion lakio magikoa zuen, bumerang bezala erabiltzen zuen tiara, eta “feminun”zko egin bi eskuturreko tximistak eta balak gelditzeko.

Bi ahultasun zituen:

Bere lakiorekin lotzen zutenean, botereak galdu zituen.

Gizon batek bi eskuturrekoak lotzen zizkonenean ere botereak galtzen zituen.


Hijitus


Manuel García Ferre marrizkalariak sortu zuen, 60ko hamarkadan. Komikia kapela luzea zuen haur txiro bati buruz zen. “Cañitus” izeneko etxean bizi zen, auzo urrun eta txiro batean. Bere lagun leiala zen Pichichu txakurraren ondoan, Trulalá hirian .

Lehen aldiz personaia hau “Pío Pío” abenturetan agertu zen, Billiken aldizkarian. Historiako lehen super heroi argentinarra izan zen.

Hijitus baxua zen, eta beti kapela eta elastiko urdina janzten zituen. Super Hijitus bihurtzen zenean, ordea, arropa urdina janzten zuen, estu-estua. Kapa eta txanoa ere janzten zituen. Txanoaren goian helize bat zegoen.

Kapelara sartzeko esan behar zuen “sombrero, sombreritus Super Hijitus bihurtu”



Kapelatik ateratzean, hegan egin ahal zuen, eta gaizkiaren aurka borrokatzen zuen.

Zintzotasuna, apaltasuna, errugabetasuna eta zuzentasuna sinbolizatzen zituen.



Beti pertsona gaiztoak onak bihurtu nahi zituen, baina batzuetan ezin izaten zuen lortu. Arazo bat izatean, kapelara sartuz gero, super heroi bihurtzen zen. Edo aldrebes.

“Hijitus”en lagunak honako hauek ziren: Oaki, Gold Silver, Larguirucho oso arrunta, ez oso bizkorra, museoko zuzendaria, Gutiérrez etxezaina, komisarioa. Eta nola ez: Pichicus, komikiaren hasieran gaiztoa eta tontea izan zen txarrkurra.

Baina, denak ez ziren lagunak. Noren contra egiten zuen borroka “Hijitus”ek?

Handinahi handiko gaizkileen artean zeuden Neurus irakaslea, Pucho, Cachavacha sorgina, lurrikarrak eragiten zituen Kechum, Hatz Beltza, Zurtza herriko Raimundo, Hanpa Handi (gran hampa), Boxitracio eta Eskuzerra aipatu ahal dut ditut. Gaiztoak bezain tontoak ziren.

“Hijitus”en etsai nagusia, dena den, Neurus izeneko jakintsu gaizto bat zen, ikertzaile maltzurra. Mundua menperatzeko gogoz bizi zen gizona, gaizkiaren laguna.





Felipe


Asko gustatzen zaidan pertsonai bat Felipe da.
Oso famatua da mundu osoan, nahiz eta oso isila eta lotsatia izan. Orain dela gutxienez 40 urte jaio zen, Mendozan uste dut. Dena den, fikziozko pertsonaia denez, beti haurra izan da (7 urte dituela iruditzen zait) eta beti izango da.
Bere itxura “normala” da: aurpegi handia, ile erdi luzea, ahoa ere handia dauka eta aurreko bi hortzak ikusten zaizkio. Ez da altua. Beti prakak eta nikia erabiltzen ditu, gutxitan ikusiko duzu jertsea jantzita. Bere egitekoa ikastea da, baina ez da ikasle onena: gertatzen dena da ez zaiola eskola batere gustatzen, eta orduan ikasi beharrean, “Llanero solitario” komikia irakurtzen du, edo bere lagunekin jolastera ateratzen da (gehienetan cowboys-etan jolasten du). Felipe maiteminduta dago. Hala ere, oso lotsatia denez, ez da inoiz gustatzen zaion neskari hitz egitera animatu.
Horiek dira gutxi-gorabehera bere ezaugarriak. Oraindik nor demontre den ez badakizu, esango dut: Felipe Mafaldaren lagunenetako bat da; Quino marrazkilari mendozatarraren beste pertsonaia bat.

Benetan, ez dakit zer sinbolizatzen duen Felipek. Uste dut bere sortzailearen nortasuna. Alegia, nire ustez, Felipe Quinoren irudia da. Gutxienez, berak hori aitortu du behin. Felipe Quino txikitan izan zen bezalakoa da (lotsatia, isila, baina argia ere bai: ez da arraroa Feliperen esaldi zoli bat irakurtzea). Horregatik gustatzen zait. Nik ere Feliperen antza daukala uste dut, eta horrek barre eragiten dit, islatuta ikusten dudalako neure burua: nik ere Felipek egiten dituen gauzak egin ditut askotan.

Martin Fierro


Hemengo pertsonaia oso tipiko bat da. Gautxo bat da, baina ez da gautxo arrunt bat, oso berezia baita. Bere izena Martín Fierro da eta Argentinako panpetan bizi da. Gizon honek ez du kulturarik eta oso basatia da, baina ideiak oso argi ditu eta munduan asko ikasi dituzte.

Beretzat garrantzitsuena anaitasuna da eta beti esaten du hori zaindu behar dugula kanpotarrengandik babesteko.

Pertsona arrunta da, oso xumea, ez du dirurik ez etxerik eta bere altxorra bere nortasuna da. Oso ausarta da eta, gainera, labanarekin trebeena da. Bere janzkera oso xumea da, alkandora zahar bat, “bonbatxa bat”, gautxo prakak dira eta. Hemengo bertsolari trebeena da, bere bertsoekin bere bizimodua kontatzen du.

Condorito II


Txileko fikziozko pertsonai famatuena zein den esatea oso erraza da: Condorito. Condorito, erdi kondorra eta erdi gizona, Pelotillehuen bizi da eta bere iloba Coné eta bere txakurra Washington dira bere familia guztia. Condoritok eta Conék arropa bera janzten dute: kamiseta gorria, praka beltzak eta apurtuak, eta “ojotas” (sandaliak), baina haren jantzia aldatzen da haren abenturaren arabera. Nahiz eta Condorito pobrea izan eta txabola batean bizi, askotan dirudun, sendagile, injineru, polizia (carabinero), preso, ero, apaiz, kirolari, edo artista bezala agertzen da komikian. Bere adiskideak, don Chumak, beti laguntzen dio bereziki Condoritok ez duenean dirurik.
Neska laguna du, Yayita, polita eta lerromakurra . Yayitaren amak Condorito gorroto du, noski. Horregatik askotan Condoritoren txantxen biktima da.
Condoritok, biktima denean, “exijo una explicación” esaten du beti. Baina Condorito edo gainerakoak biktimak direnean, harri eta zur geratzen dira, eta beti alditxartzen eta lurrera erortzen dira “plop” soinuarekin batera. Jakina, “exijo una explicación” eta “plop” geratzea txiletarrok, behin baino gehiago erabili ditugu.
Buenas Peras eta Cumpeo dira Pelotillehuetik hurbil dauden herriak. Noizean behin Pelotillehuekoak hara joaten dira edo besteak Pelotillehuera etortzen dira futbolean jokatzera edo lehiaketa batean parte hartzera.
Rene Riosek, Pepok, sortu zuen Condorito 1949an eta arrakasta handia izan zuen Txilen eta geroago Amerika Laminan. Bere umorea oso simplea da, Pernando Amezketarrarekin konpara dezakegu, gizon azkarra eta azeria beti azken hitza duena. Behar bada, ezaugarri horiek pertsonaia unibertsala bihurtzen dute, eta Mexikon mexikartzat hartzen dute, Argetinan argentinartzat hartzen dute, eta gauza bera gertatzen da beste Hego Amerikako herrietan.

Condorito I


“Condorito" du izena. Giza itxurako pertsonaia da, gizonaren eta kondorraren nahastea. Kondorra Txileko armarriko animalia da, bestea "huemul"-a da, orein-mota bat. "Pepo"-k (René Ríos-ek) sortu zituen pertsonaia eta istoriotxo aldizkaria. Txiste-aldizkaria da hau, Condoritok lelokeriak egiten ditu eta txisteak amaitzen dira beti "exijo una explicación" esaldiarekin (esplikazioa eskatzen dut).

Condorito " “Pelotillehue” herrixkan bizi da. Gehienetan kamiseta, galtzak eta sandaliak ("ojotas") janzten ditu. Beste pertsonaia batzuk daude, baina Condorito da nagusia. Txilen "condoro" hitzak akatsa, okerra edo errore handia adierazten du. Teoria batek Condoritotik datorrela esaten du.

lunes, 17 de noviembre de 2008

Hiletetan dantzatzea debekatuko dute


Mendebaldekoek Ekialde Ertainean eta Asian ohitura eta debeku bitxiak aurkitzen dituzte. Aurkitu dudana ere Txinakoa da.


Donghain, Jiangsu Probintziako herri txiki bat, hildako gizonaren familiak bi streptease-konpania alokatu zituen hiletan parte hartzeko. Baina poliziak iritsi bezain laster dantzariak atxilotu zituen.
Dirudienez, oso ohitura arrunta da herri askotan. Haien ustez, zenbat eta jende gehiago etorri, hainbat eta hobeto hildakoaren ohorearentzat; horregatik striptease dantzariak alokatzea amu bat da, jende pila erakartzeko.
Hiletara etorritako berrehun lagunak harrituta zeuden bost emakume zoragarri dantza egiten ikusiz.


Hala ere, askok pentsatzen dute ohitura hau lizuna dela, eta telebista publikoaren agertzen diren kritikak (jarduera horri buruz kodokumentala egin zuten) agintarieen esku hartzea eragin du.
Beraz, ohitura hain bitxia debekatzea erabaki dute. Orain, horrelako portaera desegokirik ez dezakete izan, eta derrigorrezkoa da, egin aurretik, herriko poliziari hiletaren plana aurkeztea.
Badago ere telefono zenbaki bat nora edozein pertsonak deitu dezakeen salaketa egiteko eta 30 euro ordainsaria irabaziko lezakeen.

Hemen ezin da erre!


Orain gogoratzen dudan oso debeku polemiko bat dago: duela 2 urte, erretzea debekatu zuten Mendozan.

Kristoren kanpaina egin zen telebistan eta irratian. Jo eta ke agertzen ziren Mendozako gobernuaren teknikoak, tabakoaren kalteak azaltzen. Azkenean, araua hartzea lortu zuten.

Benetan, niri neurria ez zait hain gaizki iruditzen. Badakit zigarroa kaltegarria dela eta batzuetan debekuarekin bakarrik emaitzak lortzen direla. Oso ondo iruditzen zait leku publikoetan ez erretzea (unibertsitatean gutxienez egoera asko aldatu da eta ez da gehiago kea ikusten fakultateko pasabideetan) eta bikaina da tabakoak sortzen dituen kalteak azaltzea. Dena den, hemen gehiegizkoak izan ziren, edozein lekutan erretzea debekatu zutelako. Alegia, bulego eta leku publikoetara ez ezik, tabernetara, diskoteketara, jatetxeetara ere iritsi da debekua.

Jakina, horren kontra nago. Nire ustez, erretzea ohitura normala den lekuetan, jabeak erabakitzeko eskubidea eduki behar izango luke.

Adibidez, horrela gertatzen da Txilen. Han, tabernako jabeak aukeratzen du: tabakoa bai edo tabakorik ez. Orduan, kartel bat jartzen du (lekuko) sarreran, jendeari jakinarazteko: “En este establecimiento está permitido fumar” esaten du kartelak. Hori jarrita, eta kito. Nik erretzen ez badut eta kea gustatzen ez bazait, ez naiz taberna horretara sartuko. Ordea, erretzailea banaiz, badakit leku horretan lasai egongo naizela.

Baina beno, Mendozan gauzak desberdinak dira. Oraingoz, tabernara bazoaz, kalera atera beharko duzu bizioa lasaitzeko/asetzeko.

jueves, 13 de noviembre de 2008

Txileko zenbait debeku II


Txilen, jendeak parranda gustuko du beste herrietan bezala. Zoritxarrez, hemen asko edaten da eta alkoholarekin lotutako ezbeharrak ez dira gutxitzen. Baina alkate batzuek debekua soluzioa dela uste dute.

Santiago hiri handi samarra da eta 42 udaletan zatituta dago. Bizitegi aberatsen eta kontserbadoreenetan, atzerakoienetan, murrizte asko daude alkohola saltzeko. Adibidez, Vitacuran auzokideek tabernak eta jatetxeak goizeko ordu batean ixteko eskatu diote alkateari. Joan den martxoan jarri behar zuten indarrean neurria, baina taberna eta jatetxeetako jabeek auzitegietara eraman zuten kasua eta udalak Ezin izan zuen dekretua ezarri

Egia esan, hori ia barregarria da. Diktadura garaian etxeratze agindua genuen, eta biltzar guztiak debekatuta zeuden. Eskola batek festa egin nahi bazuen poliziari (carabineros) baimena eskatu behar zion. Nola da posible hainbeste ergelkeria?

Txileko zenbait debeku I


Beno , hemen Txilen duela ez asko gauza asko ukan dugu debekatuta.

Adibidez, hemen Eliza Katolikoak idar handia zeukan, beno, eta dauka. Adibidez, .

“La ultima tentacion de Cristo” agertzean Txilen Elizak debekatu zigun hori ikustea…

Unibersitate batzuetan lege-z kanpo erakutsi zuten eta lagun batzuek atxilotu zituzten (2002 urtean uste dut).

90-en garaian Iron Maiden , musika taldea etorri zen Txilera…baina bere abestiak Elizaren koak direlako-edo ezin dira abestu hemen.

Beste aldetik hemen ez daiteke parrandan ibili taberna batean goizeko bostetatik aurrera…debekatuta dago tabernak irekita egotea…orduan zuk kalera joan behar duzu eta gainera mozkortuta. Hau arriskutsua da!!!.

Gaur egun ez daiteke biharamuneko pastilla eros farmazietan. Elizak eta sektore kontserbadoreak debekatu zuten, jakina.

Baina, beste aldetik, abortuaren portzentaia handia da.

Afganistango emakumeen egoera



Gai honek Afganistango emakumeen egoerari buruz hitz eginarazi dit. Afganistanen emakumeak oraindik ez dira nahi bezain lasai sentitzen burka madarikatuak kentzeko.
emakumeen egoera oso larria da.Emakumeen hilketa eta suizidioen tasak gora egin du eta gehienetan honen arrazoia Islam tradizioari falta egitea izaten da.Nahiz eta Talibanek orain dela sei urte gobernua utzi, egoera ez da guztiz aldatu, oso astiro doa garapena.
Afganistanen apartheid-a da nagusi. Ez zaio azalaren koloreari erreparatzen, sexuari baizik. Eta inolako babesik gabe uzten dituzte. Ezin dute kalean bakarrik ibili: mamuak bailiran, binaka edo hirunaka dabiltza beti hormen ondotik, chadriaren azpian ezkutatuta. Chadri izeneko beloak goitik behera estaltzen ditu. Begi aurrean telazko sareta dute, handik ikusi ahal izateko.


Debekatuta daukate ikastea, lan egitea. Eta hori gutxi balitz, debekatuta daukate ospitale publikoetara joatea. Afganistanen, talibanen edo erlijio ikasleen herrian, gizonezkoek bakarrik egin ditzakete mediku-lanak ospitaletan. Baina hala ere, ez dute emakumezkoak sendatu edo operatzerik. Emakumezkoa ez dute gizakitzat hartzen, animaliatzat baizik. Anaiarekin edo aitarekin etorrarazten dituzte beti.
Berarentzat gizarte honen arazo nagusia eta honen ostean: emakumeek autonomia ekonomikorik ez izatea eta emakumezkoaren aurpegia duen probretasuna.
Gobernuak, tradizioa, erlijioa eta biolentzia, hau da, egoera ez da egokia eta aldatzen ez bada, aurrerapena ezinezkoa izango da.

Zailagoa da jendearen kontzientzia aldatzea legeak baino, horregatik jarri behar dugu indarra horretan.

Debekuak eta ondorioak


Ezaguna da AEBetan egindako debekua, debekuaren garaian. Alkohola eta ausazko jokoak debekatuak zeuden, ez dakit zergatik. Badakit zer gertatu zen ondorioz, mafia sortu zen, alkohola eta ausazko jokoak negozio handia bihurtu ziren eta pertsona ospetsu batzuk sortu ziren, Al Capone eta Eliot Ness esaterako.

Beste debeku xelebre bat "fuck" ingeles hitzari buruz da. Irakurri dut ondorengo etimologia gezurrezkoa dela, baina beharbada egia da, eta ez bada, nolanahi ere interesgarria da istorioa. Aspaldi, Ingalaterrako errege batek debekatu zuen sexu-harremanak izatea bere baimenik gabe. Bikote batek amodioa egin nahi bazuen erregearen baimena eskatu behar zuen eta etxeko edo tokiko atean iragarkia jarri behar zuen "fuck" hitzarekin. Fuck-en balizko etimologia "Fornication Under Consent of the King" omen da.

Lege zentzugabeak


The Times aldizkariak Munduko lege zentzugabeenak argitaratu zituen, lege hauek Estatu Batuetakoak, Ingalaterrakoak, Indonesiakoak edo Behreingoak dira, nahiz eta leku desberdinetik etorri, ezaugarri bera daukate: oso ezohizkoak izatea! Ondoren erakutsiko ditugu adibide batzuk, eta oso arraroak direla konturatuko zarete.
. Ingalaterrako kostaldean hilda dagoen bale bat agertzen bada, bere burua erregearena izango da, eta buztana erreginarena izango da, hezurrak corseta egiteko behar izanez gero.
. Bahreinen, sendagileak emakumezkoen genitalak iker ditzake, baina ez ditzake haiek zehatz-mehatz ikus, ispilu bat erabilarazten diete.
. Vermonten, Estatu Batuetan, emakumeek senarrak sinatutako baimena behar dute ordezko hortzak erabiltzeko.
. Yorken, Ingalaterran, Escoziar bat hiltzea legala da, kanpotarrak arku eta gezia badauzka.
. Kentuckym, (AEBetan) bi metro baino luzeagoak diren armak ezkutuan erabiltzea ilegala da.
. Floridan, igandetan jausgailuan ibiltzen duten diren ezkongabeko emakumeak kartzelara eraman ditzakete.
. Estatu Batuetan, gizon bat pixalarriak badago eta pixa egin beharra badu, egin dezake, baina pixa bere kotxeko gurpilara apuntatzen eta bere eskuinaldeko eskua autoan jartzen badu.
. Indonesian, masturbazioa burua moztuz zigortzen dute.
. Erresuma Batuan haurdunak pixa egin dezake edozein lekutan, baita poliziaren kaskoan ere.
. Ohion, ilegala da mozkortutako arraina edukitzea.
. Alabaman, ilegala da begiak zapiz estaltzea gidatzen duenari.