lunes, 29 de junio de 2009

Nolakoak gara argentinarrok?


Nahiz eta bitxia iruditu, ez da erraza neure herriari buruz hitz egitea.
Dena den, uste dut gauza batzuk argentinarroi buruzko topikoak direla:

. Hasteko, esan behar dut Argentina hain handia denez, probintzia bakoitzak bere “nortasuna” daukala. Ziur nago Buenos Aireseko hirian bizi den dena ez dela Jujuyen bizi den bezalakoa. Hala ere, argentinar guztien antzeko ezaugarriak deskriba daitezke.

. Adibidez, nire ustez, argentinarrak nahiko sortzaileak dira. “Lo atamos con alambre” oso esaldia ezaguna da hemen, eta esaten dudana ondo erakusten du: arazo bat badago, argentinar batek nola konpondu jakingo du ziur asko. Inprobisatzea ez da arazoa argentinarrentzat.
. Jakina, batzuetan (ia ia beti esango nuke) exageratzen da, eta DENA inprobistatzen dute. Horregatik gauza asko gaizki egiten dira (politikan, heziketan, etab.)
. Argentinarrek umore ona dute gehienetan, eta irekiak ere badira. Gainera, ozen hitz egiten dute. Geroago, esango nuke lotsagarria izatea ez dagoela modan, jaja.
. Hemengo jendea oso desegituratua da. “Yo te llamo” edo “ya nos vamos a juntar a comer un asadito” oso esaldi normalak dira baina oso gutxitan gauzatzen dira. Suitzan bizi den lagun batek esaten zidan: “hemen dena planifikatuta dago. Lagun bat afaltzera gonbidatuz gero, gutxienez hilabete bat lehenago abisatu behar diot! Eta “después te llamo” esaten baduzu, deitu; bestela zer gertatu den galdetuko dizute eta!” jaja. Argentinan, hain zuzen ere, kontrakoa gertatzen da.
. Desegituratua izatea arduragabetasunetik hurbil dago: askotan argentinarrek ez dute agindutakoa betetzen.
. Beharbada oker nago, baina uste dut argentinarrek beti adeitsuak izan nahi dutela. Alegia, zerbait gustatu ezean, esatea asko kostatzen zaie, eta beti itzulinguru bat egiten dute.

Laburbilduz, iruditzen zait argentinarrak ezagutzeko Argentina bisitatzea onena dela (benetan, ez zait beste gauza bat esatea bururatzen, jaja).

Nolakoak gara argentinarrok?


“Ortega y Gasset” ek dioenez, Argentinarrak gaztelania hitz egiten duten Italiakoak dira; soldata estatu batuarrak nahi dituzte, eta ingelesak bezala bizi izan nahi dute; elkarrizketa frantziarrak esaten dituzte eta senegaldarrek bezala botoa ematen dute. Ezkerrak bezala pentsatzen dute eta burgesak bezala bizi dira. Ekintza (Emprendinmiento) kanadarra laudatzen dute eta erakunde boliviarra dute. Orden suitzarra miresten dute eta desordena turisiarra praktikatzen dute.

Ni bere iritziarekin ados nago, Argentinako guztiok mundu bikoan bizi garelako. Adibidez negarrez,hasita musika egiten dugu, tango bezala. Eta beste batzuen musikari barre egin diogu. . Nahiz eta gauza serioei buruzko txantxak egin, txisteak benetan hartzen ditugu.

“Freud”engan sinesten dugu, ametsaren interpretazioan eta baita horoskopo txinoan ere. Medikuarengana joaten gara eta sendatzailearengana ere joaten gara.

Ez guk ez dugu gure ilusioak uzten, ez gure desilusioa ikasten ez dugu.

Guk gure ilusioari eusten diogu eta ez dugu gure desilusioetatik ikasten.

Gurekin inoiz ez eztabaidatu!!!!!!Argentinarrok denetik dakigu eta, eta denari buruz ematen dugu iritzia

Indibidualki , atsegin eta azkarrak gara, baina taldean egoten garenean, baita jasanezinak ere; garrasi gehiegi egiten dugulako.

Argentinar bakoitza jenioa da, horregatik argentinarrak elkartzea erraza da, baina biltzea ia ezinezkoa.

Kontraesanak maite ditugu. Honela, emakume ederrari barbara deitzen diogu, eta jenioari astakirtena. Munduko herri bakarra gara “ez”ez hasten dituguna esaldiak( que empezamos las frases con no). Esaterako, norbaitek eskerrak ematen dizkigunean, erantzuten diogu: ez, ez horregatik.

Nolakoak gara argentinarrok


Julián Marias filosofo espainiarrak oso ondo ezagutzen gaitu argentinarrok eta maitasun handiz zera esan zuen gutaz:

Argentinarrak zuen arten daude, baina ez dira zuek bezala.
Ez saiatu ezagutzen, bere arima bi munduan bizi delako.
Ergentinarrek kopa batean poza eta mingostasuna edaten dituzte.
Beren negarra musika egiten dute, tangoa, eta bestearen musika, barrea. Txisteak serioski hartzen dituzte, eta gauza serioak, txantxetan.
Batzuetan sendagilea bisitatzen dute, eta batzuetan petrikiloa ere bai.
Bere ilusioei ez diete uko egiten, baina ez dute beren etsipenetik ikasten
Dena buruz dakite eta iritzia ematen dute. Kafe-mahai batean eta telebistako programa batean guztia konpontzen dute.
Argentinarrek, bidaia egiten dutenean, asko erosten dute ( ejem, ejem....)
Banan-banan, azkarrak eta atseginak dira, baina taldean jasanesinak eta lehiakorrak dira. norbera jenio bat da, eta jenioak, haien artean ez dira ongi moldatzen; horregatik da erraza argentinarrak biltzea; bat egitea, berriz, ezinezkoa.
Argentinar batek munduan asko lortzen du, baina ez du beste argentinarren txalorik lortuko.
Mutur batetik bestera bere iritziarekin eta bere ekintzarekin joaten dira, oso neurrigabeak dira.
Eztabaidatzen dutenean, ez dute esaten: “ez nago ados”, “zu oso okertuta zaude” baizik.
Emakume polita bati “barbara” deitzen diote, erudito bati “piztia” eta futbolari bati “jenio”.
Argentinarrek ezin dute errealitatea eta beren irudipena bereizi.

barregarri geratzeko beldurra dute baina bereari ”liberatuak” bezala deskribatzen dute beren burua. Handinahiak dira, baina eskuzabalak eta jasanberak direla uste dute.
Argentinarrak gaztelaniaz hitz egiten duten italiarrak dira; soldata iparramerikarrak nahi dituzte eta ingelesek bezala bizi izan. Hitz frantsesak esaten dituzte eta senegaldarrek bezala botoa ematen dute. Ezkerrekoek bezala pentsatzen dute eta burgesak bezala bizi izaten dira.

jueves, 4 de junio de 2009

La Quintrala


Txilen badaude elezahar asko, Chiloé uhartean, batez ere. Agian, Chiloe-ko istoriotxo ezagunena da El Caleuche, itsasoan agertzen den itsasontzi mamua. Zoritxarrez ez dakit asko Txileko elezaharrei buruz, baina badago kontutxo interesgarria historia eta fikzioaren nahasketa. La Quintrala du izena edo ezizena eta benetako emakumea zen. Bere egiazko izena Catalina de los Ríos Lisperguer zen. Espainiarren, alemaniarren eta indigenen ondorengoa zen eta XVII. mendean bizi zen, Txileko koloniako familia aberatsenetako baten kidea. Ospetsua eta ezaguna da bere aberastasunagatik eta bere bihozgabekeriagatik.

Hilketa batzuk eta tratu txarrak leporatu zizkioten.

“Ñandú Guazú Pyporé” elezaharra

Uruguayn ez daukagu pertsonai mitologikorik. Badauzkagu elezahar asko.
Guztiaren eta guztien jatorria elezaharrekin azaltzen zen.

Hau da “Ñandú Guazú Pyporé” elezaharra.



Bana Orientalgo belazean, Argentinako panpan eta Txileko hegoaldean animali sakratua ostruka zen. Gure Charru-ek “berá” izendatzen zuten.
Berá-ren dotoretasunak eta abiadurak Charru-en mirespena pizten zuen.
Bere lumak babesle espiritualak deitzeko erabiltzen zituzten.
Halabera Berá-ren arraultzak janari nagusia ziren.
Gure lurrera guarani-ak Espainakoak baino lehenago ailegatu ziren merkataritza egitera ez ezik, peregrinazioa egitera ere etortzen ziren.
Horrela, berá ezagutzen zuten eta “ñandú guazú” (abere sakratu handia) izena jarri zioten (*)
Ñandú izena zabaldu zen eta gaur egunera iritsi da, gure paisanoek guarani hizkuntza charru-ena baino gehiago erabiltzen zutelako.
Charru-en elezaharrak esaten du berá-k madarikazioagatik ez dezaketela hegaz egin, lurrean gelditzera bortxatu zituztela.
Behin batez, antzina, Ñandú aitonak espiritu onei baimena eskatu zien zerura joateko mezua grabatzera.
Honela Ñandú aitonak bere azken bidaia egin zen zerura. Izarren artean ibili zen, non bere aztarma utzi zuen: Charru-ak eta bidaiariak gidatzen dituen lau puntu argitsu : “Ñandú Guazú Pyporé”
Europatik etorriko itsas-gizonek “Cruz del Sur” izendatu zuten.


(*) Ñandú-k guaraniz armiarma esan nahi du. Armiarma eta armiarma-sarea sakratuak ziren guaranientzat, horregatik charru-en animali sakratuari ñandú guazu (armiarma handia) jarri zioten

Caleuche ontzia

Beno hemen, Txilen, badago mitologia asko, Bai iparraldean bai hegoladean; hiriburuan, berriz, “Mito urbano-ak” bakarrik daude kasu gehienetan.

Txileko hegoaldean badago Irla oso berezi bat, mito arraroz betea, hau da : Txiloe, hara heltzeko aldaontzi bat hartu behar duzu, ez dago beste biderik hara heltzeko, beraz gure orainaldiko mundutik at dago arlo askotan, beno:

Badago istorio berezi bat atsegin dudana, “El Caleuche” da, Ontzi fantasma bat da.

Garai batean Txilera pirata asko etortzen zen, bere altxorrak gordetzera, beraiek lurperatzen zituzten bere altxorrak, orokorrean hondartzetan, beraz denbora pasatu eta gero beraiek berriro etortzen ziren horiek bilatzera.

Urteak joan urteak etorri, pirata gehienak hil egin ziren eta utzi zituzten gorderik altxorrak. Baina “Txiloe”-ko Isla Granden jendeak gaur egun ere ikusten omen du ontzi berezi bat, Ontzi fantasma. Egun hodeitsu batzuetan ikus omen daiteke eskifaia nabigatzen, eta ontzi horretatik hurbil bazaude tripulazioak arrapatuko zaitu eta zurekin alde egingo dute itsasora, eta , noski, betiko desagertuko zara.

Eta bestealdetik lurrean bazaude eta altxor bat aurkitzen baduzu, bertan utzi behar duzu hori , ikutu gabe,(ia beti urrezko txanponak dira, kutxa batean sarturik) bada dirua gastatzen baduzu oso aberatsa izatera hel zaitezke, baina beti ezerbait txarra pasatuko da zure bizitzan, orokorrean zorigaitz bat eta txiroa izango zara eta, azkenik, hil, nahi baino lehenago hil.

“Caleuche” da Ontzi fantasmaren izena, eta benetan, Txiloe-ko jende askok erraten du ikusi dutela gutxienez behin bere bizitzan.


Alkandora zuria

Argentinan ez dago Euskal Herrian adina pertsonaje mitologiko, Argentina Euskal Herria baino berriagoa delako, uste dut.
Nahiz eta oso pertsonaje mitologiko gutxi ezagutu, batzuen batzuk aipatu ditzaket. Adibidez:
FUTREA: Gizona zen, goi-mendietan bizi zen eta mendi zaintzailea zen. Gauean agertu zen pertsona bati bakarrik zegoenean. Ez dut ezagutu istorio osoa.
Baina nik mezu honetan familiako pertsonaia irreal bati buruz idatziko dut.

“ALKANDORA ZURIA”


Txikitan, amonaren etxe ondoko lugorri batean, nire neba-arrebak eta gure lehengusu-lehengusinak eta ni, beti jolasten ginen.
Astero larunbat arratsaldean, egur eta kartoizko txabola bat eraikitzen genuen.
Hori asko gustatzen zitzaigun. Baina, behin batean, eguzkia ezkutatu zenean, seskadi batean, alkandora zuri bat mugitu zela ikusi genuen. Alkandora mugitu egiten zen, baina ez genuen inor ikusi.
Denok lasterka joan ginen amonaren etxeraino eta oihuka sartu ginen.
Gure arbasoekin joan ginenean lugorrira……… Aizu!!! Gure txabola hondatuta zegoen, baina …….alkandora zuria ezin genuen aurkitu.
Horrela, larunbata joan larunbata etorri, gure txabola berriro eraiki genuen, baina…. bukatuta zegoenean, biharmunean beti hondatuta agertze zen.
Egin zuena, alkandora zuria zela, pentsatzen genuen.
Azkenean, nahiko denbora pasa zen, nork egiten zuen hori, konturatu ginen arte.
Oso osaba barregarria zen, baina guretzat oso gaiztoa ere bai.