Mostrando entradas con la etiqueta Oporretarako lekuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Oporretarako lekuak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 15 de octubre de 2008

Pucon

Zuekin nire esperientzia partekatu nahi dut, eta uste dut leku politena Pucon dela. Pucon Txilen dago, hegoaldean. Oso leku ederra da eta ere ikuspegiagatik atentzioa eman zidan. Han laku eta mendi asko daude eta, gainera, erupzioak egiten dituen sumendia dago, Villa Rica Sumendia. Hango basoak liluragarriak dira, pinudi asko eta mendi artean laku txikiak daudelako. Ez dago han bizi den jende asko, ordea, turistaz beteta beti dago; horrexegatik, normalean bertakoek turismoan lan egiten dute.

Leku polit hori ezagutu nuenean hogeita bat urte nituen eta lagunekin oporretara joan nintzen eta halabeharrez hara joan ginen.

Oso jende ona ezagutu genuen eta lagun asko egin genuen, lagun hauekin lau egun ahaztezin pasa genuen bueltatu aurretik.

martes, 14 de octubre de 2008

Rio de Janeiro


Nik uste dut oporretara joateko lekurik onena Rio de Janeiro dela. Brasilgo hiri handienetako bat da, egiaz, bigarrena, Saõ Pauloren ondoren.

Hiri honetan ondo pasatzeko behar den guztia dago.

Oso famatua da Amerikako hondartza onenak dituelako, Ipanema eta Copacabana dira ezagunenak, hotel asko daude auzo honetan. Beste auzo bat oso famatua Leblon da. Han filmatzen dira Brasilgo nobela guztiak, auzo oso polita da eta lasaia, ni joan nintzenean han gelditu nintzen, nire português irakasleak apartamentu bat dauka han.

Baina hondartzara joatea gustatzen ez bazaizu ere, aukera handia duzu han.

Riora joaten bazara ezin zara “Cerro del Corcovado”-ra ez joan, hori pekatua izango litzateke, han dago mundu osoan famatua den Brasilgo estatua erraldoia, “ Cristo Redentor”, eta “Pão de Açúcar”-era ere joan behar duzu. AAh!! Eta garaian bazoaz, mesedez, “carnaval” – iñauterira joan!!!!

Nahiz eta Riok gauza ederrak izan, txarrak ere baditu.

Pobretasun oso handia dago, ziurtasunik ez, gauetan ezin zara bakarrik ibili, oso arriskutsua delako.

Baina guretzat, argentinarrontzat, hori nahiko normala da, zoritxarrez, eta badakigu kontuz ibiltzen leku guztietan…

Hango gauak dira ez zenituzke galdu behar, aukera guztiak dituzu-eta; teatroak, tabernak, diskoak…ufff, mundiala, gehiegi, ez sinestekoak!!!!

Hori bai, zuk portuguêsez hitz egiten ez baduzu, jendea ez da oso atsegina…orduan gogoratu, joan nahi baduzu, lehenengo esadazu mesedeeez!!!!! Ni izango naiz zure gida eta itzultzaile!!!!jajaja

Floreanopolis



Oporretara joateko lekurik ederrena oraindik ez dut ezagutzen, bidai gutxi egiten dudalako.

Izugarri gustatzen zaidana Brasilen dago, Floreanopolis. Floreanopolis, Santa Catalina, Brasilgo hegoaldeko Estatuan dago. Montevideotik 1500 kilometrora.

Hiri honek parte bat du kontinentean eta bestea irla batean, zubi eder luze batek lotzen du irla kontinentearekin.

Kontinenteko hiria oso polita, modernoa da, industria asko ditu, baita antzinako eraikin ederrak ere.

Kostaldeko ibilibide luze ondo argiztatuak) ikuspegi ederra ematen die bisitariei.

Jatetxe onak aurkitzen dira non Basilgo janaria, alemaniakoa, besteak beste, zerbitzatzen duten.

Gauean oso hiri bizia eta zaratatsua da.

Zubitik pasa ondoren ingurunea aldatzen da. Mendiak, aintzirak, zuhaitzak, landareak, berdearen ederra!

Eta bat-batean, menditik jaisten direnean hondartzak eta ozeanoa agertzen dira. Ozeano Atlantikoa. Hondartzek irla osoa inguratzen dute, denak desberdinak dira. Bat, bestea baino politagoa.

Kostaldean, eta hondartzan jatexe txikiak badaude. Han izkirak, txipiroiak, karramaroak, eta abar jaten dira garagardoarekin, caipirinharekin, edo.

Irla honetan paisaia, eguraldia, giroa, jendea, atseginak dira. Brasilgo jendea oso alaia eta jatorra da, umore ona du beti. Haien musika ere asko gustatzen zait; zambak dantzatzera animatzen zaitu eta bossa-novak giro lasaiagoa sortzen du hitz egiteko, edo bakean gelditzeko itsasoari begiratzen diozun bitartean.

Niretzat edozein lekutan, itsaso ondoan ibiltzea, itsasoko produktuak jatea, eguzkiaren azpian etzanda egotea, lagunarte atseginarekin egotea, oporrak dira.

Zuberoa


Agur denei , nire iritzia erranen dizuet, badakit ez dela oso objektiboa, baina hori pentsatzen dut.

Jakina, nire ustez, leku ederrena Eskual Herria da, baina Eskual Herriaren barnean , Xiberoa da lekurik ederrena, zalantzarik gabe.

Xiberoa , Eskual Herriko probintzi ttipiena da eta ekialdean dago. Xarma berezia du bere mendiekilan eta bere oihanekilan , leku oso ederra da.

Xiberoko historia oso aberatsa da , egia da Xiberoa ez dela handia, baina populu ttipienak badu bere balioa; oso eskualdunak dira eta eskual kultur handia ukan dituzte.

Han pastoralak , maskaradak eta koblakari handienak sortu ziren . dira.

Jendea xibereraz mintzatzen da , eskualki oso eztia da entzuteko.

Otsailetik martxuarat han egon nintzan nintzen , nire familiaren sorlekua ezagutu nuen eta familiaren sortetxea ere aurkitu nuen.

Harat Uruguaiko beste eskualdun batekilan joan nintzen , han jende anitz ezagutu genuen, eta ohore handiena izan zen , Niko Etxartekilan egon ginela eta gainera bere etxean egun batzuk pasatu genituela .

Egia erran behar bada , etxean bezala sentitu nintzen Xiberoan .

Gotainen , Xiberoko herri ttipi batean , musika besta izan zen eta Niko Etxartek eta Mixel Etxekopartek Etxahun Barkoxeren Montevideoko kobla kantatu zuten. Harriturik geunden.


Mendozako hegoaldea


Kaixo zelan zabiltzate? Ni argentinarra naiz, Tandilgoa. Euskara ikastea asko gustatzen zait.

Nire ustez oporretara joateko lekurik ederrasko daude Argentinan. Ederrenak: Iguazu ur jauzia, Perito Moreno glaziarra eta Canales Fueguinos.

Gehiago ere badaude, esaterako, Quebrada de Humahuaca, Talampaya, Valdez penintsula, Ilargiaren harana eta abar.

Dena den, gehien harritu ninduen tokia Mendoza probintziaren hegoaldea da.

Argentinaren mendebaldean dago. Han pasai ezberdinak ikusi ahal ditugu. Andes Centrales mendikatea, sumendi batzuk, ur jauziak, ur termalak, malkar mugagabeak eta ibai luzeak.

Hiri inportanteena San Rafael da. Malargueren iparraldean dago. Handik txangoak hasi ahal dituzue. Hango jendea oso ona da, atsegina eta maitagarria.

Toki hau unibertsitatera joan nintzenean ezagutu nuen. Geografia ikaskideekin eta irakasle batzuekin joan nintzen. San Rafaelen hotel txiki batean geratu ginen.

Hiria oso polita zen, eta handia. Sosneado susmendia ezagutu genuen, eta han, arbola baten azpian geratu ginen txingorra ari zuelako. Txingorra arraultz bat bezalakoa izan zen. Sumenditik 40. errepidetik jarraitu genuen, bertako malkar mugagabeak gozatuz.

Los Mollesek ur termalak ditu eta oso txikia den hotel bat bakarrik.

“Los Molles”etik hurbil ur jauzi txiki-txiki bat dago. Bere ura hotzegi zegoen eta ura ukitzean gure odola zihatu zen.

Handik Diamante Ibaiara joan ginen, momentu hartan eraikin ari ziren Agua del Toro zentral hidroelektika ezagutzera.

Hurrengo egunean Atuel ibaia korritu genuen, eta bere zentral hidroelektrikoak ( Haran Handia; Nihuil I, Nihuil II eta Nihuil III).

Beno espero dut ezagutzera etorriko zaretela, toki zirraragarri baita. Etortzea erabakitzen baduzu, ez zaizu damutuko.


Txileko hondartzak


kaixo lagunak:

Oporretara joateko lekurik ederrena zein den jakin nahi duzue ?.

Nire ustez, Euskal Herria da, baina orain ez naiteke joan, oso garestia da, orduan Txilerekin konformatzen naiz.

Txile hurbil dago: 400 km., baina Andeak gurutzatu behar ditugu. hori zaila da batzuetan, neguan bereziki, zergatik?:

Neguan, elurra egiten duenean, igarobidea ixten dutelako eta ez dagoelako pasatzerik. Jendea hamar edo hamabost egunez gelditzen da, Txilen edo Argentinan.

Beste urtaroean neguan baino errazagoa da; hala ere, urtarrilean, jende askok bidaiatzen du, orduan, aduanan denbora asko pasatzen dugu.

Beno, hauek arazoak dira, baina Txilek abantaila handiak ditu gurezat:

1º- Hurbil dago.

2ª-Hiri askok, adibidez, Viña del Mar, la Serena, Coquimbo, eta abarrek, hondartza ederrak eta handiak dituzte.

3ª- Eguraldia ia- ia ideala da, niretzat: ez hotza, ez beroa egiten du eta ia euririk ez du egiten.

4ª-Hau onena da, nirezat noski: denda asko dago eta gainera oso onak dira.

Nire arropa guztia, hangoa da. Niri erostea asko gustatzen zait eta Txilen neure buruari gustua ematen diot

Lehengusuekin edo lagunekin erostera joaten naiz, eta likidazioak eta eskaintzak aprobetxatzen ditugu. Hau pagotxa!

Nahi bazenute nik lagunduko nizueke!!!! agur.

Calafquéngo aintzira


Nik oporretako leku gutxi ezagutzen ditut. Haien artean, nire ustez, lekurik ederrena Txileko hegoaldea da. Beste leku eder batzuk ezagutzen ditut, adibidez, zenbait leku Argentinan, Uruguain, Perun eta Txilen. Perun, Machu Pichu oso ederra da, eta Txilen leku polit asko daude, baina nik uste dut oporretara joateko lekurik ederrena Txileko hegoaldea dela, hobeto ezagutzen dudalako eta gauza asko egin daitezkeelako. Txileko hegoaldea ez da tipia, orduan toki asko daude leku hartan.


Txileko hegoaldea oso berdea da, itsasoa, mendiak, aintzirak eta oihanak ditu, jende gutxi bizi da han, eta izadia garbia da. Hegoaldeko jendea Santiagoko jendea baino lasaiagoa da. Nire familiarekin urte askotan joan naiz hara udako oporretan, gutxi gorabehera 10 urte. Gehienetan Calafquén aintzirara joaten ginen. Han, kanpin batean izaten ginen. Hastapenean ez zen kanpina, leku bakartia baizik. Lekuko familia indiarra zen jabea. Batzuetan bakarrik ginen oporretako denborarik gehienean. Urte batean ez genuen inor ikusi hiru astean, eta leku guztia genuen guretzat. Kanpin hartan izaten ginenean, gauza asko egiten genituen, adibidez, aintziran bainatu, txalupaz, bizikletaz, motorraz edo zaldiz ibili, hondartzan egon, futbolean edo beisbolean jokatu, arrantzatu eta abar. Eta, noski, inguruko beste tokietara joaten ginen, natura-parkera, termetara edo herri batzuetara, besteak beste.