Agur denei , nire iritzia erranen dizuet, badakit ez dela oso objektiboa, baina hori pentsatzen dut.
Jakina, nire ustez, leku ederrena Eskual Herria da, baina Eskual Herriaren barnean , Xiberoa da lekurik ederrena, zalantzarik gabe.
Xiberoa , Eskual Herriko probintzi ttipiena da eta ekialdean dago. Xarma berezia du bere mendiekilan eta bere oihanekilan , leku oso ederra da.
Xiberoko historia oso aberatsa da , egia da Xiberoa ez dela handia, baina populu ttipienak badu bere balioa; oso eskualdunak dira eta eskual kultur handia ukan dituzte.
Han pastoralak , maskaradak eta koblakari handienak sortu ziren . dira.
Jendea xibereraz mintzatzen da , eskualki oso eztia da entzuteko.
Otsailetik martxuarat han egon nintzan nintzen , nire familiaren sorlekua ezagutu nuen eta familiaren sortetxea ere aurkitu nuen.
Harat Uruguaiko beste eskualdun batekilan joan nintzen , han jende anitz ezagutu genuen, eta ohore handiena izan zen , Niko Etxartekilan egon ginela eta gainera bere etxean egun batzuk pasatu genituela .
Egia erran behar bada , etxean bezala sentitu nintzen Xiberoan .
Gotainen , Xiberoko herri ttipi batean , musika besta izan zen eta Niko Etxartek eta Mixel Etxekopartek Etxahun Barkoxeren Montevideoko kobla kantatu zuten. Harriturik geunden.
No hay comentarios:
Publicar un comentario