martes, 13 de noviembre de 2007

El cardon


Cardona kaktus handi bat da, arantzatsua, Andeetako eskualdean dagoena. Basamortuetan eta leku lehorretan ernetzen dira, hala eta guztiz ere haien arradailak ur-biltegiak dira. Legendaren arabera Amaicha del Valle-ra joaten den bidean dauden cardonak indiarrak dira, landare bihurtuta daudenak. Haiek mendiak eta haranak zaintzen ari dira, konkistatzaileek inoiz ere ez eskuratzeko

Tragikoena landare bihurtu ziren modua da. Kontatzen da konkistaren boladan, Incak, espainiarrak bere herria menperatzen ari zirela ikusten zuenez, inperioaren luze-zabalera mezulariak bidali zituen tropak antolatzeko eta inbaditzaileari erasotzeko. Horretarako gudariak puntu garrantzitsuetan jarri ziren, Incaren jazarpen-aginduaren zain. Baina, zoritxarrez, agindu hori ez zen inoiz iritsi, bidali zituen chasquiak, mezulari indiarrak, konkistatzaileek harrapatu zituztelako eta Inca oinazetu eta hil zutelako. Indiar ausartek itxaron eta itxaron zuten, denbora pasa eta, errukitsuki, Pachamamak (Amalurrak ) lo eragin eta beren parte bihurtu zituen, horrela haien hankak lurrarekin lotu ziren eta arantzaz estali zituen inork gaitzik ez egiteko


Inca

Gainera, landare honek lore zuri bat ematen du. Lore honek euria erasaten du. Legendak kontatu du lorea Caciquearen alaba dela. Neska maiteminduta zegoen, baina bere aitak ezkontzaren kontra egin zuen. Orduan neskak eta bere indiarrak ihes egin zuten mendira. kazikea bere alaba ez zegoela konturatu zenean , haien atzetik joan zen. Haiek atzematear zenean, maiteminduek Pachamamari laguntza eskatu zioten, eta berak beren altzoan ezkutatu zituen. Caciquea, desagerpenagatik harrituta zegoena, han geratu zen haiek aurkitzeko eta bere alaba zigortzeko. Orduan, denborarekin haiek cardon bihurtu ziren. Horrela zigortu zuen Pachamamak kazikearen harrokeria.

lunes, 12 de noviembre de 2007

Tandilgo harri kulunkariaren kondaira

Behinola, Eguzkia eta Ilargia, bikote ziren, senarra eta emaztea ziren: bi jainko erraldoi ziren. Onak eta eskuzabalak bezain erraldoiak.

Eguzkia beroaren eta munduko indarraren jabea zen; bere boterea hain handia zenez, bere besoak luzatuz gero, lurra argiaz betetzen zen eta bere hatz miragarrietatik bero ugari sortzen, ateratzen zen. Bera zen bizitzaren eta heriotzaren jaun eta jabe.

Emaztea, Ilargia, zuria eta ederra zen.

Jakinduriaren eta isiltasunaren jabea; bakearen eta samurtasunarena ere bai. Hura zegoen lekuan dena zen lasaitasuna.

Lurrean ibiltzen zirenez, zelaia sortu zuten: lur-hedadura izugarria zen. Ederragoa egiteko, lore askoz eta belarrez bete zuten.

Tapiz berde bat bezalakoa zen zelaia, eta hor jainkoak pauso bigunez paseatzen ziren.

Gero, urmaelak sortu zituzten, eta paseo luzeak egin ondoren, beraietan bainatzen ziren Eguzkia eta Ilargia.

Oso pozik bizi ziren, baina bakarrik egoteaz nekatu ziren eta horregatik, ura arrainez bete zuten eta lurrean animalia mota asko jarri zituzten.

Saltoka eta korrika egiten zuten haien eremuan. Hain zoriontsu ikusteaz Ilargia eta Eguzkia zoriontsu ere sentitzen ziren!

Pozik gelditu zirenez, zerura itzultzea erabaki zuten. Hala ere, eremu polit horiek zaintzeko norbait sortu behar zutela pentsatu zuten. Horrela, haien seme-alabak sortu zituzten: gizakiak. Orain bai, lasai itzuli zitezkeen zerura.

Momentu hartan, gizakiak oso triste jarri ziren, haien gurasoak zerura joango zirelako, baina orduan, Eguzkiak esan zien:

- Ez duzue beldurrik izan behar, hau zuen lurra da eta nik nire argia zuentzat egunero igorriko dut. Nire beroa ere bai, bizitza ez bukatzeko.

Eta Ilargiak esan zuen:

- Ez diozue ezeri beldur izan behar, gaueko iluntasuna suabe-suabe argitu eta zuen atsedena zainduko dut eta.

Horrela, egunak joan eta gauak etorri zoriontsu bizi izan ziren bolada luze batean. Indiarrak babestuta sentitzen zire, beren jainkoek zaintzen zituzten eta. zerura begiratze hutsak jainkoak hor zeudela erakusten zien,beti haien bedeinkapenak eta opariak igorriz. Haien dantzak eta kantuak eskainiz, eguzkia eta Ilargia gurtzen zituzten.

Egun batean, eguzkia zurbiltzen, itzaltzen hasi zela ikusi zuten, gero eta gehiago, gehiago, gehiago… Zer ari zen gertatzen? Zein gauza arraroa! bere aurpegi irribarretsua irri egiteari utzarazi zion beldurgarria, izugarria zen zerbaitek Baina, ezin zuten jakin zer gertatzen zen.

Laster, konturatu ziren izugarrizko puma hegaldun batek eraso ziola Eguzki eskuzabalari zeru mugagabean. Eta jainkoak animaliaren atzaparkaden kontra borrokatzen zuen, defenditzen saiatuz.

Indiarrek haien jainkoa lagundu behar zutela pentsatu zuten eta defenditzeko prestatu ziren. Gerlari ausartenak bildu ziren eta Eguzkiari eraso zion arrotzaren kontra gezi ugari bota zuten.

Bat, bi, ehun…milaka jaurti zituzten, baina ezin zuten puma hil. Puma ez zen hil, gehiago haserretu baizik. Azkenean indiar batek, itua jo zuen eta animalia lurrera erori zen. Azken gezia sabelean sartu eta bizkarretik atera zen, zeharkatu zuen! Dena den, ez zen hil. Hor zegoen, etzanda eta orro eginez. Bere orroek lurra dardarazten zuten!

Hain erraldoia zenez, inor ez zen hurbiltzen ausartzen begira geratu ziren, beldurrez, urrutian. Hori gertatzen ari zen bitartean Eguzkia irribarrez pixkanaka-pixkanaka zerumugaren atzean ezkutatu zen. Zerua gorri-gorri jarri zen …eta gero morez tindatu zen …eta poliki-poliki iluntasuna iritsi zen.

Orduan, Ilargia agertu zen. Behean puma ikusi zuen, etzanda eta orro eginez; errukituta bere agonia bukatu nahi izan zuen. Beraz, hiltzeko harriak botatzen hasi zen.

Hainbeste eta hain handiak zirenez, puma gorputzaren gainean pilatzen ziren eta estali zuten. Pilatu eta estali egin zuten.

Hainbeste eta hain handiak izateagatik, Tandilgo mendiak sortu zituzten zelaian.

Azken harria jaurtita, artean airean zihoan gezi muturraren gainean erori zen eta erori eta iltzatuta geratu zen.

Puma hor lurperatuta betiko geratu zen, eta espiritu gaiztoa ere bai. Indiarren arabera, berriro inoiz ez ateratzeko.

Dena den, Eguzkia zeruan paseatzen denean, puma amorruz ikaratzen omen da eta berriro erasotzeko asmoz mendiko tontorrean dagoen harria kulunkarazi egiten omen du.

La Telesita

Elezahar hau Santiago del Esterokoa da eta hego mendebaldeko Argentinatik zabaldu da mundu osora.

Oso klima lehorra eta beroa daukan Argentinako probintzia da Santiago del Estero. Zuhaixka baxuez eta arantzatsuez osatuta dagoen landaredia oso usua da .

Elezahar honen bertsio batzuk daude baina nik ospetsuena kontatuko dizuet.

Telesita Santiago del Esteroko neska oso txiroa zen .Bere gurasoak hil ondoren, neska zoratu eta basora joan zen bizitzera

Alde batetik bestera ibiltzen zen eta jendeak ez zezakeen egunez ikus.

Janaria eskatzera herrira hurbiltzen zen eta gero basora itzultzen zen berriro.

Hala ere, arrantxo batzuen musika entzuten zuenean berehala hara joaten zen eta dantzatzen hasten zen.

Herritarrek inguratzen zuten eta berak alkohola edaten eta dantzatzen jarraitzen zuen goizaldera arte, txundituta balitz bezala.

Honela,Telesita neska alaia eta dibertigarria bihurtzen zen. Ez omen zen inoiz nekatzen, agian , bai alkoholarengatik, bai erotasunarengatik.

Antza denez, gau batean, suaren inguruan dantzan zebilela, sutara erori eta han jarraitu zuen dantzan sugar artean.

Inork ezin izan zuen salbatu, ez baitzegoen urik. Ondorioz, Telesita ikatz bihurtu zen.

Harrezkero jendeak Telesita heriotzaz haraindiko izakia dela esaten du eta mirariak egiten dituela sinesten du.

Herritarrek berari eremuetarako, soroetarako, ura eskatzen diote eta neskak beti euria eginarazten du.

Beste batzuek bere amodioak konpontzeko edo gaixoak sendatzeko erregutzen diote. .

Horretarko LAS TELESIADAS antolatzen dituzte.

Oraingo honetan Telesitari zerbait eskatzen dionak zazpi kopa ardo edo aloja edan eta zazpi chacarera dantzatu behar ditu,

Geroago guztiek dantzatzen eta edaten jarraitzen dute,

Hemen, fedea, alkohola, dantza eta lasaikeria, dena elkartzen da.


Chacarera dantza argentinarra da.

Aloja: algarroboaz edo artoz eta urez egindako edari alkoholduna da.

Santos Vega, payadore jazarriaren itzala

Nik uste dut istorioa berezi hau ulertzeko gaztelaniazko bertso idatzi hauek irakurtzea komeni dela:

.........Cuentan los criollos del pago , que en tibias noches de luna,

en solitaria laguna, para la sombra su vuelo,

alli se esparce y un velo va sobre el agua formando,

mientras las cuerdas de su guitarra vienen sonando,

y Santos Vega se goza escuchando

con singular beneficio el incesante bullicio

que hacen las aguas danzando. "Santos Vega"ren liburutik


Santos Vega gautxoa justiziak jarraitua izan zen. Payadore ospetsua zen. Bere kantaera polita zen , eta inork ez zekien non zegoen Santos Vega . Baina ila ilargi beteko gauetan bere itzala urmaelean zabaltzen omen zuen , eta gero gitarraren musika urarekin dantzan hasten omen zen.

Santos Vegaren itzalak pozik entzuten omen zuen musika gau osoan.

Munduaren sorrera Tehueltxeen arabera

Argentinako Patagonian bizi ziren aborigeneak ziren “Tehueltxeak”.

Tehueltxeen arabera munduaren sortzailea, “Kooch – zerua”, betidanik bizi zen ekialdean. Bakarrik zegoen eta laino itxiek inguratzen zuten.

Egun batean ezin zuen gehiago bakartasuna pairatu, orduan negar eta negar hasi zen. Bere malkoengatik “Arrok” , itsasoa, sortu zen; lehenengo sorkuntza, noski, izan zen. Kooch-ek negar egiten bukatuta hasperen sakon batekin haizea asmatu zuen, orduan hodeietan ehar zerumuga ikus zitekeen. Baina argia falta zela konturatzean beso bat luzatuta eta kriskitin eginda “Keenyenken”, eguzkia, asmatu zuen.


“Keenyenken” ez zen geldirik egon, mendebaldera joaten asi zen eta bere berotasunagatik itsasoko ura lurrunarazi zuen. Dirudienez hodei berriek Kooch-en kontra bat- bateko ekaitza eratu zuten tximistargiekin eta trumoiekin . Kreatzaileak ordenan jartzeko itsasoren sakonetik “Irla handia” –kontinentea- sortu zuen, gainera lehenengo izaki bizidunak ere jarri zituen. Horregatik itsasoan eta lurrean animaliak eta landareak agertu ziren.

Gizakia sortu baino lehen espiritu gaiztoak gauetik agertu ziren: - Axsen-ek: min guztiak ekarri zituen. – Maip-ek : Antsietateak eta zoritxarrak ekarri zituen. _ Kelenken-ek : gaixotasunak eta pentsamendu gaiztoak ematen zituen. Azken batean, Kooch-ek ilargia, “Keenyenkon”, asmatu zuen gauean ibiltzeko. Espiritu gaiztoak desagertuko ote ziren?. Gero gizakia jaio zen, baina hori beste kontu bat da.

Ñandubay

Ñandubay hitz guaraniarrak Paraguai, Argentina eta Uruguaiko baso subtropikaletan sortzen den zuhaitza izeneztatzeko balio du. Zuhamu hau oso ezaguna da bere sendotasunagatik, oso zur noblea dauka, gogorra bezain fina, ia ustelezina eta horregatik oso preziatua eta guaraniarren garaitik errespetatua da. Hona hemen guaraniarren mitologiatik Uruguaiko eskoletan kontatzeko harturiko bertsioa, erromantiko samarra, alegia.

Orain dela anitz urte buruzagi bihotz gogor batek menperatzen zuen guaraniarren tribu bat, Corumbé zuen izena. Benetan ankerra zen eta bertzeen dohakabeak ez zuen nehoiz hunkitzen. Buruzagi gogor hau ezin ederragoa zen neska baten aita zen, Ivotí izenez, herriaren gudari onenei loa kentzen zien neska.

Gudari azkar horien artean gainditzen zen Umandaý, bortitzetan bortitzena, korrikan guazuvirá oreiñoa bezain arina; geziak jaurtitzeko jaguareté edo jaguarra ehizetan bezain trebea, eta behatzeko belatzekin ere lehia zitekeena.

Ivotí eta Umandaýk elkar maite zuten, baina isilpean aita krudelak kusi gabe, ezkutuan.

Denbora luzez itxaron eta etsipen asko bizi ondoren, arrats batean maiteminduek lkar ikustea lortu zuten, bakarka, oihaneko soilunean buruzagia ihes egitera joan zen behin batean.

Behiala elkarren ondoan hain eztiki eletan eta maitasun hitzak trukatzen ari zirenean, ahantzirik zeukaten Corumbé agertu zitzaien, une ederra oihuz eta keinu izugarriz ebakitzekoz.

-Traidorea! - oihu zion buruzagiak gudari gazteari. Oraintxe bertan hilen zaitut suge bat bezala!

-Zure alabarekin ezkondu nahi izatea eta maitatzea ditut hoben bakarrak eta horrengatik hilen nintzateke , ez dut neure burua defendituko.

Orduan Corumbék bere barnean sortu ohi ziren ideia krudeletako bat bururatu zitzaiolarik erran zuen: Proba bat eginen dugu nire alabarentzat duin zaren jakiteko; leku honexetan zutik egon beharko duzu, higitu ere egin gabe, ni hiru egunen buruan itzuli arte. Agindua jarraiki ezean hemen utziko dudan guardiak gezikadaka batez hilen zaitu berehalaxe, zutik irauten baduzu ordea ene alaba zuretzat izanen da.

Gudari gazteak bere kemena maitasunez handitua zeukanez zutik pairatu zituen, nola egunaren beroa hala gauaren hotza. Udako iguzkiaren izpi errabiatuek bere burua jotzen zuten, ezparek beraien eztenak sartzen zizkioten eta beleak buru gainetik hasi ziren hegan egiten, alta tinko zegoen Umandaý.

Egunsenti eta gauen kontua galdurik, nekezia hasi zen azkenean gizona harrapatzen eta zangoak ahultzen hasi zitzaizkion. Epea konpliturik, nahiz eta bere lekuan zutik iraun, Umandaýk ezagutza galdua zeukan eta ez zen ohartu denboraren iraganaz.

Bortz egunen buruan agertu zen bihotz gabeko buruzagia, baina gazteak ez zuen arnasik hartzen jadanik, zutik egon arren hilik baitzegoen. Haserredura eta ikararen artean Corumbé pusaka saiatu zen gaztea erorarazten, baina alferki. Lurrera so eginez Umandaýren oinak erroak ematen zutelaikus zezakeen, zangoe k ordea, bat eginik azal beltzezko enbor sendo bat osatzen zuten, begirada goratuz burutik nahiz besotik arantzez beteriko abarrak sortzen zitzaizkiola ikusi zuen.

Horrela sortu zen lehenbiziko Ñandubaý zuhaitza. Guaraniarrek Tupá deitzen duten zeruko Jainkoaren eskutik , honek gaztearen kemena saritzeko zuhaitz bihurtzea erabaki baitzuen, geroko guaraniarrek Umandayren bortiztasunaren oroimena bizirik gordetzeko asmotan.

Iguazúko ur-jauzien kondaira


Orain dela urte asko, mundua oraindik berria zenean, Iguazú ibaian izugarrizko sugea bizi omen zen. Leku horretako gizakiak, guaraní-ak, ibaitik urrun ibiltzen ziren, sugearen beldur bizi baitziren. Gainera, urtero sugeak sakrifizioa eragiten omen zien: guaraní-ek tribuko dontzeila aukeratu behar izaten zuten eta ibaira bota, opari gisa sugearentzat.

Horrela pasa ziren urteak.


Baina egun batean Tarobá kazikeak agintea bere gain hartu zuen. Sakrifizioaren bezpera helduta, dontzeila aukeratuta, Tarobá-k uko egin zion neska hiltzeari. Dontzeilak Naipí zuen izena eta oso polita omen zen. Luze-luzea zuen ilea eta gaua bezain beltza.


Tarobá-k asko eztabaidatu arren, ez zuen lortu tribuko adinduei kontra egiterik. Orduan, neska bahitzea bururatu zitzaion. Gauean, tribukoak lotan zeudenean, Tarobá neskarekin irten zen bere kanoan.


Hala ere, sugea konturatu zen hortaz. Hainbeste haserretu zenez, bizkarraren mugimenduekin ibaiaren bidea hautsi zuen eta ur-jauziak sortu zituen.


Bestalde, Tarobá eta Naipí harrapatu zituen. Alde batetik, Taroba jauzien gaineko zuhaitz bihurtu zuen. Bera “Garganta del Diablo”-n ezkutatu zen. Hortik zaintzen du neska eta mutila elkar ez daitezen.


Baina, esaten dutenez, batzuetan ostadarra agertzen da maiteminduak elkartzeko. Ostadarri esker, Tarobák eta Naipík sugearen boterea menderatzen dute.