jueves, 4 de junio de 2009

PItufo Enrique


Ez dakit zeri buruz idatzi, bah, ea badakizkit ipuin asko Ailen Mulelo-ri buruz, Salamanca-ri buruz, ERKS-i buruz (beste saio baterako da hau) eta abar, baina gaur kontatuko dizut ipuin bat PITUFO ENRIQUEri buruz. Badirudi infernuko nanoa dela. Catamarcan bizi den polizia batek gau batean ikusi zuen zelai batean eta esan zion infernura eramatera etorri zela . Polizia polizia-etxera itzuli zenean alditxartu eta lurrera erori omen zen, gero, esnatu zenean esaten zuen:
-Nano bat, nano bat, nigana etorri da - berdurtuta.
Hori gertatu eta gero komisarioak polizia-etxea itxi zuen egun batzuetan.

Hori bezalako beste istorio bat ere badago. Dirudienez, film pornografiko bat egiten ari zen taldea desagertu zen, bat-batean, Catamarcan.
Denek, aktoreak, aktoresak, teknikariak….zelai batean filma egin omen zuten eta orain BLAIR WITCH PROYECT bezala bideo bat agertu omen da!!! Nire ustez markentinga besterik ez da hori.
Eta azkenean Santiago del Esteroko edo Catamarcako musika talde batek Pitufo Enriqueren abestia egin zuen, omenaldi bat egin zuen, jajaja, eta Cronica kanalak (berri txarrak edo horiak erakusten dituen teleberri bat) berehala hedatu zuen. Kazetari batek, Claudio Orellanok, berria bukatu eta gero esan zuen.
- HAU PITUFO HAU!!!!- Barrezka.
Horiek zituen bere azken hitzak Cronicaren kazetari gisa. Bota egin baitzuten.

Ikusi nahi baduzue:

Moai kavakavak


Moai kavakavak Pazko uharteko egurrezko txotxongilo edo panpin famatuak dira. Pazkoarrek diotenez, egun batean Tu' u ko iho, buruzagi burutsu eta azkarrak gauza ustekabea ikusi zuen: bi deabru lo egiten ari ziren bidea ondoan. Bero handia egiten zuenez, deabruak biluzik ziren eta bere gorputzek ez zeuzkatela mamirik ikusi zuen Tu' u ko ihok.
Baina beste deabru bat konturatu zen eta bere lagunak esnatu zituen. Tu' u ko ihok jendeari kontatu eta barregarri utziko zituelakoan, bere bila joan ziren eta herio-mehatxua egin zioten eta buruzagiak ez zuela ezer esango agindu zuen zien.

Bi egun eta bi gau egon ziren Tu' u ko ihorekin inori ez ziola kontatuko ziurtatzeko. Konbentzitu zirenean bere sekretua gordetuko zuela alde egin zuten. Tu' u ko ihok bere promesa bete zuen: ez zion kontatu inori, baina egur zati batekin ikusitakoaren irudi bikainak egin zituen.

JUAN BAUTISTA BAIROLETTO


Dantzari pikaro eta andrezalea zen. ile marroixka, begi berdexkak, oso altua ez, xarmagarria, dantzari oso ona, gitarrista eta abeslaria. Emakumeek asko maite zuten eta beti emakumez inguratuta ibiltzen zen.
Bere gurasoak Italiakoak ziren, santa fen 1894 ko azaroaren 11n
jaio zen.
Nerabezaroz geroztik justiziarekin arazoak izan zituen, orduan, oso gaztea zenean, hilketa batengatik kartzelan egon zen.
1921ean, libre atera zenenean, polizia baten emaztearekin maitemindu zen. poliziak preso hartu eta herritk bota zituen, baina herritik joan baino lehen polizia hil zuen.
Harrezkero bidean lapurreta egiten zuen, baina ez berarentzat, bere lagun behartsuentzat baizik. Horregatik “Robin Hood pampeanotarra” deitzen zioten.
Pertsona ospetsua zen, herri gogoaren mito bihurtu zen. Horregatik jendeak ihes egiten laguntzera zion, bazkaria eta babesa ematen zizkion.
30eko hamarkadan ziren eta ez ziren lapurreta hilketa guztien erantzule egiten zuten.
1941ko irailaren 14 an, General Alvearren, Mendozan, liskar batean
hilda aurkitu zuten ; dirudienez, bere buruari tiro egin zion poliziak harrapatua izan baino lehen.

jueves, 8 de enero de 2009

Fantasiazko liburu onenak


Ikusi mapa handiagoa

lunes, 1 de diciembre de 2008

wonder woman II


Pertsonaia jaio zen 1941ean, William Moultonen eta Harry Meter marrazkilariaren ideia izan zen.

Bere izena Diana da, 1.80 metro ditu, begi urdinak, beltzarana, itxura ikusgarria du. Diana, Amazoneko Printzea, Themysciran jaio zen. Torneo bat irabazi ondoren munduko enbaxadore izendatu zuten.

Planetako heroi indartsuena da, Supermanen eta Marvel Kapitaniaren ondoan. Abiadura supersonikoaz hegaz egin dezake, zilarrezko besokoekin balak desbideratzen ditu. Gainera lazo batekin gaiztoei egia esanarazten die. Behar duenean, hegazkin ikusezina erabiltzen du.

Oso gimnasta ona da, ezpata eta ardua dira bere armak, baita ekartzen duen tiara boomerang-a bezala erabiltzen duena ere.

Oso komunikazio ona dauka animaliekin eta pertsonekin, komunikazio telepatikoa du.

Janzkera Amerikako Estatu Batuetako banderako koloreekin, “strapless” elastikoa da, eta bota gorriak ditu.

Trevor Mayorrekin lan egiten du Nazio Batuetan.

Wonder Womanen zeregina berdintasun eta bake idealak zabaltzea da. Hirurogeita hamar garren hamarkadan Linda Carter-rek Wonder Womanena egin zuen telebistan.

martes, 25 de noviembre de 2008

Mafalda


Oso neskatila famatua da, Argentinan nahiz mundu osoan. Nortasun handikoa da, eta gainera oso jatorra eta ausarta. Bera Argentinan bizi da Hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarraldien artean. Neska Buenos Aireseko familia arrunt batean jaio zen. Bera, neska guztiek bezala, familia eta koadrilako lagunak dauzka. Eskolara doa eta udan, aitak dirua daukanean, oporretara. Baina zerbaitek bera bereizten du: bere ardura handiek, munduak arduratzen du eta etnietan izugarrizko interesa du. Ez du ulertzen nola gidatzen duten helduek mundua hain gaizki. Oso famatua da mundu osoan bere galdera xelebreengatik, xalotasunagatik eta ideal inportanteengatik. Borrokalari soziala da, eta bere aulki txikian eserita iritzi politikoak esaten ditu. Bere lagunek laguntzen dute ikuspuntu desberdinak erakustera. Horrela, bere pertsonaien bidez Quinok, egileak, munduri eta han bizi diren pertsonei buruzko gogoeta egiten du eta eragiten digu.

lunes, 24 de noviembre de 2008

wonder woman



Nik aukeratu dut Emakume Miragarria (Wonder Woman).

Hipolitaren alaba zen Temisciarko Diana Printseza zen. Bere goitizena Diana Princess zen. Super heroi hau marrazki bizidunetan agertu zen, filmetan eta istoriotxoetan.

William Moulton Marston egilea zen.

Diana, amazona ederrena, Paraiso irlan hazi zen Atenearen jakituriarekin, Herkulesen indarrarekin eta Hermesen bizkortasunarekin.

Berak Lehia irabazi zuen amazona boteretsuena lortzeko. Horregatik irlatik atera behar izan zuen, gizakiei nazismoaren aurka laguntzeko.

Hegan egin ahal zuen, hilezkorra zen, gainera.

Magiaz arropa ezberdinekin agertzen zen. Jendeari egia esanaratzen zion lakio magikoa zuen, bumerang bezala erabiltzen zuen tiara, eta “feminun”zko egin bi eskuturreko tximistak eta balak gelditzeko.

Bi ahultasun zituen:

Bere lakiorekin lotzen zutenean, botereak galdu zituen.

Gizon batek bi eskuturrekoak lotzen zizkonenean ere botereak galtzen zituen.