lunes, 14 de abril de 2008

Zer egiten duzu gutxiago kutsatzeko?


Zure etxean birziklatzeko modu bat konposta egitea da. Konposta zure landareentzat ongarria da, etxeko hondakin guztiak gorde behar dituzu, eta ontzi batean lurrarekin utzi behar duzu bi edo hiru astez. Lur organiko hori oso ona izango da eta lorategia oso polita izango da.

Beste gauza garrantzitsu bat Argentinan energi krisialdian gaudela da, behar dugun potentzia osoa lortzeko hiru urte behar dira. Orduan fabrikek ez ezik guk ere energia aurreztu behar dugu, energia aurrezteko baliabideak asko dira, batzuk izendatuko ditugu:

  • Gelan ez bazaude argia itzali.
  • Telebista ikusten ari ez bazara, itzali.
  • Garbigailua, mikrouhin-labea eta ontzi- garbigailua erabili orain baino gutxiago erabili
  • Ez gelditu ordenagailua piztuta.
  • Egunean argia ez pizten saiatu.

Oso inportantea da kontzientzia hartzea, denok elkarrekin lan egingo eta borrokatuko bagenu, arazoak errazago konponduko genituzke eta gure fabrikek gehiago produzitu ahal izango lukete. Hitz batean, gure herria hobeto izango litzakete.

No hay comentarios: