lunes, 14 de abril de 2008

Zer egiten duzu gutxiago kutsatzeko?



Galdera erantzutea zaila izan arren (gutxienez niretzat), ideia batzuk idatziko ditut.

Hasteko, uste dut automobilak, kotxeak, oso poluzio-iturri inportantea direla. Horregatik iruditzen zait kotxerik gabe kalera ateratzen saiatzea oso gomendagarria dela. Nire kasuan, gehienetan oinez ibiltzen naiz edo autobusa erabiltzen dut. Asko gustatzen zait bakarrik eta lasai ibiltzea, jendeak esaten duena entzuten, hiria ikusten... Kotxean, ordea, oso kontzentratu egon behar da. Hori ez da oso ona, eta Mendozako zirkulazioarekin... Ai ene!!! Hori bai odisea dela!!!, jaja. Gainera, oinez ibiltzeak sasoian egoten laguntzen du, oso osasuntsua da. Areago, askotan oinez autoz baino azkarrago ailegatzen da, butxadura asko daude eta. Ahal izango banu, beti kotxerik gabe aterako nintzateke; baina beno, batzuetan ez dago aukerarik eta kotxea hartu behar dut (bestetan ere alferkeriak irabazten du, je).

Energia beste gauza inportante bat da. Askotan ez gara konturatzen baina telebista, konputagailua, irratia, etab. Piztuta gelditzen dira eta horrek energia asko kontsumitzen du. Noski, hau ere da kutsatzeko modu bat. Oso garrantzitsua da orduan energia aurreztea.

Zaborrari buruz, (beti posiblea izango balitz) ez nituzke erabili eta botatzekoak diren ontziak erosiko. Adibidez, denok dakigu plastikozko ontziek asko kutsatzen dutela. Orduan, beirazko botilak erabiltzeak gutxiago kutsatzen asko lagunduko luke. Nylon-ezko boltsarekin gauza bera gertatzen da eta alternatiba on bat geure boltsekin erostera joatea izango litzateke. Gutxienez gogoratzen dut txikitan beti nire boltsarekin erostera joaten nintzela; gaur, ordea, edozein dendatan nylon-ezko boltsak oparitzen dizkigute. Noski, gero ez dakigu zer egin poltsa horiekin eta bota egiten ditugu alegia: zaborra gehiago sortzen dugu.

No hay comentarios: