lunes, 14 de abril de 2008

Zer egingo zenuke zuk gutxiago kutsatzeko?



Nik uste dut egingo hau nukeela:

Uste dut papera birziklatzea premiazkoa dela. Edukiontzi batean egunkariak eta aldizkariak, iragarki-paperak, kartoizko kaxa txikiak eta dendetan ematen dituzten paperezko boltsak sartuko nituzke. Inoiz ez nituzke erabiliko brikak, haur zapiak eta paper zikinak, eta paper plastifikatu, ezkoztatuak edo argizaria emandakoak eta metalizatuak. Kartoizko kaxak tolestu egingo nituzke sartu aurretik. Momentu batzuetan ingururi-eskola batera eraman nituzke birziklatzeko. Ikasleek biltzen dutelako, dirua lortzeko.

pilak saltzen dituen edozein saltokitan aurkituko dudan edukiontzi txiki batean sartuko nituzke: hipermerkatuetan, erloju-dendetan, bitxi-dendetan , optiketan, argazki-dendetan, etxetresna elektrikoen dendetan, elektrizitate-dendetan, eskoletan, etab. Pila berde edo ekologikoak erosiko nituzke. Ahal den guztietan berriz kargatzen direnak erabiliko nituzke.

Ontzi arinak izango nituzke, ez nuke zorrorik edo ontzi eta guzti edukiontzira sartuko. Plastikozko ontziei tapak kenduko nizkieke. Eta Ontziak hutsik (likidorik gabe) sartuko nituzke. Garbitu ere egingo nituzke.

Plastikoak gure bizimodua aldatu badu, hondakin bihurtzen denean, ingurugiroan arazo handiak sortzen ditu, beraz birziklatzea beharrezkoa da. Nik poltsa batean gordeko nituzke, eta kalera aterako nuke, pertsona batzuk, normalean, biltzen dute-eta, birziklatzeko. Nik berdina egingo nuke beirarekin eta beirazko botilekin.

Konposta egiteko material organiko guztiak aprobetxatuko nituzke. Likidoak ez diren janari-hondarrak, hala nola ogia, berdura eta fruten zurikinak, arrautza-azalak, lore eta landareen hondakinak botako nituzke.

Olioa birziklatze gune batera eramango nuke, han biodiesela bihurtzeko.

No hay comentarios: