lunes, 9 de junio de 2008

Montevideon ligatzeko



Uruguain, Montevideon, ligatzea ez da hain zaila. Non eta nola jakin behar dugu.

Astean zehar, ostegunetik igandera dira ligatzeko egunak. Astelehenetik, asteazkenera aukera gutxiago dago-eta ligatzeko.

Ostegun gauetan tabernek eta bolitxeek emakume eta gizon bakarrentzat irekitzen dute. Hara joateko eta ligatzeko oso erraza da, giroa oso ona delako eta emakumeak prest daudelako.

Ostiraletan, Alde Zaharra da hirian elkartzeko lekua. Han tabernak, jatetxeak, dantza lekuak badaude eta jende asko elkartzen da.

Gainera, hiru edo lau taberna daude ezkongabeentzat, Estatu Batuetako “single-bar” bezala. Hala ere ez da beharrezkoa single bar-retara joatea ligatzeko, beste lekutan ere emakume atseginak aurkitzen dira.

Larunbatetan gauean ostiraletan bezala.

Larunbatetan eta igandeetan goizean eta eguerdian ibili behar duzu. Non? Pocitos-eko Ramblan, Punta Carretas-eko Ramblan , Golf Parke inguruan.

Norbaitek txakurra prestatzen badizu hobeto. Txakurra emateak elkarrizketa hastea errazten du.

Hemen emakumeok oso sentiberak gara eta animaliak gustatzen zaizkigu. Baina kontuz, ematen duzun txakurrak zure nortasunari buruz hitz egiten du.

Azokak ere leku egokiak dira. Villa Biarritzen edo Parque Rodon azoka famatuak daude. Hara jende asko joaten da asteburuetan gauzak erostera: arropa, zapatak, eskulanak, liburuak. Eta ligatzera ere bai, emakume bakar asko aurkitzen dira erosketak egiten eta saltzaileak. Atsegina bazara, oso erraza da ligatzea.

Hizketan hasi nahi baduzu, zerbait erosi nahi duzula Euskal Herrira eramateko esan ahal duzu.

Euskal Herrikoa izatea abantaila da, emakumeoi gauza berriak gustatzen zaizkigu eta.

Saiatu aditasunez begiratzen, irribarrez ibiltzen, umore onez egoten, eta hitz politak erabiltzen. Seguru laster eta asko ligatuko duzula.

No hay comentarios: