martes, 10 de junio de 2008

Argentinan ligatzeko III



Euskal Herrian ligatzea ezinezkoa dela esaten bada, Argentinan, berriz, hain zuzen ere kontrakoa esaten da. Noski, esaten ez dena ligatzeko lan egin behar dela da! Horregatik hemen aholku txiki batzuk irakurriko dituzu:

  • Argentinako emakumeak oso neska politak dira, ez dago dudarik. Hori bai, jakin behar duzu “histeriko” , “zail” samarrak ere badirela. Alegia, gau osoa neska atsegin batekin egon ahal zara eta beharbada ez da ezer gertatuko.
  • Hemengo emakumeei “gauza politak” entzutea gustatzen zaie. Batez ere, que las hagan reir izugarri gustatzen zaie.
  • Emakumeek ez dute inoiz aurrea hartzen (horrela, zoritxarrez lotsatiok aukera gutxiago daukagu beti)
  • Dirurik ez baduzu, polita ez bazara, ez dago arazorik; hala ere, barregarria, jatorra bazara arrakasta handia ere eduki ahal duzu emakumeekin!
  • Bukatzeko, oso gauza inportante bat jakitea gustatuko zaizu: atzerritarrek hemengo gizonek baino aukera gehiago izaten dituzte; batez ere Europakoak direnean. Geroago, Europako latinoak (Espainiakoak, Italiakoak gehienetan) arrakasta ikaragarria daukate.
  • Horregatik (nahiz eta latinoa ez izan), hitz egiteko Iberiko doinua baduzu, aprobetxatu!!! Noski, hitz batzuk euskaraz esateak ere asko lagunduko dizula uste dut (beno, niri, behintzat, lagundu zidan, jajaja)

No hay comentarios: