martes, 17 de junio de 2008

INSTITUCIÓN DE CONFRATERNIDAD VASCA “EUSKAL ERRIA”


“Euskal Erria” Montevideoko Euskal Etxearen 96 urteko historia laburtzea ez da lan erraza.

Institución de Confraternidad Vasca (Euskal Anaidetasuneko Erakundea) “Euskal Erria”, Montevideon, Uruguayn jaio zen 1912.ko martxoaren 30.ean, Zazpi lurralde historikoetako euskaldun guztientzat eta hain ondokoentzat ongia egiteko euskal elkargoa fundatu nahi zuen euskaldun taldearen lanari esker.

1912.ko uztailaren 1ean sortzaileak bildu ziren kontseilu-artezkaria aukeratzeko eta estatutuak bozkatzeko. Estatutu barruan arau banakoa, singularra, zegoen. Arau honek elkarkideen berditasun sentimenduari buruz hitz egin du: Erakundearen lehendakariak txandaka, iparraldekoak eta hegoaldekoak izan beharko ziren. Urte horretan bertan, azaroan, Nicolás Inciarte jaunak, Euskal Erriaren lehendakariak entzun zuen San José kalean eraikin bat saltzen zutela. Eraikin hau oso ezaguna zen, han frontoi famatua zegoelako “San José kalean Frontoia” izendatu zen. Inciartek pentsatu zuen oso egokiera ona zela eta ezin zutela galdu beren egoitza frontoi eta guzti izatea.

Erakundeak erosi ezin arren, Inciartek erosi zuen eta 1913etatik 1926etara Euskal Erriak alokairua ordaintzen zuen. Azkenean 1926.an erakundearen izenean jarri zuen.

Hamar hektareako eremua ere erosi zuten “Recreo de Malvín” izendatu zen. Han, Euskal Herriko erromeriak bezala, elkarkideak biltzen ziren jaiak ospatzeko, kirolak praktikatzeko, kontzertuak egiteko, eta abar. Lur hartan hiru Gernikako arbolaren urtume landatu zituzten, eta han daude. 1949.an Recreo de Malvin-a saldu zioten Errepublikako Unibertsitateari.

Gaur Zientziako Fakultatea dago eta ondoan Pariseko Pasteur Institutoaren Ameriketako lehen egonlekua.

Urte hauetan Euskal Etxeak proiektu asko bultzatu eta egin zituen. Helburu argiekin egintzak, kultura, eta euskal ohiturak zabaltzeko. Pedro Parrabere jaunaK Euskal Errian urte askoz lan eginzuen. “Euskal Erria” aldizkaria sortu zuen. Lehen zenbakia 1912.ko abuztuaren 4an atera zen. Guztira mila eta hiru ale argitaratu zituzten. Euskal Etxeko aldizkari urtesuena den aldizkaria orain dela bi urte DVD-an pasa zuten.

Euskal Erriaren helburu bat, ongia egitea zen eta behartsuei laguntza ematen zieten. Emakumeen batzordeak hilero janariak eta arropa banatzen zizkien behartsu euskaldunei ez ezik, laguntza behar zuen edonori ere.

Gabonetan bostehun inguru pertsona egoitzara hurbiltzen ziren haien “canasta de Navidad” – gabonetako saskia jasotzeko.

Gainera, etorkinak iritsi zirenean, Euskal Errian bere etxea aurkitzen zuten. Bertan etxea, lana, aurkitzeko laguntza ematen zieten.

Helburu barruan, instrukzioa ematea zegoelako ere, eskola bat 1925an fundatu zuten. “Euskal Erria” Irakaskuntza Institutu honen gai ofizialak irakasten ziren eta hizkuntzak gainera, frantsesa eta euskara. 1925. amaieran Uruguayn lehen aldiz, Mendibil Apaizak euskara azterketa jarri zien ikasleei.

Musika, dantza eta abesten ere irakasten zuten. Erakundearen gela nagusi batEK Euskal Erriaren txistulari famatuaren izena dauka: Antonio Michelena.

Dantza taldea eta musikoak oso ezagunak izan ziren Montevideon eta Uruguayko beste Departamentuetan.

Euskararen alde egon ziren beti eta idei ezberdinak eragin zituzten. 1944an Errepublikako Unibertsitatean euskara katedra sortu zen, eta Euskararen Eguna ospatzen hasi ziren.

“República Argentina” eskola publikoan eta Euskal Etxean euskara ikastaroak ere ematen ziren. (Gaur egun Euskal Etxean ikastaroak jarraitzen dira).

Euskara hitz egiten zuten elkarkide asko zeuden eta haien artean, Bingen Ametzaga.

Ametzaga kultur batzordean zegoen eta kultura eragiteko lan egiten zuen. Shakespeare-ren “Hamlet” eta Juan Ramón Giménez-en “Platero eta biok” itzuli, euskal liburua kluba eta Euskal Erriaren liburutegia sortu zituen liburu kopuru handi eta garrantzitsuekin.

Euskal Etxearen frontoian, trinketea egiaz, pilota txapelketa nazionalak eta nazioartekoak antolatzen ziren hasieratik. Uruguayko pilotariek, munduko txapeldunak ziren Bernal eta Iroldiek, besteak beste, gure trinketean jolas egiten zuten.

Pertsona garrantzitsuak gure Euskal Etxea bisitatzen zuten eta orain ere etortzen dira. Ohorea da guretzat Lehendakari José Antonio de Aguirre Uruguayra iritsi zenean eta bere berberatasuna berreskuratu zuen Euskal Erriaren kontseilariak eta elkarkideak bere zain zeuden. Gero, bi aldiz gehiago itzuli zen gure Euskal Etxera.

Honela egin zuten Lehendakari guztiek, nortzuk bisitatzen zuten eta dute gure etxea.

Atzo eta gaur egun bezala Euskal Errian ailegatzen dira. Lehendakariak, Euskal Gobernuko agintariak, Errepublikako Presidenteak, Ministroak, euskaldun eta uruguayko gizarteko, arte-aren, eta kulturaren pertsona ospetsuak.

Denbora pasa ahala, zailtasunak handitzen ala txikitzen dira, egoera soziala aldatu egiten da, pertsonak etortzen eta joaten dira; baina Institución de Confraternidad Vasca “Euskal Erria”-ren izpiritua eta helburak ez dira aldatuko: edozein etorbideko jatorriko euskaldunak eta euskaldunen ondorekoak ondorengoak hartzea, ongia egitea, laguntza ematea, euskal kultura eta baloreak zabaltzea, nortzuk garen egiaztatzea.

No hay comentarios: