martes, 17 de junio de 2008

Tandilgo “Gure Etxea” euskal etxearen historioa


1949koazaroaren24an, Tandilgo toki batzuetan geratu zen euskaldun talde batek sortu zuten. Baina sorrera hura ez zen euskaldun-jardueraren hasiera, Tandilen.

Hasieran, Tandilen, euskaldunen migrazio-lekualdatzeaK nekazaritza-produkzioarekin zerikusia izan zuen. Euskaldunek, beste talde etnikoak bezala, herritarren interesen alde egitea bilatu behar baitzuten. Horregatik euren kultura ezberdina ari izaten ziren. Adibidez: kirolak, ohiturak, eta jantziak. Euskaldunen toki sozialek, ostatuek, hotelek, beren ohiturak zabaldu zituzten eta Argentinar batzuk ere jaso zuten kultura hori.

El Bilbaino” eta “El Vizcaíno” dendak; “La Esperanza”,” Maritorena”, “Kaiku” Ramirez, “Euskalduna” , ostatuak izan ziren. Horietan antolatu zituzten lehen erromeriak..

Garai hartako gonbidapen batek esaten zuen: “ezin da euskalduna izan Bilboren erorialdia ospatzeko meza antolatzen duena. Ezin da euskalduna izan etsaiak herri euskalduna menderatu eta suntsitu duela ospatzen duena..”

40 hamarkadan euskaldunek berriz elkartearen beharra sortu zuten euskaldun atzerriratuak Tandilera iritsi ziren.

40 hamarkadan euskaldunak elkartzeko beharra sentitu zuten euskaldun atzerriratu berriak iritsi ziren Tandila. Haien artean iritsi ziren: Gumersindo Berra (Donostiakoa), Isidro Legarreta (Hernanikoa), Cruz Ormaechea (Gernikakoa), Josedtxu Berrozpe eta abar.

1949ko azaroaren 24an lehen jai egin zuten, Necocheako Euzko Etxearen kolaborazioarekin. Egun hartan jaia bukatuta, “Gure Etxea” sortu zuten.

Izateratze haren helburua euskaldun guztien etxea zen, Tandilen bizi ziren eta bere zonan. Lehen lehendakaria Gurmesindo Berra izan zen. Fundatzaileen artean Antonio Berza, Juan Calvo, Jacinto Urrestarazu, Domingo Castillón, Eduardo Auzmendi, Pocho Mujica, Luis Esnaola, Basilio Usandizaga, Otilio Galicia, Juan Loustau, Juan Jauristi, Juan Goicochea, José M. Quillehauquy , Eduardo Macaya, Angel Tuculet, Zarazola, y Berrozpe anaiak zeuden.

Hamarkada batean erakunde bat ez ezik, egintzak ere antolazen menturatu zituzten. Antolatzen ere ahalegindu ziren.

Hasieran ez zuen egoitzarik eta posta-trukeak 9 de Julio kalearen 444an eta “Alem”en 840an . 1951ko irailaren 8an lehen etxea ireki zuten, 9 de Julio kalearen 894an. Artista askok eta pertsona nabarmenek laguntza eman zioten Gure Etxeari. Haien artean Padre Mallea, Iñaki de Azpiazu.

“Gure Etxea”k sendotasuna lortu zen, nortasuna ere bai. Eta horrela azaldu zuen bere burua Juarezen, Ayacuchon,Chillarren, Rauchen eta beste hiri batzuetan. Toki haietan dantzak erakutsi zituen,eta koroa.

Lehen dantza taldean Jose Berrozpe, Isidro Legarreta, Faustino Olaechea, Agustín Galicia, Francisco Cabanas Oteyza, Larzábal, Hernani Mozo, Susana Elissondok eta abar parte hartu zuten.

Jesus Goicoak lehen koroa antolatu zuen eta haurrak ez ziren” gure etxea”ren inguruan gertatzen zenetik kanpo egon.Dantza Taldearen lehen zuzendariak, Francisco Olaechea txistulariak, dantzak irakatsi zituen.

1953an Berrak Gernikako Arbolaren urtadar bat landatu zuen, Independentzia plazan.

1960aren eta 1974aren artean “Gure Etxea” asko makaldu zen eta euskaletxearen oinarriak hil ziren (Goicoa eta Olaechea).

Orduan konturatu ziren jarrera aldaketa eta irudi aldaketa beharrezkoa zela. Eta Roberto Lejarretaren etxean berriz funtzionatzen hasi zen Gure Etxea. Eta toki hartan lehen aktaren liburua non sinatu zuten, 1962an otsailaren 25ean.

1972an “Euskaldunen Iturria” Tandilgo intendentziari eman zion, Tandilen 150 urteak ospatzeko.

1974ko uztailaren 24an, Gure Etxearen egoitza berria erosi zuten, Sarmiento kaleko 1079an.

“Gure etxea”k bi “ semana nacional vasca” antolatu zituen, 1979an eta 1992an.

No hay comentarios: