lunes, 16 de junio de 2008

Mendozako Euskal Etxearen historia

Mendozako euskal etxearen hasiera 1956. urtean hasi zen. Urte hartan, Euskal Herritik Mendozara etorri ziren euskaldun batzuk bildu ziren eta beren etxea, beren lekua elkartzeko egitea erabaki zuten.

Alicia Aguirren aitak, Galarragak, Salvarredik, Belaunzaranek, Leceaek… dirua bildu eta azkenean leku bat erosi lortu zuten.

Euskal etxea eginda, berehala ezaguna egin zen. Nahiz eta nik ez ezagutu, aitak eta aitonak (haiek ez dira euskaldunak) euskal etxearen taberna oso ezaguna zela kontatzen didate eta gehienetan ostiraletan joaten zirela afaltzera. Helbidea ere gogoratzen dut: Córdoba kalean. Horrela urte askoz funtzionatu zuen baina 1985ako lurrikarak eraikina errautsi zuen. Harrezkero, urte asko eman zituzten elkartu gabe. Azkenik, euskal etxea saldu eta ateak itxi ziren.

Dena den, 1998. urte inguruan kide zaharrak berriro elkartzen hasi ziren; orain beren seme-alabekin eta ilobekin. Urte batzuetan beste leku batzuetan bildu ziren (Centro catalán, Colegio María Auxiliadora, etb.) eraikin berria erosi arte, 1985etan jaso zituen diruarekin. Hori 2001. urtean gertatu zen. Ni momentu horretan sartu nintzen, dantza taldean.

Gaur etxe berrian gaude. Noski, jende asko joan-etorri eta aldaketa asko gertatu arren (ni euskara ikasten hasi nintzen eta ez nago gehiago dantza taldean, adibidez), euskal etxeak oraindik funtsa mantentzen duela uste dut (a pesar de todo, jaja). Hori bai, asko dago egiteko, hobetzeko eta badaude arazo asko ere konpontzeko, leku guztietan bezala. Baina pentsatzen dut hemengo euskal etxeak etorkizun ona eduki ahal duela. Horregatik lan egiten jarraitzen dut nik.

Mendozako euskal etxeko "gaztetxea"

No hay comentarios: