martes, 17 de junio de 2008

Mendozako Denak Bat Euskal Etxea

Gure Euskal Etxea 1956an sortu zuten, munduko bolada handiarekin. Horrexegatik, Argentina osoan momentu hartan Euskal Etxe asko fundatu zuten. Euskal Etxeari “Denak Bat” izena jarri zioten, eta Cordoba kalean euskaldun guztiak eta haien ondorengoak elkartzen ziren egunero euskal herriko ohiturak birsortzeko eta ekintza desberdinak elkarrekin egiteko.

1985ean lurrikara handi bat gertatu zenez gero Euskal Etxea erori egin zen. Etxea konpontzeko dirurik ez zeukatenez, saldu behar izan zuten. Diru hura gorde zuten aurrezki-kutxa batean.

Hamahiru urte pasa ondoren, 1998an, berriro elkartu ziren Mendozako euskaldunak, baina fundatzaile gehienak hil zirelako beren seme-alabak, eta euskal herriko ekintzak antolatu zituzten. Hasieran Maria Auxiliadora eskolan eta Katala etxean elkartzen ziren, gorde zuten diruarekin etxe berria erosi zuten arte, 2001ean. Oso baliotsua da, dirua gorde ez ezik, baita emandako interesak zeudela ere, etxea erosteko. Momentu hartatik etxe horretan elkartzen dira eta musean jolasten, euskara ikasten eta dantzak egiten dituzte.


No hay comentarios: