miércoles, 22 de octubre de 2008

Agendarik gabeko igande berriak


Nire igandeak asko aldatu dira, Mendozatik Buenos Airesa etorri nintzenetik. Mendozan berandu esnatzen nintzen eta bazkaltzera joaten nintzen familia guztiekin , bazkari hori oso luzea izaten zen eta edozein gauzari buruz hitz egiten genuen siesta hartzera joan arte. Gero arratsaldean programa bat egiten genuen, parkera edo shoping-ra joaten ginen. Eta zortzi barruan zortziak aldera nire aiton-amonaren etxera joaten ginen, familia guztia ikusi zitekeen eta asterako gauza inportanteenak kontatu zitezkeen. Orain, ordea, familiarik gabe nago orduan familiazko-igandeak familia-igandeak bukatu dira eta beste berri batzuk etorri dira, ez dago “agenda” rik orduan nahi dudana egin dezaket, baina familiaren mina ematen dit izaten dut. Hemen beti ekintza desberdinak antolatzen ditut, leku berri bat ezagutzera joan ezean lagun batekin elkartzen naiz mate batzuk hartzeko edo oinez ibiltzeko. Denbora pasa ondoren uste dut “agenda” agertuko dela, beti bizitzan pasa den bezala, baina “oraingoz” nahiko atsegina da.

Ohitura berezirik ez


Nire igandeak ez dira berdinak beti. Normalean gauza gutxi egiten ditut igandeetan, oso lasaiak dira. Ohitura berezi handirik ere ez dut, baina batzuetan, igandeetan, gauza berak egiten ditut, adibidez, nire familiarekin bazkaldu, nire amonarekin ere bai, ahaide edo lagun baten etxera joan. Gauza hauek egiten ez ditudanean, nire etxean geratzen naiz, berandu arte lo egiten dut, atseden hartzen dut, telebista ikusten dut, eta abar. Behar badut, igandeetan ere lan egiten dut, eta batzuetan etxekolanak egiten ditut, idazlan hau, adibidez.

Igandeak, etxean geratzeko egunak


Normalean igande goizetan bakarrik egoten naiz, hargatik nire buruarekin pasatzen dut.

Goiz jaikitzea gustatzen zait, dutxa hartu ondoren, arropa erosoa

jantzita, kafea hartzen dut. Bitartean, nire landareak garbitzen eta ureztatzen ditut. Umorea badut, irratia pizten dut musika entzuteko, edo isilik geratzen naiz txorien kanta entzuten. Hamarretan, bazkaria prestatzen hasten naiz, pastak saltsarekin normalean. Hau da igandeetan egiten dudan lan bakarra, etxetik kanpo ez gaudenean.

Igande batzuetan osaba-izebek gonbidatzen gaituzte bazkaltzera. Joaten garenean, egun osoa haiekin pasatzen dugu eta nire ohiko plana aldatzen da.

Neguko igandeak, udakoak baino atseginagoak dira bazkaldu eta gero lokuluxka egin eta…hartzeko, euria egiten badu, hobeto.

Sukaldea garbitu bezain laster ohera joaten naiz liburu batekin eta noizean behin telebista pizten dut. Telebistaren zurrumurruarekin, lotan gelditzen naiz beti.

Udan, berriz, hondartzara edo igerilekura joan nahiago dut, arratsaldeko hirurak edo laurak arte. Hori dela eta, bazkaria beranduago hartzen dugu. Gauean ere buelta bat ematea eta izozkia jatea gustatzen zaigu.

Gero, lagunei telefonoz deitzen diet berriak kontatzeko.

Eguna bukatu baino lehen asteko gauzak prestatzen ditut (arropa, zapatak, poltsa, agenda).

Horrela, atseden handia izaten dira nire igandeak.

lunes, 20 de octubre de 2008

igande lasaia

Txikitan, igandeak ez zitzaizkidan gustatzen. Beti gauza bera gertatzen zen: goizean dena ondo; geroago altxatzen nintzen eta bazkaltzeko, asadoa gurasoen lagunen etxean edo aiton-amonekin.

Baina arratsaldean, dena aldatzen zen. Arratsaldeko bostetan beti depresioa, larritasun bera sortzen zen (uste dut horrek izena duela psikologian). Benetan, niretzat igande arratsaldeak hurrengo egunean eskola neukala esan nahi zuen, eta beti zerbait egiteko zegoen: matematikak, gramatika-ariketak, horrelako gauzak; TRISTE BAINO TRISTEAGOAK.


Dena den, duela urte batzuk, igandeak gustatzen hasi zaizkit. Orain, ordea, asko disfrutatzen ditut eta oso egun atsegina iruditzen zait.

Gehienetan, hamarretan altxatzen naiz, eta gosaltzen ari naizen bitartean egunkaria irakurtzen dut. Ia beti musika jartzen dut (Spinetta, Pedro Aznar, Peter Gabriel, Frank Zappa, horrelako gauzak) eta nire txoriak zaintzeko ardura dut. Orain bakarrik hiru kanario dauzkat. Hamabietan sua pizten dut (beno, orain dela aste bat lehenik parkera korrika egitera joaten naiz) asadoa egiteko eta ordu batean, aita bizikletaz ibiltzetik etortzen denean, berak prestatzen du bazkaria. Ni, bitartean, amonaren bila joaten naiz kotxez. Ordu bietan bazkaltzen dugu denok (ama, aita, amona, arreba eta bostok). Beti ferneta eta ardoa edaten ditugunez, siestatxo bat hartzen dut gero. Arratsaldean, aukera asko daude: euskara-saioa egitea, pelikula bat ikustea, fakultaterako zerbait prestatzea, edo bakarrik mate batzuk edatea. Batzuetan bateria ere jotzen dut, baina ez da normala.

Azken batean, nire igandeak politak direla esan dezaket, oso lasaiak. Zorionez, txikitan neukan igandearen irudi txarra aldatzea lortu dut.

Txileko fomingoak


Txileko gaztelaniaz aspergarria “fome” esaten dugu. Horregatik hemen igandeei fomingo deitzen diegu, nahiz eta duela hogei urte baino gehiago zentro komertzialek igandeetan ireki, eta jende asko hara joan pelikula bat ikustera edo zerbait jatera. Kontua da, normalean jendeak larunbatean kirola egiten du, familia eta adiskideak bisitatzen ditu, erosketak egiten ditu, eta noski, igandean denak neka-neka eginda dira eta hiru eguneko asteburua izatea gustatuko litzaidake.

Baina niretzat igandea ez da izan beti aspergarria. Txikia nintzenean, beste jai egun bat zen eta koadrilakoekin egun osoa pasa genezakeen futbolean, edo bizikletaz ibiltzen. Gogoratzen dut Hapenning con Ja, umorezko programa bat jartzen zutela telebistan gaueko zortziak inguru. Programa hori zen igandeko azken errituala, familia osoak ikusten zuen, mudu guztiak ikusten zuen zeren gobernu militarraren garai hartan barre egin behar zuen jendeak. Baina guri, txikiei, Happening amaitzen zenean asteburua, bata-batean, bukatzen zitzaigun, errealitatera itultzen ginen ordu bat barre egin eta gero koadernoak eta uniformea prestatzen hasten ginen.

Gaur egun larunbatean bukatzen da asteburua niretzat. Igandean gauza asko egiten saiatzen naizen arren, egun osoa pentsatzen ari naiz bihar astelehena dela eta berandu oheratu ez naitekela... Dena dela, lasaitzen eta atseden hartzen saiatzen naiz. Goizean lorategian lan egiten dut, edo seme-alabarekin bizikletaz ibiltzen gara haiek konbentzitu ditzaket. Gero ordu bata inguru bazkaria prestatzen dut; janaria prestatzea oso gustuko dut baina astean ez dezaket ez dut astirik eta. Arratsaldeko ordu bi eta erdietan nekazaritza eta landako bizitzari buruzko programa bat ikusten dut telebistan. Arratsaldean euskarako lana egiten dut edo ordenagailuan beste gauza batzuk egiten ditut: argazkiak konpontzen ditut edo musika deskargatzen dut. Txiletar guztiak bezala, once hartzen dugu, tea eta pastelak edo ogia gurinarekin edo mermeladarekin. Gero alkandorak lisatzen ditut heavy metal saioa entzuten dudan bitartean irratian (ze itxura!!). Normalean hamaikak inguru oheratzen naiz.

Familia giroko igandeak


Nire igandeak nahiko arruntak dira, despertadorerik gabe esnatzen naiz eta eguneko momentu onena da. Batzuetan ondo pasatzeko gauza asko egin behar izaten dut: jaietara joan, mendietan ibili, familiarekin jan, antzerkira joan, matea edan, semeekin eta ilobekin jokatu, lo egin, eta abar. Ez zait monotonia gustatzen, baina uste dut maiz beharrezkoa dela, estresa arintzeko. Nire igandeak oso arruntak dira, beste egunetan baino geroago esnatzen naiz. Nire senarrak gosaria prestatu ondoren, bazkaria prestatzen dut edota janaria erosten dut, baina beti berandu jaten dugu, eta patxada-patxadan . Niri beti platerrak garbitzea tokatzen zait. Eta gero lagunekin elkartzen gara, matea edateko, hitz egiteko, UNO jokoan jokatzeko, txangoa egiteko.

Igandea euritsu dagoenean, etxean geratzen gara, trucoan jokatzen dugu, pelikula bat ikusi, torta fritaK jaten ditugu, eta abar.

Igande askotan nik euskara ariketak egiten ditut , astean ezin dudalako egin. Momentu horietan nire semeek galdetzen didate noiz bukatuko dudan, haiek ordenagailuan jokatu nahi dutelako. Igande gauero beharrezkoa prestatzen dut astelehenean lanera joateko (janaria, ariketak, liburua, arropa). Inoiz ez naiz goiz oheratzen, beti gauzaren bat falta da hurrengo egunean egiteko.

Igande batzuetan nire amaren etxera joaten gara, edota nire amaginarrebarenera ere bai. Eta normalean egun osoa han pasatzen dugu.

Asteburuak luzeak direnean, Bahía Bancara edo Rio Coloradora joaten gara, senarraren familia hor bizi delako.

Igandeko bazkaria


Uste dut igandea asteko egun ederrena dela nire kasuan , familia guztia elkartzen da eta hori izugarri polita iruditzen zait.

Normalki goiz goizean supermerkatuarat joaten gara, igandeko erosketak egiteko.

Gero nire Osaba nagusia etortzen da eta janaria prestatzen hasten da .

Udan neguan baino politagoak dira igandeak, lorategian jan dezakegu.

Horrelako igandeak egitearen alde nago.

Gero eguerdian familia guztia etortzen da eta mugimendu asko izaten da , etxe barnean.

Lehengusuarekin , osabarekin solas egiten dugu ere bai . Momentu ikaragarri ona pasatzen dugu igande guztIetan .

Ederki pasatzen dugunean igandeak oso laburrak dira guretzat.



miércoles, 15 de octubre de 2008

Pucon

Zuekin nire esperientzia partekatu nahi dut, eta uste dut leku politena Pucon dela. Pucon Txilen dago, hegoaldean. Oso leku ederra da eta ere ikuspegiagatik atentzioa eman zidan. Han laku eta mendi asko daude eta, gainera, erupzioak egiten dituen sumendia dago, Villa Rica Sumendia. Hango basoak liluragarriak dira, pinudi asko eta mendi artean laku txikiak daudelako. Ez dago han bizi den jende asko, ordea, turistaz beteta beti dago; horrexegatik, normalean bertakoek turismoan lan egiten dute.

Leku polit hori ezagutu nuenean hogeita bat urte nituen eta lagunekin oporretara joan nintzen eta halabeharrez hara joan ginen.

Oso jende ona ezagutu genuen eta lagun asko egin genuen, lagun hauekin lau egun ahaztezin pasa genuen bueltatu aurretik.

martes, 14 de octubre de 2008

Rio de Janeiro


Nik uste dut oporretara joateko lekurik onena Rio de Janeiro dela. Brasilgo hiri handienetako bat da, egiaz, bigarrena, Saõ Pauloren ondoren.

Hiri honetan ondo pasatzeko behar den guztia dago.

Oso famatua da Amerikako hondartza onenak dituelako, Ipanema eta Copacabana dira ezagunenak, hotel asko daude auzo honetan. Beste auzo bat oso famatua Leblon da. Han filmatzen dira Brasilgo nobela guztiak, auzo oso polita da eta lasaia, ni joan nintzenean han gelditu nintzen, nire português irakasleak apartamentu bat dauka han.

Baina hondartzara joatea gustatzen ez bazaizu ere, aukera handia duzu han.

Riora joaten bazara ezin zara “Cerro del Corcovado”-ra ez joan, hori pekatua izango litzateke, han dago mundu osoan famatua den Brasilgo estatua erraldoia, “ Cristo Redentor”, eta “Pão de Açúcar”-era ere joan behar duzu. AAh!! Eta garaian bazoaz, mesedez, “carnaval” – iñauterira joan!!!!

Nahiz eta Riok gauza ederrak izan, txarrak ere baditu.

Pobretasun oso handia dago, ziurtasunik ez, gauetan ezin zara bakarrik ibili, oso arriskutsua delako.

Baina guretzat, argentinarrontzat, hori nahiko normala da, zoritxarrez, eta badakigu kontuz ibiltzen leku guztietan…

Hango gauak dira ez zenituzke galdu behar, aukera guztiak dituzu-eta; teatroak, tabernak, diskoak…ufff, mundiala, gehiegi, ez sinestekoak!!!!

Hori bai, zuk portuguêsez hitz egiten ez baduzu, jendea ez da oso atsegina…orduan gogoratu, joan nahi baduzu, lehenengo esadazu mesedeeez!!!!! Ni izango naiz zure gida eta itzultzaile!!!!jajaja

Floreanopolis



Oporretara joateko lekurik ederrena oraindik ez dut ezagutzen, bidai gutxi egiten dudalako.

Izugarri gustatzen zaidana Brasilen dago, Floreanopolis. Floreanopolis, Santa Catalina, Brasilgo hegoaldeko Estatuan dago. Montevideotik 1500 kilometrora.

Hiri honek parte bat du kontinentean eta bestea irla batean, zubi eder luze batek lotzen du irla kontinentearekin.

Kontinenteko hiria oso polita, modernoa da, industria asko ditu, baita antzinako eraikin ederrak ere.

Kostaldeko ibilibide luze ondo argiztatuak) ikuspegi ederra ematen die bisitariei.

Jatetxe onak aurkitzen dira non Basilgo janaria, alemaniakoa, besteak beste, zerbitzatzen duten.

Gauean oso hiri bizia eta zaratatsua da.

Zubitik pasa ondoren ingurunea aldatzen da. Mendiak, aintzirak, zuhaitzak, landareak, berdearen ederra!

Eta bat-batean, menditik jaisten direnean hondartzak eta ozeanoa agertzen dira. Ozeano Atlantikoa. Hondartzek irla osoa inguratzen dute, denak desberdinak dira. Bat, bestea baino politagoa.

Kostaldean, eta hondartzan jatexe txikiak badaude. Han izkirak, txipiroiak, karramaroak, eta abar jaten dira garagardoarekin, caipirinharekin, edo.

Irla honetan paisaia, eguraldia, giroa, jendea, atseginak dira. Brasilgo jendea oso alaia eta jatorra da, umore ona du beti. Haien musika ere asko gustatzen zait; zambak dantzatzera animatzen zaitu eta bossa-novak giro lasaiagoa sortzen du hitz egiteko, edo bakean gelditzeko itsasoari begiratzen diozun bitartean.

Niretzat edozein lekutan, itsaso ondoan ibiltzea, itsasoko produktuak jatea, eguzkiaren azpian etzanda egotea, lagunarte atseginarekin egotea, oporrak dira.

Zuberoa


Agur denei , nire iritzia erranen dizuet, badakit ez dela oso objektiboa, baina hori pentsatzen dut.

Jakina, nire ustez, leku ederrena Eskual Herria da, baina Eskual Herriaren barnean , Xiberoa da lekurik ederrena, zalantzarik gabe.

Xiberoa , Eskual Herriko probintzi ttipiena da eta ekialdean dago. Xarma berezia du bere mendiekilan eta bere oihanekilan , leku oso ederra da.

Xiberoko historia oso aberatsa da , egia da Xiberoa ez dela handia, baina populu ttipienak badu bere balioa; oso eskualdunak dira eta eskual kultur handia ukan dituzte.

Han pastoralak , maskaradak eta koblakari handienak sortu ziren . dira.

Jendea xibereraz mintzatzen da , eskualki oso eztia da entzuteko.

Otsailetik martxuarat han egon nintzan nintzen , nire familiaren sorlekua ezagutu nuen eta familiaren sortetxea ere aurkitu nuen.

Harat Uruguaiko beste eskualdun batekilan joan nintzen , han jende anitz ezagutu genuen, eta ohore handiena izan zen , Niko Etxartekilan egon ginela eta gainera bere etxean egun batzuk pasatu genituela .

Egia erran behar bada , etxean bezala sentitu nintzen Xiberoan .

Gotainen , Xiberoko herri ttipi batean , musika besta izan zen eta Niko Etxartek eta Mixel Etxekopartek Etxahun Barkoxeren Montevideoko kobla kantatu zuten. Harriturik geunden.


Mendozako hegoaldea


Kaixo zelan zabiltzate? Ni argentinarra naiz, Tandilgoa. Euskara ikastea asko gustatzen zait.

Nire ustez oporretara joateko lekurik ederrasko daude Argentinan. Ederrenak: Iguazu ur jauzia, Perito Moreno glaziarra eta Canales Fueguinos.

Gehiago ere badaude, esaterako, Quebrada de Humahuaca, Talampaya, Valdez penintsula, Ilargiaren harana eta abar.

Dena den, gehien harritu ninduen tokia Mendoza probintziaren hegoaldea da.

Argentinaren mendebaldean dago. Han pasai ezberdinak ikusi ahal ditugu. Andes Centrales mendikatea, sumendi batzuk, ur jauziak, ur termalak, malkar mugagabeak eta ibai luzeak.

Hiri inportanteena San Rafael da. Malargueren iparraldean dago. Handik txangoak hasi ahal dituzue. Hango jendea oso ona da, atsegina eta maitagarria.

Toki hau unibertsitatera joan nintzenean ezagutu nuen. Geografia ikaskideekin eta irakasle batzuekin joan nintzen. San Rafaelen hotel txiki batean geratu ginen.

Hiria oso polita zen, eta handia. Sosneado susmendia ezagutu genuen, eta han, arbola baten azpian geratu ginen txingorra ari zuelako. Txingorra arraultz bat bezalakoa izan zen. Sumenditik 40. errepidetik jarraitu genuen, bertako malkar mugagabeak gozatuz.

Los Mollesek ur termalak ditu eta oso txikia den hotel bat bakarrik.

“Los Molles”etik hurbil ur jauzi txiki-txiki bat dago. Bere ura hotzegi zegoen eta ura ukitzean gure odola zihatu zen.

Handik Diamante Ibaiara joan ginen, momentu hartan eraikin ari ziren Agua del Toro zentral hidroelektika ezagutzera.

Hurrengo egunean Atuel ibaia korritu genuen, eta bere zentral hidroelektrikoak ( Haran Handia; Nihuil I, Nihuil II eta Nihuil III).

Beno espero dut ezagutzera etorriko zaretela, toki zirraragarri baita. Etortzea erabakitzen baduzu, ez zaizu damutuko.


Txileko hondartzak


kaixo lagunak:

Oporretara joateko lekurik ederrena zein den jakin nahi duzue ?.

Nire ustez, Euskal Herria da, baina orain ez naiteke joan, oso garestia da, orduan Txilerekin konformatzen naiz.

Txile hurbil dago: 400 km., baina Andeak gurutzatu behar ditugu. hori zaila da batzuetan, neguan bereziki, zergatik?:

Neguan, elurra egiten duenean, igarobidea ixten dutelako eta ez dagoelako pasatzerik. Jendea hamar edo hamabost egunez gelditzen da, Txilen edo Argentinan.

Beste urtaroean neguan baino errazagoa da; hala ere, urtarrilean, jende askok bidaiatzen du, orduan, aduanan denbora asko pasatzen dugu.

Beno, hauek arazoak dira, baina Txilek abantaila handiak ditu gurezat:

1º- Hurbil dago.

2ª-Hiri askok, adibidez, Viña del Mar, la Serena, Coquimbo, eta abarrek, hondartza ederrak eta handiak dituzte.

3ª- Eguraldia ia- ia ideala da, niretzat: ez hotza, ez beroa egiten du eta ia euririk ez du egiten.

4ª-Hau onena da, nirezat noski: denda asko dago eta gainera oso onak dira.

Nire arropa guztia, hangoa da. Niri erostea asko gustatzen zait eta Txilen neure buruari gustua ematen diot

Lehengusuekin edo lagunekin erostera joaten naiz, eta likidazioak eta eskaintzak aprobetxatzen ditugu. Hau pagotxa!

Nahi bazenute nik lagunduko nizueke!!!! agur.

Calafquéngo aintzira


Nik oporretako leku gutxi ezagutzen ditut. Haien artean, nire ustez, lekurik ederrena Txileko hegoaldea da. Beste leku eder batzuk ezagutzen ditut, adibidez, zenbait leku Argentinan, Uruguain, Perun eta Txilen. Perun, Machu Pichu oso ederra da, eta Txilen leku polit asko daude, baina nik uste dut oporretara joateko lekurik ederrena Txileko hegoaldea dela, hobeto ezagutzen dudalako eta gauza asko egin daitezkeelako. Txileko hegoaldea ez da tipia, orduan toki asko daude leku hartan.


Txileko hegoaldea oso berdea da, itsasoa, mendiak, aintzirak eta oihanak ditu, jende gutxi bizi da han, eta izadia garbia da. Hegoaldeko jendea Santiagoko jendea baino lasaiagoa da. Nire familiarekin urte askotan joan naiz hara udako oporretan, gutxi gorabehera 10 urte. Gehienetan Calafquén aintzirara joaten ginen. Han, kanpin batean izaten ginen. Hastapenean ez zen kanpina, leku bakartia baizik. Lekuko familia indiarra zen jabea. Batzuetan bakarrik ginen oporretako denborarik gehienean. Urte batean ez genuen inor ikusi hiru astean, eta leku guztia genuen guretzat. Kanpin hartan izaten ginenean, gauza asko egiten genituen, adibidez, aintziran bainatu, txalupaz, bizikletaz, motorraz edo zaldiz ibili, hondartzan egon, futbolean edo beisbolean jokatu, arrantzatu eta abar. Eta, noski, inguruko beste tokietara joaten ginen, natura-parkera, termetara edo herri batzuetara, besteak beste.


Azokatik mendira


Nire igandeak normalean oso lasaiak dira, batzuetan aspergarriak, oso berandu jaikitzen naiz , gosaldu eta gero ateratzen naiz feria batera (nire etxetik hurbil dagoena) , liburu interesgarriak aurkitzeko edo musika berezia (latinoamerikar musika, Rock-a, Jazz, etb) , beti gauza bitxiak aurki dezaket.




Bidaia hori egin eta gero itzultzen naiz nire etxera nire familiarekin gosaltzeko (aitite, amama, ama eta bar.). Gosaltzen amaitu eta gero, unibersitateko ariketak egiten ditut, pianokoak eta baxukoak.

Hemen, Txileko Santiagon, jarduera kultural asko daude, baina igandean, domekan, leku asko itxita izaten dira; orduan mendira bizikletaz joaten saiatzen naiz, nire etxea coordillera de los Andesetik hurbil samar dago eta.

Ez zait gehiegi gustatzen telebista ikustea; horregaitik saiatzen naiz kalera ateratzen, etxean geratzea tristea aurkitzen dut eta.

Mendira joan naitekeenean bi ordu dira igotzeko (lehen ikuspegirako lekura) eta beste bi ordu jaisteko, modu honetan ematen dut eguna.

Bukatzeko, esan behar dut igandeak ez zaizkidala batere gustatzen.


lunes, 13 de octubre de 2008

Arratsaldeko matea


Nolakoak dira nire igandeak?, zirkunstantziak nolakoak diren. Adibidez: Gaur, igandea da, eta arratsaldean, ni lagunekin zelaira joan naiz, matea edatera eta hitz agitera. Orain, ohera joan aurretik, ariketak egiten ari naiz. Goizean egunkaria irakurri dut, gero etxea garbitu du eta lorategia zaindu dut, ahhhhhhh! espaloia garbitu dut, noski. Eguerdian bazkaldu dut, janari arina, pixka bat argaldu nahi dudalako. Aurreko igandean, ordea, egun osoa, garbiketa orokorra, egiten pasatu nuen. Nik, beti, urtaroak aldatzen direnean, garbiketa orokorra egiten dut. Gainera, aurten nire lorategia, margatu dut, ehhhh, nik ez, pintoreak bai. Hala ere, lan gehiago neukan. Jeneralean, igandea arratsaldean lehengusinaren etxera joaten naiz, matea edatera eta pastak jatera. Han sendi osoa elkartzen gara, honela, astero denok ikusten dugu elkar Zergatik igande honetan ez naizen nire lehengusinaren etxera joan????, bera eta senarra oporretan daudelako.