lunes, 20 de octubre de 2008

igande lasaia

Txikitan, igandeak ez zitzaizkidan gustatzen. Beti gauza bera gertatzen zen: goizean dena ondo; geroago altxatzen nintzen eta bazkaltzeko, asadoa gurasoen lagunen etxean edo aiton-amonekin.

Baina arratsaldean, dena aldatzen zen. Arratsaldeko bostetan beti depresioa, larritasun bera sortzen zen (uste dut horrek izena duela psikologian). Benetan, niretzat igande arratsaldeak hurrengo egunean eskola neukala esan nahi zuen, eta beti zerbait egiteko zegoen: matematikak, gramatika-ariketak, horrelako gauzak; TRISTE BAINO TRISTEAGOAK.


Dena den, duela urte batzuk, igandeak gustatzen hasi zaizkit. Orain, ordea, asko disfrutatzen ditut eta oso egun atsegina iruditzen zait.

Gehienetan, hamarretan altxatzen naiz, eta gosaltzen ari naizen bitartean egunkaria irakurtzen dut. Ia beti musika jartzen dut (Spinetta, Pedro Aznar, Peter Gabriel, Frank Zappa, horrelako gauzak) eta nire txoriak zaintzeko ardura dut. Orain bakarrik hiru kanario dauzkat. Hamabietan sua pizten dut (beno, orain dela aste bat lehenik parkera korrika egitera joaten naiz) asadoa egiteko eta ordu batean, aita bizikletaz ibiltzetik etortzen denean, berak prestatzen du bazkaria. Ni, bitartean, amonaren bila joaten naiz kotxez. Ordu bietan bazkaltzen dugu denok (ama, aita, amona, arreba eta bostok). Beti ferneta eta ardoa edaten ditugunez, siestatxo bat hartzen dut gero. Arratsaldean, aukera asko daude: euskara-saioa egitea, pelikula bat ikustea, fakultaterako zerbait prestatzea, edo bakarrik mate batzuk edatea. Batzuetan bateria ere jotzen dut, baina ez da normala.

Azken batean, nire igandeak politak direla esan dezaket, oso lasaiak. Zorionez, txikitan neukan igandearen irudi txarra aldatzea lortu dut.

No hay comentarios: