martes, 14 de octubre de 2008

Calafquéngo aintzira


Nik oporretako leku gutxi ezagutzen ditut. Haien artean, nire ustez, lekurik ederrena Txileko hegoaldea da. Beste leku eder batzuk ezagutzen ditut, adibidez, zenbait leku Argentinan, Uruguain, Perun eta Txilen. Perun, Machu Pichu oso ederra da, eta Txilen leku polit asko daude, baina nik uste dut oporretara joateko lekurik ederrena Txileko hegoaldea dela, hobeto ezagutzen dudalako eta gauza asko egin daitezkeelako. Txileko hegoaldea ez da tipia, orduan toki asko daude leku hartan.


Txileko hegoaldea oso berdea da, itsasoa, mendiak, aintzirak eta oihanak ditu, jende gutxi bizi da han, eta izadia garbia da. Hegoaldeko jendea Santiagoko jendea baino lasaiagoa da. Nire familiarekin urte askotan joan naiz hara udako oporretan, gutxi gorabehera 10 urte. Gehienetan Calafquén aintzirara joaten ginen. Han, kanpin batean izaten ginen. Hastapenean ez zen kanpina, leku bakartia baizik. Lekuko familia indiarra zen jabea. Batzuetan bakarrik ginen oporretako denborarik gehienean. Urte batean ez genuen inor ikusi hiru astean, eta leku guztia genuen guretzat. Kanpin hartan izaten ginenean, gauza asko egiten genituen, adibidez, aintziran bainatu, txalupaz, bizikletaz, motorraz edo zaldiz ibili, hondartzan egon, futbolean edo beisbolean jokatu, arrantzatu eta abar. Eta, noski, inguruko beste tokietara joaten ginen, natura-parkera, termetara edo herri batzuetara, besteak beste.


No hay comentarios: