martes, 14 de octubre de 2008

Txileko hondartzak


kaixo lagunak:

Oporretara joateko lekurik ederrena zein den jakin nahi duzue ?.

Nire ustez, Euskal Herria da, baina orain ez naiteke joan, oso garestia da, orduan Txilerekin konformatzen naiz.

Txile hurbil dago: 400 km., baina Andeak gurutzatu behar ditugu. hori zaila da batzuetan, neguan bereziki, zergatik?:

Neguan, elurra egiten duenean, igarobidea ixten dutelako eta ez dagoelako pasatzerik. Jendea hamar edo hamabost egunez gelditzen da, Txilen edo Argentinan.

Beste urtaroean neguan baino errazagoa da; hala ere, urtarrilean, jende askok bidaiatzen du, orduan, aduanan denbora asko pasatzen dugu.

Beno, hauek arazoak dira, baina Txilek abantaila handiak ditu gurezat:

1º- Hurbil dago.

2ª-Hiri askok, adibidez, Viña del Mar, la Serena, Coquimbo, eta abarrek, hondartza ederrak eta handiak dituzte.

3ª- Eguraldia ia- ia ideala da, niretzat: ez hotza, ez beroa egiten du eta ia euririk ez du egiten.

4ª-Hau onena da, nirezat noski: denda asko dago eta gainera oso onak dira.

Nire arropa guztia, hangoa da. Niri erostea asko gustatzen zait eta Txilen neure buruari gustua ematen diot

Lehengusuekin edo lagunekin erostera joaten naiz, eta likidazioak eta eskaintzak aprobetxatzen ditugu. Hau pagotxa!

Nahi bazenute nik lagunduko nizueke!!!! agur.

No hay comentarios: