lunes, 20 de octubre de 2008

Txileko fomingoak


Txileko gaztelaniaz aspergarria “fome” esaten dugu. Horregatik hemen igandeei fomingo deitzen diegu, nahiz eta duela hogei urte baino gehiago zentro komertzialek igandeetan ireki, eta jende asko hara joan pelikula bat ikustera edo zerbait jatera. Kontua da, normalean jendeak larunbatean kirola egiten du, familia eta adiskideak bisitatzen ditu, erosketak egiten ditu, eta noski, igandean denak neka-neka eginda dira eta hiru eguneko asteburua izatea gustatuko litzaidake.

Baina niretzat igandea ez da izan beti aspergarria. Txikia nintzenean, beste jai egun bat zen eta koadrilakoekin egun osoa pasa genezakeen futbolean, edo bizikletaz ibiltzen. Gogoratzen dut Hapenning con Ja, umorezko programa bat jartzen zutela telebistan gaueko zortziak inguru. Programa hori zen igandeko azken errituala, familia osoak ikusten zuen, mudu guztiak ikusten zuen zeren gobernu militarraren garai hartan barre egin behar zuen jendeak. Baina guri, txikiei, Happening amaitzen zenean asteburua, bata-batean, bukatzen zitzaigun, errealitatera itultzen ginen ordu bat barre egin eta gero koadernoak eta uniformea prestatzen hasten ginen.

Gaur egun larunbatean bukatzen da asteburua niretzat. Igandean gauza asko egiten saiatzen naizen arren, egun osoa pentsatzen ari naiz bihar astelehena dela eta berandu oheratu ez naitekela... Dena dela, lasaitzen eta atseden hartzen saiatzen naiz. Goizean lorategian lan egiten dut, edo seme-alabarekin bizikletaz ibiltzen gara haiek konbentzitu ditzaket. Gero ordu bata inguru bazkaria prestatzen dut; janaria prestatzea oso gustuko dut baina astean ez dezaket ez dut astirik eta. Arratsaldeko ordu bi eta erdietan nekazaritza eta landako bizitzari buruzko programa bat ikusten dut telebistan. Arratsaldean euskarako lana egiten dut edo ordenagailuan beste gauza batzuk egiten ditut: argazkiak konpontzen ditut edo musika deskargatzen dut. Txiletar guztiak bezala, once hartzen dugu, tea eta pastelak edo ogia gurinarekin edo mermeladarekin. Gero alkandorak lisatzen ditut heavy metal saioa entzuten dudan bitartean irratian (ze itxura!!). Normalean hamaikak inguru oheratzen naiz.

No hay comentarios: