martes, 14 de octubre de 2008

Azokatik mendira


Nire igandeak normalean oso lasaiak dira, batzuetan aspergarriak, oso berandu jaikitzen naiz , gosaldu eta gero ateratzen naiz feria batera (nire etxetik hurbil dagoena) , liburu interesgarriak aurkitzeko edo musika berezia (latinoamerikar musika, Rock-a, Jazz, etb) , beti gauza bitxiak aurki dezaket.




Bidaia hori egin eta gero itzultzen naiz nire etxera nire familiarekin gosaltzeko (aitite, amama, ama eta bar.). Gosaltzen amaitu eta gero, unibersitateko ariketak egiten ditut, pianokoak eta baxukoak.

Hemen, Txileko Santiagon, jarduera kultural asko daude, baina igandean, domekan, leku asko itxita izaten dira; orduan mendira bizikletaz joaten saiatzen naiz, nire etxea coordillera de los Andesetik hurbil samar dago eta.

Ez zait gehiegi gustatzen telebista ikustea; horregaitik saiatzen naiz kalera ateratzen, etxean geratzea tristea aurkitzen dut eta.

Mendira joan naitekeenean bi ordu dira igotzeko (lehen ikuspegirako lekura) eta beste bi ordu jaisteko, modu honetan ematen dut eguna.

Bukatzeko, esan behar dut igandeak ez zaizkidala batere gustatzen.


No hay comentarios: