martes, 14 de octubre de 2008

Rio de Janeiro


Nik uste dut oporretara joateko lekurik onena Rio de Janeiro dela. Brasilgo hiri handienetako bat da, egiaz, bigarrena, Saõ Pauloren ondoren.

Hiri honetan ondo pasatzeko behar den guztia dago.

Oso famatua da Amerikako hondartza onenak dituelako, Ipanema eta Copacabana dira ezagunenak, hotel asko daude auzo honetan. Beste auzo bat oso famatua Leblon da. Han filmatzen dira Brasilgo nobela guztiak, auzo oso polita da eta lasaia, ni joan nintzenean han gelditu nintzen, nire português irakasleak apartamentu bat dauka han.

Baina hondartzara joatea gustatzen ez bazaizu ere, aukera handia duzu han.

Riora joaten bazara ezin zara “Cerro del Corcovado”-ra ez joan, hori pekatua izango litzateke, han dago mundu osoan famatua den Brasilgo estatua erraldoia, “ Cristo Redentor”, eta “Pão de Açúcar”-era ere joan behar duzu. AAh!! Eta garaian bazoaz, mesedez, “carnaval” – iñauterira joan!!!!

Nahiz eta Riok gauza ederrak izan, txarrak ere baditu.

Pobretasun oso handia dago, ziurtasunik ez, gauetan ezin zara bakarrik ibili, oso arriskutsua delako.

Baina guretzat, argentinarrontzat, hori nahiko normala da, zoritxarrez, eta badakigu kontuz ibiltzen leku guztietan…

Hango gauak dira ez zenituzke galdu behar, aukera guztiak dituzu-eta; teatroak, tabernak, diskoak…ufff, mundiala, gehiegi, ez sinestekoak!!!!

Hori bai, zuk portuguêsez hitz egiten ez baduzu, jendea ez da oso atsegina…orduan gogoratu, joan nahi baduzu, lehenengo esadazu mesedeeez!!!!! Ni izango naiz zure gida eta itzultzaile!!!!jajaja

No hay comentarios: