miércoles, 22 de octubre de 2008

Igandeak, etxean geratzeko egunak


Normalean igande goizetan bakarrik egoten naiz, hargatik nire buruarekin pasatzen dut.

Goiz jaikitzea gustatzen zait, dutxa hartu ondoren, arropa erosoa

jantzita, kafea hartzen dut. Bitartean, nire landareak garbitzen eta ureztatzen ditut. Umorea badut, irratia pizten dut musika entzuteko, edo isilik geratzen naiz txorien kanta entzuten. Hamarretan, bazkaria prestatzen hasten naiz, pastak saltsarekin normalean. Hau da igandeetan egiten dudan lan bakarra, etxetik kanpo ez gaudenean.

Igande batzuetan osaba-izebek gonbidatzen gaituzte bazkaltzera. Joaten garenean, egun osoa haiekin pasatzen dugu eta nire ohiko plana aldatzen da.

Neguko igandeak, udakoak baino atseginagoak dira bazkaldu eta gero lokuluxka egin eta…hartzeko, euria egiten badu, hobeto.

Sukaldea garbitu bezain laster ohera joaten naiz liburu batekin eta noizean behin telebista pizten dut. Telebistaren zurrumurruarekin, lotan gelditzen naiz beti.

Udan, berriz, hondartzara edo igerilekura joan nahiago dut, arratsaldeko hirurak edo laurak arte. Hori dela eta, bazkaria beranduago hartzen dugu. Gauean ere buelta bat ematea eta izozkia jatea gustatzen zaigu.

Gero, lagunei telefonoz deitzen diet berriak kontatzeko.

Eguna bukatu baino lehen asteko gauzak prestatzen ditut (arropa, zapatak, poltsa, agenda).

Horrela, atseden handia izaten dira nire igandeak.

No hay comentarios: