martes, 14 de octubre de 2008

Floreanopolis



Oporretara joateko lekurik ederrena oraindik ez dut ezagutzen, bidai gutxi egiten dudalako.

Izugarri gustatzen zaidana Brasilen dago, Floreanopolis. Floreanopolis, Santa Catalina, Brasilgo hegoaldeko Estatuan dago. Montevideotik 1500 kilometrora.

Hiri honek parte bat du kontinentean eta bestea irla batean, zubi eder luze batek lotzen du irla kontinentearekin.

Kontinenteko hiria oso polita, modernoa da, industria asko ditu, baita antzinako eraikin ederrak ere.

Kostaldeko ibilibide luze ondo argiztatuak) ikuspegi ederra ematen die bisitariei.

Jatetxe onak aurkitzen dira non Basilgo janaria, alemaniakoa, besteak beste, zerbitzatzen duten.

Gauean oso hiri bizia eta zaratatsua da.

Zubitik pasa ondoren ingurunea aldatzen da. Mendiak, aintzirak, zuhaitzak, landareak, berdearen ederra!

Eta bat-batean, menditik jaisten direnean hondartzak eta ozeanoa agertzen dira. Ozeano Atlantikoa. Hondartzek irla osoa inguratzen dute, denak desberdinak dira. Bat, bestea baino politagoa.

Kostaldean, eta hondartzan jatexe txikiak badaude. Han izkirak, txipiroiak, karramaroak, eta abar jaten dira garagardoarekin, caipirinharekin, edo.

Irla honetan paisaia, eguraldia, giroa, jendea, atseginak dira. Brasilgo jendea oso alaia eta jatorra da, umore ona du beti. Haien musika ere asko gustatzen zait; zambak dantzatzera animatzen zaitu eta bossa-novak giro lasaiagoa sortzen du hitz egiteko, edo bakean gelditzeko itsasoari begiratzen diozun bitartean.

Niretzat edozein lekutan, itsaso ondoan ibiltzea, itsasoko produktuak jatea, eguzkiaren azpian etzanda egotea, lagunarte atseginarekin egotea, oporrak dira.

No hay comentarios: