miércoles, 2 de julio de 2008

Argentinako bandera

Argentinako bandera“escarapela”ren-eratorpena dela esan dezakegu.

1810ko erreboluzioan, abertzaleek zinta urdin argia eta txuria erabiltzen zuten: “escarapela” ezaguna. Zintaren koloreak, oraindik Borboien dinastiaren sinboloa da (Juan Carlos de Borbón-ek erabiltzen zuen bandak banda urdin argi eta txuriak frogatzen du). Borboiek monarkia konstituzionala defendatzen zutenez, hemengo abertzaleek kolore horiek hartu zituzten. Horrekin, iraultzaileek monarkiaren alde eta Frantziako liberalismoaren kontra zeudela jakinarazi nahi izan zuten. Gainera, Fernando VII erregarekin (momentu hartan Napoleon Bonaparteen presoa zen Baionan) leialak zirela erakusten zuten.

1811. urtean, Manuel Belgranok (ekonomilaria, abokatua, eta militar ere bilikatu zena), bi koloreko zinta hori erabiltzeko agindu zuen; batez ere, errealisten, erregezaleen desberdin izateko. Horrela, nahasketak sahiesten ziren, erregazaleek normalean gorria erabiltzen zuten eta.


Eskarapelak


Manuel José Joaquín del Corazón de Jesús Belgrano (hori bai izena!!! jajaja)

1812ko otsailaren 27an, Belgranok bi artilleria-bateria jarri zituen Rosarion (gaur Santa Fe-ko hiri nagusiena da, nahiz eta probintzia horren hiriburua ez izan). Bateriek Askatasuna eta Independentzia zuten izena. Egun hartan, eta Lehenengo Gobernu Abertzalearen baimenik gabe, Belgranok banderaren zina egin zuen. (benetan, Kongresu Konstitzionalaren zina izan zen). Dirudienez, bandera hura María Catalina Echevarría de Vidal-ek egin zuen, Villa del Rosarion bizi zen auzoko batek.

Nahiz eta atzera-aurrera asko egon, azkenean Belgranok proposatu zuen bandera 1816. urtean aprobatu zen, Provincias Unidas del Sud-en (gaur Argentina) independentzia ondoren. Harrezkero, aldatu batzuk egin dira. Gaur gure bandera hau da:


Bukatzeko, kontatako dut banderaren eguna ekainaren 20an ospatzen dela, Belgrano egun hartan hil zelako (hemen ia jai ofizial guztiak pertsonaia ospetsuren baten heriotzaren egunean ospatzen dira; ez dakit zergatik) A! Ia ahaztu zait: Rosarion banderaren monumentua dago eta ikustea merezi du, oso polita da eta.

No hay comentarios: