miércoles, 2 de julio de 2008

Mendozako armarria


Aldaketa asko izan arren (1819. urtetik), azkenean, 1941ko urriaren 25an armarriaren itxura hau onartu zuten Mendozako konstituzioan.

Armarriak forma obala dauka. Obaloaren goiko erdia urdin argia da eta azpikoa, txuria. Erdi honetan (azpikoan) bi esku gurutzatzen dira eta biak pika, astamakila bat hartzen dute. Pikaren goian “gorro frigio” dago (Frigia txano hori erabiltzen den Asia zaharrako herri bat zen). Eskuen behean oparotasun-adar bat dago eta han ikusten diren: mahatsak eta “aireko krabelinak” edo “claveles del aire” (oso lore arruntak hemen). Obaloaren goian, eguzki atera berria agertzen da. Bi aldeetatik, bi erramuk girlanda obaloa inguratu egiten dute. Azkenean, zinta txuri-urdin argi batek girlandak biltzen ditu.




Sinbologia

- Eguzki atera berria: Nazio-batasuna. Eta eguzki-printzak Mendozako departamendu bakoitzaren irudiak dira. (representa cada uno de los departamentos mendocinos)

- Esku gurutzatuak: Anai-arreben batasuna.

- Pika: Lana.

- “Gorro frigioa”: Erredentzio eta askatasunaren ikurra da.

- “Aireko krabelinak” eta mahatsak: Hauek lurralde honen gauza tipikoak dira.

- Erramu girlandak: Garaipenaren ikurra dira.

- Zinta: Lurralde hauek independizatu zituzten abertzaleek zinta hori 1810. urteko iraultzan erabili zuten.

- Urdin argia: Hemengo zeruaren kolorearen irudia da (hemen zerua ia urte osoan hodeirik gabe dago).

- Txuria: Elurraren eta gure mendien kolorea da. Gainera araztasunaren ikurra da.

No hay comentarios: