miércoles, 12 de diciembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?


Hemen esaten da munduan ez dakitela ezer gutaz… Maradona, tangoa eta haragia izan ezik!.

Kontatuko dizuet nola ikusten dugun gure burua edo, hobeto esanda zer ezagutzen dugun guri buruz… hasieratik esan behar dut, ez dela gehiago…


Argentinarrok matxistak garela esatea gauza arrunta da. Bai, ni ere ados nago horrekin, eta Argentinako amen kulpa delakoan nago. Hala eta guztiz ere, hemengo gizon gehienak parte handia hartu ohi dute etxeko lanetan edo gutxienez, etxeko mantenuan: konponketa txikiak eta abar. Adibidez: bonbilla aldatzea, altzariak konpontzea, lorategi, maskota eta autoaren ardura, igandeko janaria prestatzea, etxeko izapideak egitea... garai honetan gero eta gizon gazte gehiagok, emaztearen pare-parean, etxeko ardura hartzen dute lotsarik gabe, harro. Bikote gazteetan, biek lan egiten dutenez, biek izaten dute umeen ardura.


GFK Group Kontsultoraren arabera, gizon argentinarrak 10 ordu ematen dituzte etxeko konponketetan;munduan, ordea, 7 ordu da batezbestekoa. Ingalaterrakoek bi ordu bakarrik. Orduan aktore zaharrak esan zuen bezala da: hau gizarte matxista da baina emakumeek agintzen dute.


Beste gauza bat Argentinaren ekonomia da. Inork ez du ulertzen zergatik gauden beti hondamendiaren mugan hainbeste baliabide izanda. Txitean-pitean krisialdian sartu ohi gara, baina sartu bezain azkar atera ohi gara. Horregatik, konturatu gab,e pesotik dolarra edo eurora aldaketa egiten dugu. Beti dakigu zenbat peso balio duen dolarrak


Orokorrean, oro har indibidualistak eta eskuzabalak garelakoarekin ados gaude… baita ere… malenkoniatsuak eta kartsuak, harroputzak eta apalak, positiboak eta negatiboak, gauza handiak eta zekenkeriak egiterako prest gaudenak…


Guk txanponaren bi aldeak erakusten dizkiogu munduari, txarra eta ona aldi berean.


Ziklotimikoak garenez, gainera dikotomia betierekoan bizi gara..


“Como Somos” liburuan Carlos Ulanovsky idazleak guri zera esaten du:


Judua bezala kexatu, frantziarraren antza izan, ingalaterrakoa bezala jantzi eta gaztelaniaz egiten duen italiar mota bat da argentinarra. Paul Samuelsonek (ekonomiaren nobel sariaren irabazleak) ironikoki esaten du: “munduan lau estatu mota daude: garatuak, azpigaratuak, Japón eta Argentina.


Azkenean, ez kanpotarrek ez guk ez dakigu oso ondo nolakoak garen.



No hay comentarios: