lunes, 3 de diciembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?


Argentinarrak oso abegitsuak dira. Amaren herrira joaten naizenean lagunekin, haiek nire sendiaren etxean geratzen dira eta nire hango lagunen etxera ere joaten dira. Eta dena prestatuta egon behar da etorri naizenean haiekin. Baina hiriko jendea ez da herri txikietan bizi dena bezalakoa. Nahiz eta jende ona izan ez da gauza bera.
Argentinarrei ondo jatea gustatzen zaie. Argentinarrei gehien gustatzen zaien janaria asadoa da, hemengo janari tipikoa da.
Normalean argentinarrak elkartzen dira etxe batean asadoa jateko eta momentu ona pasatzeko. Gauza bera gertatzen da matearekin, dagoeneko badakizue zein inportantea den matea guretzat.
Nahiz eta argentinarrek nolakotasun onak izan, txarrak direnak ere existitzen dira.

Argentinar batzuk “vivo”ak direla pentsatzen dute. Abantaila edukitzea gustatzen zaie.

Adibidez, lan egitera ez joateko, gezurrak esaten dituzte haiek, ez dakit, “gaixo nago””nire semea txarto sentitzen da”, oporretara joateko zerbitzuen kontuak ez dituzte ordaintzen . Adibide asko daude, hauek dira batzuk.

Argentinako leku gehienetan festak ospatzeko, egia esateko, eguberrietan eta urte berrietan, jendea elkartzen da herriaren rdian su artifizialak ikusteko eta beste herriko jendea agurtzeko, jaia ospatzeko eta abar.

Amaren herrian suhiltzaileek haien turutak aktibatzen dituzte eta orduan jendeak jakin dezake noiz diren hamabiak. Oso normala da jendea kaleetara irtetea beste jendearekin topa egiteko.

Badakit ezaugarri gehiago daudela, baina nire ustez hauek dira ezagunenak.

No hay comentarios: