lunes, 3 de diciembre de 2007

Argentinako gazteon ohiturak

Odiseo fundazioak Argentinako gazteei buruz egin berri duen ikerketa oso interesgarria da.

Haien interesei, balioei, jarrerei, mugimenduei eta ikuspuntuei buruz hitz egiten du. Odiseokoek 18tik 29 artekoei inkesta egin zieten 2006an. Hemen laburpen bat erakutsiko dugu.


Erlijioari buruz, inkestak erakusten du argentinar gazteen ehuneko berrogeita sei elizara joaten ez den katolikoa dela eta ehuneko hamabostek ez duela Jainkoagan sinesten Inkestako ehuneko hamazazpi bakarrik da elizara joaten den katolikoa.

Beste datu garrantzitsu bat: gazteen ehuneko hirurogei bere gurasoekin bizi da, hala ere ehuneko berrogeita zazpik bere burua independentetzat jotzen du. Harremanei buruz ehuneko hirurogeita lauk uste du ezkondu baino lehen bikote- bizikidetza ona dela.

Beste aldetik, ehuneko hirurogeita hamaseik esan du ingurumenari buruzko gaiez kezkatzen da.

Argentinako gazteriaren ehuneko hogeita seik pentsatzen du marihuana gizarteak onartzen duen droga dela, eta kontsumitzeko dena legeztatzea egokia izango litzatekeela. Ehuneko hogeita hamabostek marihuana alkohola bezain kaltegarria dela uste du, eta, azkenean, ia ehuneko berrogeita hamarri iruditzen zaio drogak eta alkoholaegungo arazo nagusia direla.

Hemengo gazteek egiten dutenari buruz, hogeita hamarrek bideojokoak erabiltzen ditu, berrogeita hamarri rocka gustatzen zaio eta, hogeita hamarri, berriz, cumbia.

Horiek Argentinako gazteen datu batzuk dira, baina gehiago jakin nahi baduzu, aukeratu hau.

No hay comentarios: