viernes, 30 de noviembre de 2007

Matearen aurkakoak


Nahiko berandu heldu naizenez saio honetara, “gai” bat asmatu dut mateari buruz hitz egiteko, (espero dut beste batena ez errepikatzea).



Dakigunez, matea edatea Amerikako Hegoaldeko ohitura da. Eta Europara joaten bazara matea hartuta esango dizute “ah, bai, Argentinan edo Uruguain jende guztiak edaten du belar hori”. Nik ere botako dut mito bat. Jende guztiak ez du edaten matea. Hasteko, matea beheko klaseekin lotuta dago. Izan ere, tango askotan agertzen da, (adibidez, Yira, yira: “cuando no tengas ni fe ni yerba de ayer secándose al sol, cuando rajés los tamangos buscando ese mango que te haga morfar”) eta ondo dakigu tangoa ez zela “oligarkian” jaio. Orain ohitura hau lehen baino zabalduago dagoen arren, adibidez, nire amaren belaunaldian, jende pilo batek ez du matea edaten txiroen edaria dela pentsatzen duelako. Beste alde batetik, matea edateak giro berezia sortzen du,adiskidetasun giroa, eta esan beharra daukagu, jende askori ez zaiola gustatzen giro hori. Batez ere ezezagunen artean. Horrekin lotuta dago garbitasunaren asuntoa. Nahiz eta matearen alde egon, nik behintzat aitortu behar dut, “Bombilla” ahoz aho doala eta ahoz aho daramatzala germen eta bakterio guztiak. Egia esateko, nik ez nuke edango hamar petsonak-edo edan duten botila batetik, eta matearen bonbilla ez al da, akaso, gauza bera?


Puntu hauetaz aparte, matearen aurkakoek aipatzen dute mateak urduri jartzen dituela, bihotzerrea (acidez) sortzen duela eta ez dela ona hesteentzat. Eta agian arrazoia daukate, baina ni ez ninteke bizi matea edan gabe.

No hay comentarios: