martes, 13 de noviembre de 2007

El cardon


Cardona kaktus handi bat da, arantzatsua, Andeetako eskualdean dagoena. Basamortuetan eta leku lehorretan ernetzen dira, hala eta guztiz ere haien arradailak ur-biltegiak dira. Legendaren arabera Amaicha del Valle-ra joaten den bidean dauden cardonak indiarrak dira, landare bihurtuta daudenak. Haiek mendiak eta haranak zaintzen ari dira, konkistatzaileek inoiz ere ez eskuratzeko

Tragikoena landare bihurtu ziren modua da. Kontatzen da konkistaren boladan, Incak, espainiarrak bere herria menperatzen ari zirela ikusten zuenez, inperioaren luze-zabalera mezulariak bidali zituen tropak antolatzeko eta inbaditzaileari erasotzeko. Horretarako gudariak puntu garrantzitsuetan jarri ziren, Incaren jazarpen-aginduaren zain. Baina, zoritxarrez, agindu hori ez zen inoiz iritsi, bidali zituen chasquiak, mezulari indiarrak, konkistatzaileek harrapatu zituztelako eta Inca oinazetu eta hil zutelako. Indiar ausartek itxaron eta itxaron zuten, denbora pasa eta, errukitsuki, Pachamamak (Amalurrak ) lo eragin eta beren parte bihurtu zituen, horrela haien hankak lurrarekin lotu ziren eta arantzaz estali zituen inork gaitzik ez egiteko


Inca

Gainera, landare honek lore zuri bat ematen du. Lore honek euria erasaten du. Legendak kontatu du lorea Caciquearen alaba dela. Neska maiteminduta zegoen, baina bere aitak ezkontzaren kontra egin zuen. Orduan neskak eta bere indiarrak ihes egin zuten mendira. kazikea bere alaba ez zegoela konturatu zenean , haien atzetik joan zen. Haiek atzematear zenean, maiteminduek Pachamamari laguntza eskatu zioten, eta berak beren altzoan ezkutatu zituen. Caciquea, desagerpenagatik harrituta zegoena, han geratu zen haiek aurkitzeko eta bere alaba zigortzeko. Orduan, denborarekin haiek cardon bihurtu ziren. Horrela zigortu zuen Pachamamak kazikearen harrokeria.

No hay comentarios: