miércoles, 28 de noviembre de 2007

Quilmes

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Zer uste zenuen, Quilmes garagardo marka bat baino ez zela? Bada, ez, hori baino asko gehiago da. Nire ustez, Argentina osoko leku zoragarriena Quilmes- amerindiarren hondakinak- da. Hori Argentinako egonleku prehispaniko handiena da, quilmes- amerindiarrak Calchaquí-tarrak ziren eta 800. urtetik han bizi ziren. Tribu honek oso garapen ekonomiko eta sozial handia lortu zuen, XVII. mendean batez beste 10 mila biztanle zeuzkan.

Leku hau Tucumánen dago, Argentinako iparraldean, Alto del Rey mendixkan. Argentinarentzat hondakin hauek oso garrantzitsuak dira, Espainiakoen kontrako borrokaren azken gotorlekua delako. Amerindiarrek han 130 urte borroka egiten pasa zuten, baina 1667an Espainiakoek menderatu egin zituzten. 1700 pertsona bizirik atera ziren baina Buenos Airesa (orain Quilmes auzoa denera) eraman zituzten oinez, orduan 400 bakarrik iritsi ziren.

No hay comentarios: