martes, 13 de noviembre de 2007

Moroti eta Pita




Aspaldian, gizakirik ez zegoen munduko eskualde batean zebilen I-Yará (Ur Jabea), jainko ona den Tuparen laguntzaileetako bat. Hain leku ederra jenderik gabe ikusteak harritu egin zuen.


Eta erabaki zuen Tupari lur pixka bat eramango ziola. Tupak hartu eta, urarekin nahastu ondoren, oratu egin zuen. Harekin, Tupak bi gizon sortu zituen, herrialdea jendeztatzeko.

Gizon bat zuria zen eta Moroti izendatu zuen; bestea,ordea, azal gorria zen, Pita.


Gizon hauek emazteak behar zituzten sendiak osatzeko. Momentu horretan, I-Yarári agindu zion bi emakume oratzeko.


Eta horrela egin zituen Ur-Jabeak (el señor de las aguas). Laster asko, bi bikoteak zoriontsu eta alai bizi ziren basoan. Tokiaren edertasuna gozatzen zuten, sustraiak eta fruituak jaten zituzten eta leku horretako biztanleria gehitzen zuten seme-alabak izaten zituzten.


Baina, momentu batean euren bitzitza erabat aldatu zen.


Pita tacu-fruituak biltzen ari zen egun batean, bera eraso nahi zuen animalia bat harriaren ondoan agertu zen. Babesteko, Pitak harri handi bat hartu zuen eta indarrez bota zion. Baina harriak ez zuen animalia jo. Harriak beste harri batekin topo egin zuen, eta topatzean, txinparta batzuk jauzi ziren.


Garai hartan, hori gertakari ezezaguna zen eta harriaren talkak eragindako efektu ederraz ohartu zenean Pitak operazioa errepikatu egin zuen berriro ere; beti argi bera agertzen zela ziur egon arte. Horrela idoro zuen sua.


Beste behin, berrik, Morotik, babesteko, pecarí ( txerri basatia) hil behar izan zuen . Artean, inoiz ez zutenez haragirik jaten, ez zekiten zer egin harekin.


Pitak sua ederra piztu zuela ikustean, bururatu zitzaion animalia hilik botatzea sutara. Tartean, haragitik Morotiri jangarria iruditu zitzaion usain gozo bat ateratzen hasi zen, eta probatu egin zuen. Ez zen erratu, ez! Gustua usaina bezain atsegina zen. Pitari eman zion probatzeko, bien emakumeei ere bai eta denei zapore onekoa iruditu zitzaien.


Egun horretatik aurrera sustrai eta frutuei muzin egin eta jateko animaliak ehizatean hasi ziren.


Animalia horien indarrak eta trebetasunak euren adimena zorroztera behartu zituen. Animaliak menderatzeko balio zituzten armak sortu zituzten, honela arkua, gezia eta lantza sortu zituzten.


Baina, jakina, besteen oldarraldiez babesteko ere balio zuten arma horiek. Bi anaien arteako lehia sortu zen. Lehia laster bihurtu zen bekaizkeria eta eztabaida...eta


Hortik aurrerakoa ondo ezagutzen duzue.



No hay comentarios: