lunes, 26 de noviembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?

Argentinarrei buruz topiko asko daude. Orain dela gutxi, hemengo egunkari batean irakurri ditut inkesta baten emaitzak. Inkestaren helburua nolakoak garen jakitea zen.

Zer erantzun zuten argentinarrek? Gehienek (70% baino gehiagok) indibidualistak garela, beti legea urratzen dugula, ahalik eta ahalegin txikiena egiten dugula eta hitza inoiz ez dugula betetzen esan dute. Ikusten denez, dena negatiboa da!


Beti bezala, topikoetan eta estereotipoetan egia eta gezurra nahasten dira, eta ez da erraza muga bereiztea. Hala ere, jendearen iritzietan badago egiazko zerbait. Legearekin eta arauekin baditugu arazoak. Guk uste dugu posible dela legea interpretatzea. Adibidez, badakigu ez dagoela autoa kalearen erdian uzterik, baina gure semea-alaba eskolatik jasotakotan, egiten dugu. Eta gainera, norbaitek zerbait esaten badu, gure erantzuna dugu: “ez dago lekurik”, edo “bost minutu dira” edo antzeko zerbait.


Indibidualismo eta harrokeriari buruz badaude txiste pilo bat, adibidez:


Zein da negoziorik onena? Argentinar bat erostea balio duenaren truke, eta gero saltzea beren ustez balio duenaren truke.


Zergatik egiten dute irribarre argentinarrek hozkailua irekitzen dutenean? Hozkailuaren argia ikusten dutenean argazki batean agertuko direla uste dutelako.



Hala ere, hau guztia egia hutsa izango balitz, hemen ez litzateke posible izango bizitzea. Gauza bat da topikoak, estereotipoak, irudiak eta beste bat da errealitatea. Hemen jendeak egiten du lan, besteei laguntzen die eta egin behar duena egiten du. Batzuk harroak, indibidualistak eta gezurtiak dira, baina ez gehienak, Jainkoari esker.

No hay comentarios: