miércoles, 28 de noviembre de 2007

Hodeitako trena

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Badago miraririk Argentinan? Beno, gutxienez gizonen eskuekin egindako mirariak. Esan nahi dut: badaude eraikin politak, noski, baina: badira mirariak? Oso zaila da hori esatea. Hala ere, Saltan, oso eraikin harrigarri bat dago: “Hodeietako trena”.

Nahiz eta toki horretan 1930. urtetik trena egon (lurrinarekin funtzionatzen zuen trena), proiektu turistiko hau 1971. urtean jaio zen eta, urteak joan urteak etorri, fama handia irabazi du Argentinan eta mundu osoan. Argentinara etortzen den edozein turistak trena bisitatu behar du.

Tren honek izen hori dauka oso altuera handian ibiltzen delako (4.200m.) eta ibilbidearen zati batzuetan hodeien gainean egon ahal da. Benetan, esperentzia polita da: trena ez ezik, paisaiak ere oso ederrak dira.

Ibilbideak 217km dauzka eta 15 ordu inguru irauten ditu (joan-etorriak) goizeko 7:00etatik gauerdira. Trenbideak 29 zubi, 21 tunel, 13 ubide (viaductos), 2 “errulo” eta 2 “zig-zag” zeharkatzen ditu.

Tren barruan jangela, itzultzailea eta laguntza medikoa daude; oxigeno eta koka-hostoak oso normalak dira arnasa hartzeko arazoa duten pertsonentzat edo altueragatik gaizki sentitzen den jendearentzat (datu bitxia: altuerak eragiten duen arazoari “apunamiento” deitzen zaio, eskualde horrek Puna izena duelako).

No hay comentarios: