martes, 13 de noviembre de 2007

NOLA LORTU ZUTEN SUA TEHUELTXETARREK


Tehueltxetarrak Argentinako hegoaldean bizi zen (beno, oraindik batzuk bizi dira) beste herri bat dira. Ez nago ziur baina, dirudienez, maputxetarrek izen hori jarri zieten tehueltxetarrei: tehuel= betizu; txe= jende. Maputxetarrak eta tehueltxetarrak harreman asko harreman handia (batzuetan ona besteetan txarra) zuten eta horregatik beren ohiturak berdintsuak ziren.


Istorio honek nola ezagutu zuten sua tehueltxetarrek kontatzen du eta, irakurri dudanean, niri Elal (pertsonaia mitologiko bat) ia-ia Martin Txiki bezalakoa dela iruditu zait. En fin..., istorioa da hau:

Egun batean, Elal Patagonian zehar zebilen beti bezala eta usain goxoa nabaritu zuen. Elal oso azkarra zenez, konturatu zen berak usain hori ezagutzen zuela: tximista batek zelaiak erretzen zituenean animali batzuk erre eta oso usain berezia ematen zuten. Usain bera sentitzen ari zen une hartan!

Orduan pitxe-a (armadilo), puma eta txinge-a (zorrillo) ikusi zituen bilera batean. Taldera hurbildu zen, baina animaliek ezkutatu zuten egiten ari zirena.

“Zer egiten ari zarete?”, galdetu zien Elalek. “Uste dut hemen sua ikusi dudala.”

“Sua?”, erantzun zion txingeak, “guk ez dakigu zer den hori”.

“Ez naiz leloa!!!”, esan zuen haserre Elalek. “Ez dute ikusten nire jendea haragi gordina jaten duela?!!”. “Emadazue gutxienez txingar bat!!”. Baina animaliek sua ezkutatzen jarraitzen zutenez, sutan sartu eta dena lapurtu zien Elalek. Horrela, txingarrak hartu eta herriko agureei eman zizkien. Honela ondo dago”!!!, esan zuen Elalek, “Hemendik aurrera, sua bakarrik gizakirentzat izango da. Animaliek haragi gordina jango dute”

Eta...horrelaxe ikasi zuten tehueltxetarrek gure herrian hain estimatua den haragia erretzen.

No hay comentarios: