lunes, 12 de noviembre de 2007

La Telesita

Elezahar hau Santiago del Esterokoa da eta hego mendebaldeko Argentinatik zabaldu da mundu osora.

Oso klima lehorra eta beroa daukan Argentinako probintzia da Santiago del Estero. Zuhaixka baxuez eta arantzatsuez osatuta dagoen landaredia oso usua da .

Elezahar honen bertsio batzuk daude baina nik ospetsuena kontatuko dizuet.

Telesita Santiago del Esteroko neska oso txiroa zen .Bere gurasoak hil ondoren, neska zoratu eta basora joan zen bizitzera

Alde batetik bestera ibiltzen zen eta jendeak ez zezakeen egunez ikus.

Janaria eskatzera herrira hurbiltzen zen eta gero basora itzultzen zen berriro.

Hala ere, arrantxo batzuen musika entzuten zuenean berehala hara joaten zen eta dantzatzen hasten zen.

Herritarrek inguratzen zuten eta berak alkohola edaten eta dantzatzen jarraitzen zuen goizaldera arte, txundituta balitz bezala.

Honela,Telesita neska alaia eta dibertigarria bihurtzen zen. Ez omen zen inoiz nekatzen, agian , bai alkoholarengatik, bai erotasunarengatik.

Antza denez, gau batean, suaren inguruan dantzan zebilela, sutara erori eta han jarraitu zuen dantzan sugar artean.

Inork ezin izan zuen salbatu, ez baitzegoen urik. Ondorioz, Telesita ikatz bihurtu zen.

Harrezkero jendeak Telesita heriotzaz haraindiko izakia dela esaten du eta mirariak egiten dituela sinesten du.

Herritarrek berari eremuetarako, soroetarako, ura eskatzen diote eta neskak beti euria eginarazten du.

Beste batzuek bere amodioak konpontzeko edo gaixoak sendatzeko erregutzen diote. .

Horretarko LAS TELESIADAS antolatzen dituzte.

Oraingo honetan Telesitari zerbait eskatzen dionak zazpi kopa ardo edo aloja edan eta zazpi chacarera dantzatu behar ditu,

Geroago guztiek dantzatzen eta edaten jarraitzen dute,

Hemen, fedea, alkohola, dantza eta lasaikeria, dena elkartzen da.


Chacarera dantza argentinarra da.

Aloja: algarroboaz edo artoz eta urez egindako edari alkoholduna da.

No hay comentarios: