lunes, 26 de noviembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?


Nire ustez munduan “argentinar jator-jatorrak” ezezagunak dira, baina argentinar tipikoa –hibridoa- ezagunok gara eta gainera gure ospea ez da hain ona.

Nola Europan hala Amerikan ustel, susmagarri, handiuste, berekoi eta harroputzok garela esaten dute.

Bai Perun bai Kuban, berriz, desberdin ikusten gaituzte. Hau bi argentinar borrokalari ezaguni zori diegu.

Perutarrek San Martin gure askatzaileak haiek ere askatu zituelako estimatzen gaituzte batetik.

Bestetik, aspalditik etortzen dira Peruko gazteak Argentinara Unibertsitatean ikastera eta gure elkartasuna ere aurkitzen dute.

Kubatarrek “Che Guevara”ri esker maite gaituzte. Eskuzabal eta arduratsuok garela esaten dute. Egia esateko, ez gara ez hain onak, ez hain gaiztoak.

Gai hau da astiro eta sakon aztertzeko modukoa da.













José de San Martín

1 comentario:

Joxelumu dijo...

Kaixo Donostiatik,
Argentinarrak izateaz gain, euskaldunak izateak ere bere eragina izango du ez da?
Zertan desberdintzen zarete beste argentindarretatik, horrela bada?
Zorte on eta aurrera !