jueves, 29 de noviembre de 2007

Cunbiantxeroak, pop-rock zaleak eta punchiak

Cumbianchero taldea




Euskal Herriko gazteen ohiturak ezagutu ditugu ikas-saio batean. Baita parranda nola egiten duten, zein talde mota dagoen eta nolako drogak kontsumitzen dituzten ere. Euskal Herriko berri izan ondoren, gu argentinarron ohiturak azaltzen saiatuko gara.




Argentinako gazteen ohiturek bertsio desberdinak dituzte. Gutxienez hiru talde handi daude: cumbia entzuten dutenak, rock-popa entzuten dutenak eta musika elektronikoa edo “dance” entzuten dutenak. Talde bakoitzak bere ezaugarriekin.




Kunbiazaleen taldea asko handitu da azken urteetan. Normalean talde honen honetako jendea apala da. Jakina, cumbia entzuten duen jende aberatsa ere badago baina hori ez da arruntena. Hobeto ulertzeko, gutxi gorabehera hemengo “cumbieros” edo “cumbiancheros”, cumbiancheroak, Estatu Batuetako raperoak, hip-hop zaleak, bezalakoak dira. Beren ohituretan oso itxiak dira eta gehienetan bakarrik cumbia entzuten dute. Ardo merkea eta txarra edaten dute. Hemen esaten dugu “tetra” edaten dutela. “Tetra-brick”-a kartoiezko ontzi mota da. Hor esnea, fruta-ura, saltsak eta ardoa ere ontziratzen dira. “Tetra-brick”-ean saltzen den ardoa merkeagoa da. Beste edari batzuk dira: garagardoa, ferneta, bodka...




Hartzen dituzten drogak marihuana eta kokaina omen dira. Igual, azken bi urteetan “paco” agertu da. Droga hau oso arriskutsua da, txarra delako. Ba, benetan, oso kalitate txarrekoa da; zaborra baino okerragoa. Oraingoz “villas miseria”-etan eta kartzelan hartzen omen dute baina oso merkea denez, tamalez, bere kontsumoa gero eta handiagoa da.

Rock-pop zaleen taldea handiena da. Heterogeneoena ere bai: hemen benetan denetik aurkitzen da. Igual, munduan ezagunena denez, uste dut Argentinan, edozein lekutan bezala, antzeko ezaugarriak dituela talde honek. Dena den, esango dut sub-talde asko daudela: “metaleros” (heavy metal entzuten dutenak), “rollingas” (Rollings Stones eta beren imitazioak entzuten dituztenak), “darks”, “ricoteros” (“Patricio Rey y sus redonditos de ricota” taldearen fanatikoak), “punks”, “bluseros”, “rastafaris” (reggae entzuten dutenak), etab. Jakina, bakoitzak bere ohiturak dauzka (arropa, edariak, musika...). Hori bai, salbuespenik gabe, sub-talde guztietan garagardo asko eta mariahuana daude. Batzuk ardoa (“tetra”, noski, merkeagoa delako) eta ferneta ere edaten dituzte. Edo, nahiz eta bitxiagoa izan, whiskia eta bodka.




Azkenean, talde berriena: musika elektronikoa entzuten dutenak. Nire ustez, talde hau barrigarriena da. Alegia, oso jende dibertigarria aurkitzen da hemen. Gehienetan “electrónicos” jende “cheta” (cheto=pijo) da edo gutxienez sofistikatuak izan nahi dute. Jai elektronikoak beti beteta daude eta gero eta gehiago egiten dira. Jai horietan ez da arraroa jende itxuraldatuak aurkitzea (mozorroak, oso arropa bitxia, kolore asko, distira handia). Ia beti DJ (disk jockey) atzerritar bat dago (Ingalaterrakoa, Alemaniakoa, Frantziakoa...) hemengo DJ famatu batekin. Normalean jaiak gau osoa irauten dute eta jendeak gaupasa egiten du. Horregatik, gazteek, oso asaldatuta, ordu asko saltoka ematen dituztenez, gehienek talde hau drogarekin erlazionatu dute, batez ere, anfetamina eta estasiarekin. Edariei buruz, ur asko (esaten denez, drogagatik) speeda bodkarekin eta kolorezko tragoak ikusten dira. Bukatzeko, esan behar dut hemen normalean musika elektronikoari “punchi-punchi” deitzen diotela, denbora osoan: bonboa beltzak markatzen, -ez dakit nola esan “bombo en negra”- entzuten delako: pum!-pum!-pum!; horrela gelditzen da garuna: zeharo kixkor!!! Jajaja. Noski, termino hori mespretxuzko samarra da.




A! musika elektronikoa entzuten duenari ere “punchi” deitzen diote: “Éste es un punchi”, “ésos son todos punchis”, etab. Termino hori barregarria da baina batzuetan mespretxuzkoa ere bai.




Beno, ez dakit Argentinako gazteen ohiturak ondo azaldu ditudan. Ni ez naiz asko ateratzen eta gutxi ezagutzen dut. Igual, gutxi gorabehera horrela da gauza...

No hay comentarios: