lunes, 12 de noviembre de 2007

Tandilgo harri kulunkariaren kondaira

Behinola, Eguzkia eta Ilargia, bikote ziren, senarra eta emaztea ziren: bi jainko erraldoi ziren. Onak eta eskuzabalak bezain erraldoiak.

Eguzkia beroaren eta munduko indarraren jabea zen; bere boterea hain handia zenez, bere besoak luzatuz gero, lurra argiaz betetzen zen eta bere hatz miragarrietatik bero ugari sortzen, ateratzen zen. Bera zen bizitzaren eta heriotzaren jaun eta jabe.

Emaztea, Ilargia, zuria eta ederra zen.

Jakinduriaren eta isiltasunaren jabea; bakearen eta samurtasunarena ere bai. Hura zegoen lekuan dena zen lasaitasuna.

Lurrean ibiltzen zirenez, zelaia sortu zuten: lur-hedadura izugarria zen. Ederragoa egiteko, lore askoz eta belarrez bete zuten.

Tapiz berde bat bezalakoa zen zelaia, eta hor jainkoak pauso bigunez paseatzen ziren.

Gero, urmaelak sortu zituzten, eta paseo luzeak egin ondoren, beraietan bainatzen ziren Eguzkia eta Ilargia.

Oso pozik bizi ziren, baina bakarrik egoteaz nekatu ziren eta horregatik, ura arrainez bete zuten eta lurrean animalia mota asko jarri zituzten.

Saltoka eta korrika egiten zuten haien eremuan. Hain zoriontsu ikusteaz Ilargia eta Eguzkia zoriontsu ere sentitzen ziren!

Pozik gelditu zirenez, zerura itzultzea erabaki zuten. Hala ere, eremu polit horiek zaintzeko norbait sortu behar zutela pentsatu zuten. Horrela, haien seme-alabak sortu zituzten: gizakiak. Orain bai, lasai itzuli zitezkeen zerura.

Momentu hartan, gizakiak oso triste jarri ziren, haien gurasoak zerura joango zirelako, baina orduan, Eguzkiak esan zien:

- Ez duzue beldurrik izan behar, hau zuen lurra da eta nik nire argia zuentzat egunero igorriko dut. Nire beroa ere bai, bizitza ez bukatzeko.

Eta Ilargiak esan zuen:

- Ez diozue ezeri beldur izan behar, gaueko iluntasuna suabe-suabe argitu eta zuen atsedena zainduko dut eta.

Horrela, egunak joan eta gauak etorri zoriontsu bizi izan ziren bolada luze batean. Indiarrak babestuta sentitzen zire, beren jainkoek zaintzen zituzten eta. zerura begiratze hutsak jainkoak hor zeudela erakusten zien,beti haien bedeinkapenak eta opariak igorriz. Haien dantzak eta kantuak eskainiz, eguzkia eta Ilargia gurtzen zituzten.

Egun batean, eguzkia zurbiltzen, itzaltzen hasi zela ikusi zuten, gero eta gehiago, gehiago, gehiago… Zer ari zen gertatzen? Zein gauza arraroa! bere aurpegi irribarretsua irri egiteari utzarazi zion beldurgarria, izugarria zen zerbaitek Baina, ezin zuten jakin zer gertatzen zen.

Laster, konturatu ziren izugarrizko puma hegaldun batek eraso ziola Eguzki eskuzabalari zeru mugagabean. Eta jainkoak animaliaren atzaparkaden kontra borrokatzen zuen, defenditzen saiatuz.

Indiarrek haien jainkoa lagundu behar zutela pentsatu zuten eta defenditzeko prestatu ziren. Gerlari ausartenak bildu ziren eta Eguzkiari eraso zion arrotzaren kontra gezi ugari bota zuten.

Bat, bi, ehun…milaka jaurti zituzten, baina ezin zuten puma hil. Puma ez zen hil, gehiago haserretu baizik. Azkenean indiar batek, itua jo zuen eta animalia lurrera erori zen. Azken gezia sabelean sartu eta bizkarretik atera zen, zeharkatu zuen! Dena den, ez zen hil. Hor zegoen, etzanda eta orro eginez. Bere orroek lurra dardarazten zuten!

Hain erraldoia zenez, inor ez zen hurbiltzen ausartzen begira geratu ziren, beldurrez, urrutian. Hori gertatzen ari zen bitartean Eguzkia irribarrez pixkanaka-pixkanaka zerumugaren atzean ezkutatu zen. Zerua gorri-gorri jarri zen …eta gero morez tindatu zen …eta poliki-poliki iluntasuna iritsi zen.

Orduan, Ilargia agertu zen. Behean puma ikusi zuen, etzanda eta orro eginez; errukituta bere agonia bukatu nahi izan zuen. Beraz, hiltzeko harriak botatzen hasi zen.

Hainbeste eta hain handiak zirenez, puma gorputzaren gainean pilatzen ziren eta estali zuten. Pilatu eta estali egin zuten.

Hainbeste eta hain handiak izateagatik, Tandilgo mendiak sortu zituzten zelaian.

Azken harria jaurtita, artean airean zihoan gezi muturraren gainean erori zen eta erori eta iltzatuta geratu zen.

Puma hor lurperatuta betiko geratu zen, eta espiritu gaiztoa ere bai. Indiarren arabera, berriro inoiz ez ateratzeko.

Dena den, Eguzkia zeruan paseatzen denean, puma amorruz ikaratzen omen da eta berriro erasotzeko asmoz mendiko tontorrean dagoen harria kulunkarazi egiten omen du.

No hay comentarios: