lunes, 3 de diciembre de 2007

Sorginak eta aztiak

Dirudienez, aspaldidanik bizi dira sorginak Hego Amerikan

XVI. mendean gaur egungo Argentinan bertako aborigenek hogeita bi talde ezberdin osatzen zituzten. Haien artean petrikiloak, aztiak eta sorginak ere aurki ditzakegu.

Adibidez, “Tierra del Fuegon” “Selknam edo onas”ak bizi ziren eta haien artean sorginak edo petrikiloak ospatsuak ziren eta errespetagarriak ere bai. “Joon” deitzen zituzten sorgin edo azti hauek gaitasun magikoak zituzten deabruaren kontra borrokatzeko, gaixotasunak sendatzeko… Gainera ekaitza eragin ahal zuten eta geldiarazi ere bai.


Joon

Argentinako iparraldean, ordea, Tobak-en artean sorginak gaiztoak ziren, “Konangayk” deitzen zieten. Haiek indarrek gabe uzteko Piogonak edo Chamanak

zeuden, gehienetan gizonak ziren. Badaude hamaika istorio.

Gaur egungo sorginak? Senarrak emaztea “sorgina” deitzen du. Egia esateko Argentinan emakumeok sorginak gara. Sorgin onak garelakoan nago.

Beno, zalantza bat daukagu: Kristina Fernandez de Kirchner sorgin ona izango da? Auskalo!

No hay comentarios: