martes, 4 de diciembre de 2007

Gauchito Gil

Bere izena Antonio Mamarto Gil Nuñez zen. Bere garai eta heriotzari buruzko bertsio asko dago.

Batzuek pentsatzen dute 1890ean hil zela, eta beste batzuek 1840 eta 1848 artean izan zela. Baina, denak bat datoz data ezartzean: urtarrilaren 8a.

El Gauchito errugabea zen, eta borroka baten ondorioz hil zen.

Santutegi bat jaso zuten bere ohoretan. Santutegi hau Corrientes probintzian dago.

Jende asko joaten zen santutegia bisitatzera eta kandelak pizten zituzten. Dirudienez, etxearen nagusiak, jendearen joan-etorriaz nazkatuta, Gauchitoren gorputza hilerrira eramanarazi zuen¡n. Gizon hori oso aberatsa zen, eta bere familia oso pozik bizi zen, momentu hartan.

Egun horretatik gauza txarrak pasatzen hasi zen. Bere semea hil zen, arazo ekonomikoak izaten hasi zen, bera ere gaixotu egin zen.

Egun batean emakume batek esan zien, sendatuko zela Gauchitoren santutegia bere lekura bueltatuko balute. Hori egin zuten eta geroztik erabat aldatu zitzaion bizitza etxeko nagusiari.

No hay comentarios: