lunes, 10 de diciembre de 2007

Nolakoak gara argentinarrok?

BURUGOGORRA: Egia da euskaldunak gu baino gogorragoak direla. Esaterako, aitonak beti du arrazoia (ba, hori pentsatzen du) eta, nahiz ongi eraman, inoiz ez du esango oker dagoela. Oso zaila da argentinarrei buruz hitz egitea. Gehienak, etorkinak dira ( italiarrak, espainiarrak, alemaniarrak, euskaldunak, judutarrak, eta abar). Euskal Herritik etortzen direnak, bai noski, burugogorrak dira, baina adibidez, judutarrak isilagoak eta lasaiagoak dira. Entzungo dute hitz egiten duzuna eta, ez badaude ados, esango dute edo isilik egongo dira, ez borroka egiteko. Gainera identitatearen defenditzaileak dira. Jendeak defenditzen du identitatea eta, haien tradizioak ere zaintzen dituzte.

SOLIDARIOA ETA KOOPERATIBOA: Argentinarrak solidarioak dira. Hemen jende asko dago etxerik gabe. Batzuek aurkitzen duten kartoiarekin egiten dute “etxea”.

Jende horrek, gehienak, nola irakurri edo idatzi ez badaki, orduan boluntario batzuk, batez ere gazteak, “villa” horietara joaten dira dohainik eta klaseak ematen dituzte. Urtero, arropa lortzen da eta bidaltzen zaio iparraldeko jende apal eta txiroari.

ANTOLATUA: ba, ez gara antolatuak. Esaten da, La Plata, munizipio antolatuena dela. Uste dut, ezetz. Udaletxean lan egiten duen jendea, ez da hain langilea. Adibidez, dokumento bat sinatu behar baduzu( tramitea oso ximplea) sinatu baino lehen, burokrazia handia bete behar duzu. Hori ez da arazoa, baina enplegatuek edozein gauza esaten dute eta egindako tramiteak inoiz ez daude ondo, orduan hasieratik hasi behar duzu, berriro. Udaletxekoak, egia esan, ez dira iaioak, arduragabeak baizik.


TRADIZIOAREN MAITALEA ETA BERRITZAILEA: leku batzuetan, jendeak zaintzen du tradizioa, zelaiko jendeak batez ere. Zelaian, biztanleek “chacarera” eta beste dantzak oraindik egiten dituzte, hirian; ordea, “tangoa” dantzatzen dute. Hala ere, “chacarera” nahiz “tango”a oso famatuak dira eta Argentina osoan dira ezagunak.

SORTZAILEA ETA INIZIATIBADUNA: bai, noski, argentinarrak iniziatibadunak eta sortzaileak dira handitzeko eta aurreratzeko. Hala ere, batzuetan ez dugu tresnarik edo dirurik gauzak egiteko. Gazteen artean, idei berriak eta ineteresgarriak entzuten dira, baina momentu honetan Argentinak ez dezake gara baliabiderik eta, batzuetan ez dago aurreratzerik.

KIROLARIA: Argentinan, kirola oso garrantsitsua da (futbola, saskibaloia, boleybola, tenisa, eta abar) , zorionez, kirola gero eta inportanteagoa da. Gainera, kirolariak trebeak dira, baina batzuk handiuste samarrak.

Orokorrean, argentinarrak pertsona onak eta irekiak gara. Baina, harroak ere badira. Baita emozionalak eta espresiboak ere.

No hay comentarios: