miércoles, 1 de julio de 2009

Nolakoak gara argentinarrok?


Argentinakoak oso arraza arraroa gara, eta herriko mutur batetik bestera paisaia, hitzen soinua eta esamolde desberdinak ikusi ahal izan arren denok bereizgarri berezi batzuk dauzkagu. Horietako batzuek hizkuntza eta nortasuna dira. Argentinako hizkuntzak argentinatarren emozioak eta egoerak erakusten ditu, “argentinismo”z beteta dago. Hizkuntza gaztelania baino informalagoa da, “tu” pertsonaren ordez “vos”erabiltzen da eta irain asko erabiltzen dira lagunen arteko berbetatan konfidantza eta ontasunak erakusteko. Gehienok oso berritsuak gara, eta Argentinazaleak baina batzuetan harroegiak.

Beste gauza berezia argitaratzeko “viveza criolla” (zorroztasun kreola) da, argentinakoek hori ospatzen eta premiatzen dute eta kasu gehienetan viveza criolla horrek beste pertsona bati kalte egitea inplikatzen du. Gauza txar asko badaukagu ere, onak ere baditugu; adibidez, oso familiakoak gara eta gure etxera beti gonbidatzen ditugu lagunak. Irekiak gara harreman berriak sortzeko, eta beti lagunekin gara.

No hay comentarios: