lunes, 29 de junio de 2009

Nola ikusten zaituztegu kanpotarrek euskal herritarrak?


Bueno ba, ez dakit, ni Bermeokoa naizelako, baina Argentinan jaio nintzen. Zergatik hori? Bermeokoak jaiotzen garelako nahi dugun lekuan. (uste dut barnetegit batean entzun nuela txiste hau).
Nik lehen irudi bat nuen euskaldunei buruz, mendian bizi zirela, astoarekin, ardiekin, artzainak zirela edo baserri batean bizi zirela. (gauza horiek nire arbasoek eta lagun zaharrek kontatu zizkidatelako). Jatorrak eta eskuzabalak eta, batez ere, egoskorrak.
Zintzoak, hemen Argentinan, esaera zahar bat daukagu; Euskaldunen hitza ziurtasuna emateagatik
Baina 1998an Euskal Herrira joan nintzen eta beste irudi bat ekarri nuen, nirea. Oso hiri modernoak dauzkate eta jendea jatorra dela uste dut. Banekien gauza asko Euskal Herriari buruz, baina, oroz gain, konturatu nintzen beste asko ez nekizkiela.
Osaba bat Euskal Herrira joan zen orain dela hamar urte eta ez zitzaion batere gustatu; gaur egungo gazteak, galduta daudela esaten du. Nik ez dakit hori, baina zaharrek beti esaten dituzte horrelakoak eta oker egotea espero dut.

No hay comentarios: