jueves, 4 de junio de 2009

La Quintrala


Txilen badaude elezahar asko, Chiloé uhartean, batez ere. Agian, Chiloe-ko istoriotxo ezagunena da El Caleuche, itsasoan agertzen den itsasontzi mamua. Zoritxarrez ez dakit asko Txileko elezaharrei buruz, baina badago kontutxo interesgarria historia eta fikzioaren nahasketa. La Quintrala du izena edo ezizena eta benetako emakumea zen. Bere egiazko izena Catalina de los Ríos Lisperguer zen. Espainiarren, alemaniarren eta indigenen ondorengoa zen eta XVII. mendean bizi zen, Txileko koloniako familia aberatsenetako baten kidea. Ospetsua eta ezaguna da bere aberastasunagatik eta bere bihozgabekeriagatik.

Hilketa batzuk eta tratu txarrak leporatu zizkioten.

No hay comentarios: