jueves, 4 de junio de 2009

Caleuche ontzia

Beno hemen, Txilen, badago mitologia asko, Bai iparraldean bai hegoladean; hiriburuan, berriz, “Mito urbano-ak” bakarrik daude kasu gehienetan.

Txileko hegoaldean badago Irla oso berezi bat, mito arraroz betea, hau da : Txiloe, hara heltzeko aldaontzi bat hartu behar duzu, ez dago beste biderik hara heltzeko, beraz gure orainaldiko mundutik at dago arlo askotan, beno:

Badago istorio berezi bat atsegin dudana, “El Caleuche” da, Ontzi fantasma bat da.

Garai batean Txilera pirata asko etortzen zen, bere altxorrak gordetzera, beraiek lurperatzen zituzten bere altxorrak, orokorrean hondartzetan, beraz denbora pasatu eta gero beraiek berriro etortzen ziren horiek bilatzera.

Urteak joan urteak etorri, pirata gehienak hil egin ziren eta utzi zituzten gorderik altxorrak. Baina “Txiloe”-ko Isla Granden jendeak gaur egun ere ikusten omen du ontzi berezi bat, Ontzi fantasma. Egun hodeitsu batzuetan ikus omen daiteke eskifaia nabigatzen, eta ontzi horretatik hurbil bazaude tripulazioak arrapatuko zaitu eta zurekin alde egingo dute itsasora, eta , noski, betiko desagertuko zara.

Eta bestealdetik lurrean bazaude eta altxor bat aurkitzen baduzu, bertan utzi behar duzu hori , ikutu gabe,(ia beti urrezko txanponak dira, kutxa batean sarturik) bada dirua gastatzen baduzu oso aberatsa izatera hel zaitezke, baina beti ezerbait txarra pasatuko da zure bizitzan, orokorrean zorigaitz bat eta txiroa izango zara eta, azkenik, hil, nahi baino lehenago hil.

“Caleuche” da Ontzi fantasmaren izena, eta benetan, Txiloe-ko jende askok erraten du ikusi dutela gutxienez behin bere bizitzan.


No hay comentarios: