jueves, 4 de junio de 2009

“Ñandú Guazú Pyporé” elezaharra

Uruguayn ez daukagu pertsonai mitologikorik. Badauzkagu elezahar asko.
Guztiaren eta guztien jatorria elezaharrekin azaltzen zen.

Hau da “Ñandú Guazú Pyporé” elezaharra.



Bana Orientalgo belazean, Argentinako panpan eta Txileko hegoaldean animali sakratua ostruka zen. Gure Charru-ek “berá” izendatzen zuten.
Berá-ren dotoretasunak eta abiadurak Charru-en mirespena pizten zuen.
Bere lumak babesle espiritualak deitzeko erabiltzen zituzten.
Halabera Berá-ren arraultzak janari nagusia ziren.
Gure lurrera guarani-ak Espainakoak baino lehenago ailegatu ziren merkataritza egitera ez ezik, peregrinazioa egitera ere etortzen ziren.
Horrela, berá ezagutzen zuten eta “ñandú guazú” (abere sakratu handia) izena jarri zioten (*)
Ñandú izena zabaldu zen eta gaur egunera iritsi da, gure paisanoek guarani hizkuntza charru-ena baino gehiago erabiltzen zutelako.
Charru-en elezaharrak esaten du berá-k madarikazioagatik ez dezaketela hegaz egin, lurrean gelditzera bortxatu zituztela.
Behin batez, antzina, Ñandú aitonak espiritu onei baimena eskatu zien zerura joateko mezua grabatzera.
Honela Ñandú aitonak bere azken bidaia egin zen zerura. Izarren artean ibili zen, non bere aztarma utzi zuen: Charru-ak eta bidaiariak gidatzen dituen lau puntu argitsu : “Ñandú Guazú Pyporé”
Europatik etorriko itsas-gizonek “Cruz del Sur” izendatu zuten.


(*) Ñandú-k guaraniz armiarma esan nahi du. Armiarma eta armiarma-sarea sakratuak ziren guaranientzat, horregatik charru-en animali sakratuari ñandú guazu (armiarma handia) jarri zioten

No hay comentarios: