jueves, 4 de junio de 2009

MENDOZAKO MITO EZAGUNENA: “EL FUTRE”.


Nahiz eta bertsio desberdinak egon, ezagunena hau da:

Kontatzen denez, Futreren istorioa XX. mendearen hasieran jaio zen, Puente del Incan, Txile eta Mendoza arteko trena eraikitzen ari zirenean.

Denok dakigu Argentinan “tren” eta “ingeles” hitzek harreman handia dutela elkarrekin, Argentinako lehenengo trenak Ingalaterrako enpresa batzuek eraiki zituztelako. Beraz, Txile eta Mendoza arteko trena (“el tren trasandino”) ez zen salbuespenA izan eta langileei soldatak ordaintzen zizkieten arduraduna ingelesa zen.

Pertsona hori beti dotore jantzita ibiltzen omen zen, eta langileek “futre” deitzen zioten, Txilen hitz honek “dotore” esan nahi baitu.

Gau ilun eta hotz batean, mendi erdian, Futre hil zuten eta langileen dirua lapurtu zioten. Gorpua ez zen inoiz aurkitu.

Momentu hartatik, gau batzuetan Futre ikus daiteke mendietan, beti dotore jantzita, baina bururik gabe.
Askok diruaren bila dabilela eta ez duela kalterik egiten esaten dute. Besteek, berriz, Futrek esku batean beure burua eta bestean aizkora bat daramatzala esaten dute. Areago, norbait bere bidean gururatzen bada, herio-mehatxua egiten diela ziurtatzen dute.


No hay comentarios: